Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Bainugela egokituak nabarmen hobetzen du mugikortasun arazoak dituzten pertsonen bizi kalitatea. Gela horretan autonomia eta segurtasuna irabazi, hainbat irtenbide proposatzen ditugu desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko eta ongizatea emateko.

Garbitasuna eguneroko bizitzako jardueren ezinbesteko zatia da, eta, beharbada horregatik, hartutako kalte zerebralaren ondoren mugikortasun arazoak dituzten pertsonen familien kezka handienetakoa komunaren irisgarritasuna da. Ahalik eta autonomoen izaten jarraitzeko, segurtasuna bermatzeko eta bizi kalitate hobeaz disfrutatzen jarraitzeko, hainbat elementu eta produktu aztertuko ditugu, beraien arazoak eramangarriagoak izan daitezen. Proposamen baliagarriak dira, lekurik egonez gero obra txikiekin gauzatzen baitira. Komeni da argitzea jarraibide hauek orokorrak direla, eta beti pertsona bakoitzaren behar partikularrak hartu behar ditugula kontuan, bakoitzaren ahalmenak eta mugak zehatz baloratuz, gomendioak doitzeko, pasatu gabe eta motz geratu gabe. Dokumentu honetan adierazten diren gomendioak eta neurriak kalte zerebrala duten pazienteen etxe partikularrak egokitzen eta haien beharrei erreparatzen lortutako esperientziatik datoz.Esandakoa ez dator beti bat mugikortasun urritua duten pertsonentzat erreserbatutako Babes Ofizialeko etxebizitzetan aplikatu beharreko Irisgarritasun Araudietako baldintzekin, haietan etxe partikularretan baino espazio zabalagoak egoten baitira. Komun baten egokitzapen funtzionala nolakoa izan behar den deskribatzen hasi aurretik, komeni da gogoraraztea komuna dela eroriko gehien gertatzen diren etxeko lekua, eta bertan pilatu ohi direla oztopo arkitektoniko gehien.Gomendagarria da barruan laguntza eskatzeko sistema bat erabili ahal izatea (haririk gabeko txirrinak…), erraz erabiltzeko moduan instalatuta, eta sarreran mekanismoren bat egotea premiazko egoeretan kanpotik ireki ahal izateko. Horrez gain, gune bat irisgarria izango bada mugikortasun urritua duten pertsonentzat (hartutako kalte zerebralagatik edo bestelako arrazoiengatik), ibilbidea ere irisgarria izan beharko da.Beraz, sarrerako ateak gutxienez 0,80 m-ko zabalera librea izan beharko du pasatzeko, eta aholkatzen da irristatzailea izatea, komunaren barruan leku gehiago edukitzeko, eta aulki gurpildunean doan erabiltzaileak zein laguntzaileak errazago erabiltzeko.Atea irekitzeko heldulekua eta segurtasun krisketak ere erraz eragin eta manipulatzeko modukoak izan behar dira. Komeni da argitzea jarraibide hauek orokorrak direla, eta beti pertsona bakoitzaren behar partikularrak hartu behar ditugula kontuan, bakoitzaren ahalmenak eta mugak zehatz baloratuz, gomendioak doitzeko, pasatu gabe eta motz geratu gabe. Dokumentu honetan adierazten diren gomendioak eta neurriak kalte zerebrala duten pazienteen etxe partikularrak egokitzen eta haien beharrei erreparatzen lortutako esperientziatik datoz.Esandakoa ez dator beti bat mugikortasun urritua duten pertsonentzat erreserbatutako Babes Ofizialeko etxebizitzetan aplikatu beharreko Irisgarritasun Araudietako baldintzekin, haietan etxe partikularretan baino espazio zabalagoak egoten baitira. Komun baten egokitzapen funtzionala nolakoa izan behar den deskribatzen hasi aurretik, komeni da gogoraraztea komuna dela eroriko gehien gertatzen diren etxeko lekua, eta bertan pilatu ohi direla oztopo arkitektoniko gehien.Gomendagarria da barruan laguntza eskatzeko sistema bat erabili ahal izatea (haririk gabeko txirrinak…), erraz erabiltzeko moduan instalatuta, eta sarreran mekanismoren bat egotea premiazko egoeretan kanpotik ireki ahal izateko. Horrez gain, gune bat irisgarria izango bada mugikortasun urritua duten pertsonentzat (hartutako kalte zerebralagatik edo bestelako arrazoiengatik), ibilbidea ere irisgarria izan beharko da.Beraz, sarrerako ateak gutxienez 0,80 m-ko zabalera librea izan beharko du pasatzeko, eta aholkatzen da irristatzailea izatea, komunaren barruan leku gehiago edukitzeko, eta aulki gurpildunean doan erabiltzaileak zein laguntzaileak errazago erabiltzeko.Atea irekitzeko heldulekua eta segurtasun krisketak ere erraz eragin eta manipulatzeko modukoak izan behar dira. Bainuontzia mantendu beste erremediorik ez