Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
1. Zer da disfagia? Esanahia: solido edo likidoak egoki irensteko zailtasuna da disfagia. Jan edo edaten dugunean suertatzen diren ondoz ondoko prozesuetakoren batean edo batzuetan gerta daiteke zailtasun hori. Zailtasuna ahoan elikagaia edo likidoa sartzeko orduan. Zailtasuna murtxikatzean edo elikadura boloa…

Esanahia: solido edo likidoak egoki irensteko zailtasuna da disfagia. Jan edo edaten dugunean suertatzen diren ondoz ondoko prozesuetakoren batean edo batzuetan gerta daiteke zailtasun hori. Edozein adinetan ager daiteke disfagia, baina ohikoagoa da: Fundació de Recerca en Gastroenterologia-ko datuen arabera, neurri handiago edo txikiagoan pairatzen dituzte disfagia arazoak: Sociedad Española de Gerontología y Geriatría-ko datuen arabera, disfagia pairatzen dute: Disfagiak eragin asko ditu adineko pertsonengan: Disfagia 2 motatan bana daiteke, irensteko zailtasuna prozesuaren zein fasetan gertatzen den: disfagia orofaringeoa (edo garaia) eta disfagia esofagikoa (edo baxua). Degluzio (irenste) prozesuaren lehendabiziko faseetakoren batean edo bietan gertatzen da irensteko zailtasuna. Ahoko fasea Prozesu boluntario horretan, matrail hezurraren, mingainaren, matrailen eta ezpainen koordinazio ona behar da, hortz piezak edukitzeaz gain murtxikatzeko, halako gogortasun bat duten elikagai solidoen kasuan. Faringeko fasea Fase horretan zehar, bidegurutze aerodigestiboa igaro behar du boloak. Faringeko espazio horretan, aire bidea biriketarako bidean gurutzatzen da, eta bide digestiboa urdailerako bidean, esofagotik pasatuz. Itxiera glotiko hirukoitzeko segurtasun mekanismo bat dago (ahots korden itxiera, ahots korda faltsuen itxiera eta epiglotisaren baskulazioa), boloa aire bideetan sartzea eragozteko. Mekanismoak huts eginez gero, eztarriko trabamendua edo biriketako infekzioa, pneumonia, eragin dezake, eta kasurik larrienetan pazientearen heriotza ere eragin lezake. Fase esofagikoa Adineko pertsonengan disfagiaren kausarik ohikoenak hauek dira: Famili medikuarengana joango gara, edo neurologiako espezialistengana, eta haiek erabakiko dute komenigarria ote den sudur, belarri eta eztarriko espezialistengana joatea (otorrinolaringologia), ondoko proba hauetakoren batekin balorazioa egiteko: Zailtasunak eragozteko jarraibideak emango dizkigute, edo ahokoak ez diren elikadura bideak erabiltzea beharrezko den erabakiko dute. Maila handi batean errekuperazioa duen patologia izaki, gomendagarria da disfagian espezializatutako errehabilitazio batera joatea eta horri jarraitzea. Horretarako, pazientea zerbitzu hauetara bidera dezake medikuak: Adinekoen artean disfagia arrazoi oso ezberdinek eragin dezaketenez, tratamendua kausen, pertsonaren egoeraren eta eboluzioaren arabera aldatuko da. Edozein kasutan, tratamenduak helburu nagusi bat bilatuko du: Horrek honakoa eskatzen du: Adineko pertsonen elikadura prozesurako zenbait gomendio, bereziki dementzia duten adineko pertsonentzat: Instrumentu eta tresna ugari dago disfagia duten pertsona adinduei jaten eta edaten ematen laguntzeko, eztarriko trabamendua gertatzeko arriskua murriztuz. Likidoentzako lastotxoak