Gernu inkontinentzia adinduengan
Gernu inkontinentzia txizak nahi gabe ihes egitea da, eta pertsonari nolabaiteko molestia eragiten dio, eskuarki une edo leku desegokian gertatzen delako.

Gernu inkontinentzia txizak nahi gabe ihes egitea da, eta pertsonari nolabaiteko molestia eragiten dio, eskuarki une edo leku desegokian gertatzen delako. Gernu inkontinentzia ez da gaixotasun arriskutsutzat jotzen, baina batzuetan patologia serio baten sintoma izan daiteke –adibidez, esklerosi anizkoitza dagoenean–, eragozpen hutsetik harantzago. Gernu bidean arazoren bat dagoela ere adieraz dezake, eta orduan hobetu egin daiteke tratamendu egoki baten bidez. Gernu inkontinentzian funtzio fisiologiko bat galtzen da, gernu kontinentziaren funtzioa; funtzio hori umetan “ikasten” da, eta maskuriaren (bertan gordetzen da txiza) eta uretraren (txiza ateratzeko kanala da) arteko koordinazioari esker lortzen da. Gernu kontinentzia da gure uretrak maskurian dagoen txizak egiten duen presioari eusteko duen gaitasuna, geure borondatez hustea erabakitzen dugun arte, txiza egiteko gogoaren (txizagura) erreflexua jaso eta gero. Adinduarengan kontinentzia egoteko, hainbat egoera elkartu behar dira: Ez dugu pentsatu behar inkontinentzia bakarrik gernu aparatuaren arazoa dela, hau da, adinduaren hainbat organo edo sistemarekin lotuta egon daiteke: nerbio aparatua, aparatu genitala, aparatu lokomotorra, etab. Zalantzarik gabe, zahartzaroak aldaketak dakartza organismoan (gernu aparatua, bagina, zoru pelbikoko muskuluak, nerbio sistema…), eta aldaketa horiek pertsonak inkontinentzia nozitzeko aukera gehiago izatea eragiten dute, baina ezin da onartu besterik gabe zahartzen garelako gertatzen dela gernu kontinentzia galtzea. Osasun arazo hori adinduengan ohikoa bada, hori gertatzen da zahartzaroan bertan eragin handiagoa duten hainbat egoera elkartzen direlako: Gernu inkontinentziak 65 urte baino gehiagoko pertsonen %20-%25i eragiten die gutxi gorabehera, %15eko prebalentziarekin etxean bizi eta sano daudenen artean, %30-%35eko prebalentzia ospitalean dauden adinduen artean, %50 ingurukoa etxean bizi diren adindu “hauskorrengan”, eta %43-%77koa egoitzetan bizi diren lagunen artean. Ohikoagoa da emakumeengan (2-3 emakume gizon bakoitzeko), baina zifra berdindu egiten da 80 urterekin, batez ere egoitzetan bizi direnen artean. Arraza guztietako kideei berdin eragiten die. Gernu inkontinentzia areagotu egiten da adinarekin, eta berdin gertatzen da bere larritasunarekin (maiztasuna eta bolumena). Eboluzio denboraren arabera: Eragiten duen egoeraren arabera: Larritasunaren arabera: Inkontinentziaren larritasun maila kalkulatzeko, ihesen maiztasuna eta bolumena biderkatzen dira. Zer maiztasunekin gertatzen da txiza galtzea? 