Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Zer da idorreria Idorreria libratzeko maiztasunaren txikiagotzea da. Libratze hori zaila izan daiteke, baita mingarria ere, gorozkien gogortasuna eta lehortasuna handia bada. Batzuetan guztiz libratu ez den sentsazioa ere egoten da. Ez da gaixotasun bat; beste arazo batzuen sintoma baizik.…

Idorreria libratzeko maiztasunaren txikiagotzea da. Libratze hori zaila izan daiteke, baita mingarria ere, gorozkien gogortasuna eta lehortasuna handia bada. Batzuetan guztiz libratu ez den sentsazioa ere egoten da. Ez da gaixotasun bat; beste arazo batzuen sintoma baizik. Pertsona bakoitzean desberdina izan badaiteke ere, hiru egunez behin baino gutxiago libratzen bada (edo astean hiru baino gutxiago) idorreria kasu baten aurrea gaudela adierazten digu. Adinekoen arazo garrantzitsuenetako bat idorreria da, ondorio larriak izan ditzakeelako eta eragindako biztanleen bizi-kalitatean nabarmen eragiten duelako. Zenbait azterlanen arabera, 65 urtetik gorakoen % 20 eta % 30 artean sintoma du, eta 75 urtetik gorakoen artean % 30 eta % 50 arte handitzen da. Horietatik, % 60k normalean libragarriak hartzen dituztela onartu dute. Hainbat faktorek eragin dezakete idorreria adinekoen artean: Adin aurreratuarekin lotutako aldaketa fisiologikoek libratzean laguntzen duten hesteetako mugimenduetan eragin dezakete. Heste-igarotzea motelago egin daiteke eta ondestean gorozkiak daudela detektatu eta libratzeko erreflexua bideratzen duten mekanismoak mugatuta egon daitezke. Idorreria emakumeen artean gizonen artean baino gehiagotan gertatzen da: 3 emakume 1 gizonen aurrean. Zuntzetan pobreak diren dietak egiten badira normalean idorreria eragin dezakete. Haurdunaldian ere idorreria gerta daiteke, eta horrek hemorroideak ere eragin ditzake. Zenbait pertsonen libratzeko ohiturak alda daitezke normalean egiten ez dituzten lekuetan libratu behar badute -esaterako, bidaietan edo etxe aldaketetan-, edo komuna garbiketa-egoera egokietan ez badago. Mugikortasun-faltak libratzeko beharrezkoak diren mugimendu peristaltikoak txikiagotzen ere laguntzen du. Komunera joateko beste pertsona baten laguntza behar izateak edo hara sartzeko zailtasunak adinekoak libratzea saihestea edo atzeratzea eragin dezake, eta horren ondorioz, gorozkiak ondestean eta kolonean pilatu eta gogortzen dira. Mugiezintasun-egoeretan pixontziak erabiltzeak idorreria ere eragin dezake, adinekoarentzat deserosoak izan daitezkeen usainak eta zaratak sortzen direlako. Adinekoen artean ohikoa da sendagaiak hartzea, eta zenbait kasutan idorreria agertzea eragin dezakete, analgesiko opioideekin gertatzen den moduan, edo sendagai bat baino gehiago hartzeagatik. Idorreria kronikoak etengabe libragarriak hartzea eragin dezake, eta horrek arazo okerragotu dezake. Hestea ez lan egitera “ohitzen” da, eta gero eta zailagoa da libratzea. Diuretikoen erabilerak lehortasuna eta gorozkiak hestean gogortzea eragiten ditu. Elikadura eskasa, zuntzean pobrea dena, edo likido kantitate txikia hartzea adinekoek idorreria izateko aukerak handitzen dituzten faktoreak dira. Zuntza duten elikagaiak –barazkiak, fruta, zerealak eta lekaleak- maiztasunez hartzeak hestearen mugimenduak errazten ditu; hidratazio