badago, eserita dutxatzeko bankua edo aulki mota baloratu beharko da, eta bainuontzian sartzeko oso lagungarriak diren jarleku birakariak daude.Garrantzitsua da manpara kentzea, eta bainuontziak bi aldeetara ertzak izatea, sistema horietakoren bat behar bezala instalatu ahal izateko. Bermatzeko barra finkoak instalatuko dira diagonalki edo bertikalki, 0,70-1 m-ko altueraraino bainuontziaren zorutik. Komun ontziari dagokionez, goiko aldea 45-50 cm-ko altueran geratuko da.Kanpoko aldea gutxienez hormatik 70 cm-ra geratuko da.Albo batean, eta ahal bada bietan,gutxienez 80+/-5 cm-ko tarte libre bat utzi behar dugu. Gomendatzen da bi aldeetan bermatzeko barrak jartzea, dokumentuaren amaieran zehazten den bezala.Zisterna errazago husteko, palanka edo sakagailu bidez eragiteko modukoa izango da. Onena da konketa esekita jartzea, azpian gutxienez 70 cm-ko altuera libre bat utzita, eta goiko aldea 85 cm-tik behera.Gutxienez 60 cm-ko hondoa izango du.Horrela, aulki gurpilduna biratzea eta konketara aurretik hurbiltzea erraztuko dugu. Ispiluaren beheko aldea zorutik 90 cm-ra egongo da, 10º-ko inklinazio erregulagarriarekin, eta bere argi propioa izan behar du. Konketari dagokionez, erabilgarriagoa izateko, txorrotek termorregulazioa izango dute, eta eragiteko mekanismoak palanka modukoak, ukituzkoak edo presentzia detektatzen dutenak izan behar dira. Mekanismo baten irisgarritasuna baloratzeko nahikoa da ukabila erdi itxita dagoela eragiten saiatzea, eta horrela egiaztatuko dugu hobeak direla palanka moduko mekanismoak. Komuneko paperaren euskarria eta gainerako osagarriak (toallak jartzekoa…) pertsonaren eskumenera jarriko dira, 90-120 cm-ko altueran. Dimentsio txikietan egokitutako bainugela batzuen adibideak ikusiko ditugu; batzuetan, dutxako gunea komun ontzirako transferentzi gune moduan integratuta dago, eta beste batzuetan komun ontzia dutxako gunean integratuta. Adibidea 1: 275 cm inguru, dutxa gunea komun ontzira joateko transferentzia moduan:80 cm (dutxa gunea eta alboko transferentzi tartea komun ontzirako) + 38 cm (komun ontziaren zabalera estandarra) +80 cm (konketaren eta komun ontziaren arteko alboko tarte librea)+ 60 cm (konketa ergonomiko estandarraren zabalera) + 15 cm (konketaren ezkerrean). Adibidea 2: 350 cm inguru (75 cm komun ontziaren alde banatan, dutxako transferentzi tarterik gabe):80 cm dutxa gunea + 75 cm komun ontziaren albo banatan + 38 cm komun ontzia + 60 cm konketa + 15 cm konketaren ezkerrean. Adibidea 3: 210 cm inguru.Alboko tartea komun ontziaren alde batean bakarrik, dutxa gunea komun ontzira joateko transferentzi tarte moduan erabilita. 80 cm-ko dutxa gunea komun ontzira joateko transferentzi tarte moduan + 38 cm komun ontzia + 15 cm konketaren albo banatan + 60 cm konketa. (80 + 38 + 15 + 60 + 15). Gutxienez 120 cm-ko luzera dutxa gunean. Zabalera zehaztuta:70 cm (komun ontziaren luzera estandarra)+75/80 cm dutxara joateko paso moduan:150 cm. * Neurri horiek aldatu egin daitezke instalatzen diren gailu sanitarioen arabera; gaur egun produktuen gama trinko eta askotarikoa dago merkatuan, elementuek okupatzen duten espazioa minimizatu ahal izateko (esaterako, Roca-ko Meridian Compact gama). Kontuan hartu behar da, gainera, etxeko irisgarritasuna mugatuta egon daitekeela aulki gurpildunaren dimentsioengatik, pertsona bakoitzaren beharren arabera aldatzen baitira. Merkatuan gehien erabiltzen diren aulki gurpildunen gutxi gorabeherako neurriak zehazten ditugu, okupatzen duten espazioaren ideia bat egiteko: 1,50 cm-ko diametroko zirkulu bat osatzea, oztoporik gabe eta ateak irekitzean hartzen duen gunetik kanpo. Instalatu aurretik pertsonaren beharrei erreparatuko diegu, gomendioak asko aldatzen baitira pertsona batetik bestera.Bainugela baten neurriak gorabehera
Luzera:
Zabalera:
Komun ontzia dutxa gunean sartzen badugu, espazioa minimizatu dezakegu.Aulki gurpildun baten neurriak gutxi gorabehera
Bainugela bat funtzionalki prestatzen gidatu gaitzaketen hainbat neurri orokor azaltzen ditugu
Barruko dimentsioak:
Ateak:
Dutxa gunea:
Zoruaren mailan dagoen dutxa batean eserita dutxatzeko produktu lagungarri batzuk:
Komun ontzia:
Konketa:
Bermatzeko barrak:
Gomendatutako dokumentazioa:
Artikuluak
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.