0 = Inoiz ez Zenbat txiza galtzen da aldiko: 1 = Tanta batzuk edo oso gutxi Emaitza: 0 = Ez dago ihesik Adinduen gernu inkontinentziak gainbehera fisikoa, funtzionala eta emozionala eragin dezake, eta ondorio funtzionalak, psikosozialak eta are ekonomikoak dauzka. Inkontinentziak eta sortzen dituen molestiek bakartze soziala eragin dezakete, depresio koadroak eta antsietatea. Txiza egiteko premia, halaber, erortzeko eta haustura gehiago gertatzeko kausa da, eta instituzionalizatzeko motiboetako bat da (egoitzan sartzea). Askotarikoak dira: Tratamendu egokien bitartez, posible da gernu inkontinentziaren maila %30-%40ko portzentajean murriztea, eta larritasuna %40-%50 inguru murriztea (maiztasuna eta bolumena). Famili medikuarengana joan, eta berak egingo ditu egin beharreko balorazioak, eta, beharrezko baderitzo, kasua espezialistarengana bideratuko du, gehienbat Urologiara edo Ginekologiara. Adinduengan gernu inkontinentzia tratatzeko, beharrezkoa da kasu bakoitzaren ikuspegi pertsonalizatua lantzea, eta aurreikuspen errealistak izatea lor daitezkeen emaitzei dagokienez. Dementzia larria edo atzeraezinezko arazo neurologikoak dituzten pazienteengan, edo gaixotasun kroniko eboluzionatuengatik egoera fisikoa oso hondatuta duten adinduengan, gerta daiteke gernu inkontinentzia sendatu ezin izatea. Kasu horietan, helburua litzateke ahal den heinean inkontinentziaren ondorioak arintzea, pazienteari lehor mantentzeko beharrezko materialak emanez (pixoihalak, kolektoreak). Gernu inkontinentzia bat tratatzeko zundak erabiltzea ez dago inoiz justifikatuta, ez bada egoera terminalean dauden pazienteak direla, erosotasun neurri moduan, edo presioagatik ultzera handiak dituzten pazienteak direla, azala lehor mantentzeko eta ultzerak sendatzen laguntzeko. Osasun egoera mantenduta duten pertsonengan, lankidetzarako gaitasuna badute, eta inkontinentzia agertzeko kezka duten kasu guztietan, ebaluazio bat egin beharko litzateke, jarraibide diagnostiko bat lortzeko eta tratamendu bat planeatzeko. Tratamenduak bilakaera hau izan behar luke: Neurri orokorrak eta erizaintzako zainketak Tratamendu berezia gernu inkontinentzi mota bakoitzerako Gil, P., Aceytuno, M., Esperanza, A., Miralles, R., Prado, B., Riera, M, Roqueta, C. y Verdejo, C. Gui?a de buena pra?ctica cli?nica en geriatri?a: incontinencia urinaria. Sociedad Espan?ola de Geriatri?a y Gerontologi?a. Madrid, 2012. Méndez, S., Salinas, J. y Verdejo, C. Actualizaciones terapéuticas. Incontinencia en el anciano. Salud e incontinencia. Sociedad Espan?ola de Geriatri?a y Gerontologi?a. Madrid, 2013. Buitrago, S., Cerdán, J., Cerdán, C., Esteban, M., Gómez, A., Ortega, M. y Vigara, M. Actualizaciones terapéuticas. Incontinencia en el anciano. Abordaje terapéutico y manejo de la incontinencia. Sociedad Espan?ola de Geriatri?a y Gerontologi?a. Madrid, 2013.Zer da gernu inkontinentzia?
Zergatik gertatzen da gernu inkontinentzia?
Zenbat adinduri eragiten die?
Zer gernu inkontinentzi mota existitzen dira?
Nola baloratzen da arina, moderatua edo larria den?
Sandviken larritasun mailaketa
1 = Hilean behin baino gutxiago
2 = Hilean behin edo hainbatetan
3 = Astean behin edo hainbatetan
4 = Egunero / gauero
2 = Gehiago
1 – 2 = Arina
3 – 4 = Moderatua
6 – 8 = LarriaZein dira gernu inkontinentziaren ondorioak adinduengan?
Gernu inkontinentzia nozitzeko arrisku faktoreak
Zein dira gernu inkontinentziaren kausak?
Gernu inkontinentzia senda daiteke?
Nola jardun adinduengan gernu inkontinentzia agertzen denean?
Nola trata daiteke gernu inkontinentzia?
Iturriak:
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.