handiak, gorozkiak hain gogorrak ez izaten laguntzen du. Gaitasun kognitiboen asaldurak adinekoak libratzeko erreflexuei ez erantzutea edo libratzeko ohiturak aldatzea eragin ditzake, eta horren ondorioz, libratzeko beharrari kasurik ez egitea edo komunera beranduago joatea. Uzki-ondesteetako gaixotasunek, hala nola hemorroideak edo uzkiko fisurak, idorreria eragin dezakete, adinekoak libratzeko erreflexua eragozten duelako, min ematen diolako. Gaixotasun neurologikoek, hala nola Parkinson, orno-muineko gaixotasunak, antsietatea edo depresioa, heste minberaren sindromea, asaldura metabolikoak, hala nola hipotiroidismoa edo tumoreak kolonean edo ondestean, idorreria dagoela adieraz dezakete. Balorazio medikoaren bidez patologiak adieraz litzaketen alarma-zantzuak baztertuta, zenbait ohiturek idorreria saihesteko edo txikiagotzen lagun dezakete: Aurreko aholkuekin idorreria-egoera ez bada hobetzen, komeni da medikuaren kontsultara joatea, sintoma hauetakoren bat antzematen bada bereziki: Adinekoen artean idorreria kronikoen eragileak elikadura edo mugikortasuna izan badaitezke ere, norberak bere kabuz sendagaiak hartzea saihestu eta balorazio medikoa eskuratu behar dira, bereziki honelako sintomaren bat badago: idorreriaren konplikaziorik larriena eginkariengatiko buxadura izan daiteke, hots, eginkarien masa gogor eta lehorra buxatuta egotea ondestean edo kolonean. Horri fekaloma esaten zaio, eta pertsonak ezin du bere kabuz libratu. Eginkarien trinkotzearen zantzuak izan daitezke abdomeneko mina, jangura falta, goragaleak edo gorakoak, sukarra, nahastea, gernu-inkontinentzia edo beherakoa. Azken zantzu horrek idorreririk ez dagoela pentsaraz dezake, baina egiazki, eginkariak trinkotuta daude eta beherakoa trinkotuta dagoen eginkarien masaren inguruan ihesi egindako eginkariak baino ez dira. Egoera horren aurrean medikuarengana jo behar da, eginkarien masa eskuz atera dezan. Verdejo, C., Bixquert, M., López J. A., Mascaró, J., Rey, E., Vigara, M.. (2014). Guía de buena práctica clínica en geriatría. Estreñimiento en el anciano. Madrid, España. Sociedad Española de Geriatría y Gerontología. Lindberg, G., Hamid, S., Malfertheiner, P., Thomsen, O., Bustos, L., Garisch, J., Thomson, A., Goh, K-L., Tandon, R., Fedail, S., Wong, B., Khan, A., Krabshuis, J., Le Mair, A.. (2010). Gui?as Mundiales de la Organización Mundial de Gastroenterología Estreñimiento: una perspectiva mundial. Milwaukee, Estados Unidos. World Gastroenterology Organisation. Mascaró, J., Formiga, F.. (2006). Valoración y tratamiento del estreñimiento en el anciano. Revista Española de Geriatría y Gerontología, 41, 232-239. Bixquert, M., Pla, E. (2002). ¿Por qué es más frecuente el estreñimiento crónico en la mujer que en el hombre? Revista de la Sociedad Valenciana de Patología Digestiva, 21, 17-22. Zer da idorreria
Adinekoen artean idorreria eragiten duten faktoreak
Adina
Sexua
Ohiko ingurua aldatzea
Mugikortasun falta, mendetasuna
Sendagaiak
Elikadura ohiturak
Asaldurak gaitasun kognitiboetan
Patologiak egotea
Idorreria saihesteko aholkuak
Noiz joan medikuaren kontsultara
Alarma-sintomak
Konplikazioak idorrerian: eginkariengatiko buxadura
Iturriak:
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.