eta xiringak ez erabiltzea komeni da. Halaber, likidoak botilatik zuzenean edatea eskaintzea eragotzi behar da, adineko pertsona kokotxa altxatzera behartzen baitu, eztarriko trabamendua gertatzeko arriskua areagotuz. Duen mozketari esker, edalontzia altxa daiteke ertza sudurrarekin ukitu gabe. Horrela, adineko pertsonak kokotxa behean mantenduta edan dezake, burua atzeraka altxatu behar izan gabe, eztarriko trabamendu arriskua murriztuz. Ahoan sartzen duen likido kopurua dosifikatzea ahalbidetzen dio adineko pertsonari. Bi arau garrantzitsu daude: Errazagoa da trinkotasun homogeneoak irenstea (jaki puska edo zatirik gabe): Disfagia duten adineko pertsonen elikadurak eskatzen du elikagaien ehundura aldatzea, bereziki likidoena, pertsona bakoitzaren banakako ezaugarrietara egokitzeko. Disfagiaz ari garenean, 4 likintasun maila bereizten ditugu: Degluziorako zailtasunak zeintzuk izan, likintasun ugari erabiliko ditugu: Adineko pertsonak irents dezakeen elikagai zatien tamainaren inguruan gidatuko gaitu otorrinolaringologiako espezialistak, baita bere likintasun mailaren eta ehunduraren inguruan ere. Beti neurri berdina erabili behar da: Adineko pertsonak prestaketa fasean arazoak dituenerako egokia, elikadura boloa eratzeko edo maneiatzeko zailtasunak dituenerako, eta faringearen fasean zailtasunak dituenerako. Mingainak mugikortasun mugatua eta elikadura boloa faringerantz bidaltzeko zailtasunak dituenerako egokia, baita irensteko zailtasunak dituenean ere (faringeko fasea). Disfagia arinetarako eta dieta solidora igarotzeko egokia. Adineko pertsonari adierazi zaion disfagiaren tratamenduaren arabera, logopedak argibideak eman diezazkioke ahoaren atal anitzen mugikortasuna hobetzeko eta degluzio mugimenduaren praktikara zuzendutako ariketa espezifikoak egitearen egokitasunaz.1. Zer da disfagia?
2. Nori eragiten dio disfagiak?
3. Disfagia arriskutsua da adineko pertsonengan?
4. Zer disfagia mota daude?
4.1. Disfagia orofaringeoa
4.2. Disfagia esofagikoa
5. Zeintzuk dira disfagiaren kausak adineko pertsonengan?
5.1. Disfagia orofaringeoan
5.1.1. Adinarekin lotutako aldaketa fisikoak:
5.1.2. Egiturazko lesioak:
5.1.3. Gaixotasun neuromuskularrak:
5.2. Disfagia esofagikoan
5.2.1. Adinarekin lotutako aldaketa fisikoak:
5.2.2. Egiturazko lesioak:
5.2.3. Gaixotasun neuromuskularrak:
6. Zer seinalek ematen digu aditzera adineko pertsona batek disfagia izan dezakeela?
7. Zer egin adineko pertsona batek disfagia duela uste badugu?
8. Zein da disfagiaren tratamendua adineko pertsonentzat?
9. Disfagia duten adineko pertsonentzako elikadura gomendioak
9.1. Inguruneko baldintzak
9.2. Ahoko higienea
9.3. Postura
9.4. Elikadura prozesua
9.5. Tresneria
Mozketa duen edalontzia (paparra)
Gomazko titia duten edalontziak
9.6. Elikagai motak eta kopuruak
Ehundurak ez nahastea
Elikagaien likintasuna
Kantitate txikiak erabiltzea
9.7. Disfagia duten adineko pertsonentzako dietak
9.7.1. Dieta birrindua
9.7.2. Mekanikoki manipulatutako dieta
9.7.3. Dieta biguna
9.8. Disfagia duten pertsonentzako elikagai arriskutsuak
10. Ariketak adineko pertsonen disfagiaren tratamenduan
Artikuluak
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.