Adineko pertsona

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren
José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

 

Zer da adinduentzako erreminiszentzi terapia? Memoria informazioa gorde eta berreskuratzeko sistema konplexu bat da. Daukan garrantziagatik, pertsona batek iraganean izandako bizitzak esanahi berezia dauka, norberaren nortasunaren funtsezko elementua baita. Baina oroitzapen guztiek ez dute garrantzi berdina, eta ez dira erraztasun…
Taller de Reminiscencia basada en el Fútbol
Taller de reminiscencia basada en el fútbol

Zer da adinduentzako erreminiszentzi terapia?

Memoria informazioa gorde eta berreskuratzeko sistema konplexu bat da. Daukan garrantziagatik, pertsona batek iraganean izandako bizitzak esanahi berezia dauka, norberaren nortasunaren funtsezko elementua baita. Baina oroitzapen guztiek ez dute garrantzi berdina, eta ez dira erraztasun berdinarekin gogoratzen. Bereziki, bere garaian inpaktu emozionalik handiena eragin zigutenak gogoratuko ditugu urteen buruan, garai hartan bizi izandako emozioen antzekoak sortzeraino.

Adinduentzako erreminiszentzi terapia estimulazio kognitiboko teknika bat da, bere oinarrian egonik iraganeko esperientzien oroitzapen bibentziala, pertsona orainaldian orientatzeko. Horretarako, mota guztietako estimuluak erabil daitezke, pertsonarentzat zenbat eta esanguratsuagoak izan, orduan eta eraginkorragoak izango dira.

Zer da futbolean oinarritutako erreminiszentzia?

Futbolak pasioa eragiten du; kontu hori gauza jakina da, gure eguneroko errealitatean ikusten dena. Emozioak mugitzen ditu, ilusioak eta are euforia eragiten ditu herriko taldeak irabazten duenean, baina futbolzale ez direnen artean ere, arrakasta propiotzat bizi baitituzte taldearen arrakastak, kalera irtenez ospatzera, garaipena oso garrantzitsua bada.

Horrenbestez, futbolak daukan berezko ezaugarri horregatik, jende masa handietan pasioa sortzeko gaitasunagatik, oso elementu indartsu bihurtzen da pertsonen iraganeko bizitzaren oroitzapenak bultzatzeko.

Esperientzia horren jatorria Eskozian dago. 2000ko urteen hasieran, Alzheimer Scotland elkarteko talde komunitario baten arduradunak, Ayrshire eremuan (Glasgowetik gertuko konderria, herrialdearen hego-mendebaldean) ikusi zuen memoria eta dementzia arazoak zituzten gizonek ez zutela erabiltzen eguneko zentroaren zerbitzua. Futbolak Eskoziako bizitzan jokatzen duen rol garrantzitsuaz ohartuta, ea bereziki gizonen esparruan, astean behin saioak antolatzen hasi zen kirol horri buruz hitz egiteko, gizonak animatu zitezen. Saioetan hari gidaria futbola bazen ere, ikusi zuen gai horrek beste gai batzuk ere mahairatzen zituela, harreman zuzenik ez zutenak, eta, batez ere, ohartu zen taldean giro atsegina sortzen zela, eta parte hartzaileak gai ugariri buruz eztabaidatzera animatzen zirela eta horiei lotutako bizipenak gogoratzera. Saioak, batzuetan, Eskoziako Futbolaren Museora egindako bisitekin osatzen ziren.

Horrelako saioekin hainbat urte bete ondoren, Alzheimer Scotlandek eta museoak aurrerapauso bat ematea erabaki zuten, eta, Museums Galleries Scotland erakundearen beka bati esker, 2009an programa pilotu bat abiarazi zuten, “Football Memories” izenburuarekin (Futbolaren Memoriak), museoaren funts grafikoak digitalizatzeko eta alzheimerra duten adinekoen egoitza eta zentroen, adinduentzako arreta taldeen eta senide eta zaintzaileen eskura jartzeko, webgune baten bitartez, zeinetik “memoriako pack-ak” deskargatu zitezkeen eskoziar futbol taldeei zein selekzio nazionalari buruz. Pakete horiek estimulu gisa erabiltzeko balio zuten, memoria edo dementzia arazoak dituzten pertsonengan oroitzapenak sustatzeko, kirol horri lotutako esperientziak biziberritzen laguntzeko, egoitzetan eta erakunde sozio-sanitarioetan zein zentro komunitarioetan, eta are proiektuan parte hartu nahi zuten senideekin edo zaintzaileekin.

Proiektuaren funtzionamendua ebaluatzeko, Glasgow Caledonian Unibertsitateko Debbie Tolson eta Irene Schofield irakasleen lankidetza izan zuten, zeinek 2010eko otsailean azterketa bat argitaratu baitzuten, ondorioztatuz futbolean oinarritutako erreminiszentziak “dementzia duten gizonen ongizatean laguntzeko ahalmena dauka, hobetu egiten duelako norberaren buruan duten konfiantza, adierazteko gaitasuna, soziabilizatzea eta disfrutatzea(1). Ikertzaileek baieztatu zutenez, “erreminiszentzi terapietan esperientzia duten erraztaileak dituzten taldeetan emaitzarik onenak gertatzen dira taldea mantentzeari dagokionez, eta taldekideen konpromisoari eta konfiantzari dagokienez”,eta saioetan parte hartzaileen bizitzari lotutako irudiak erabiltzeak ere emaitzak hobetzen zituela. “Esparru bat dago gizonengan futbolean oinarritutako erreminiszentzia modu estentsiboan erabiltzeko, batez ere erreminiszentzia generikoko jarduerek erakartzen ez dituztenen artean”, adierazi zuten, eta zera gehitu: “beste leku batzuetan erreplika daitekeen eredu bat da”.

Halaber, ikertzaileek hainbat gomendio ematen zituzten erreminiszentzi taldeak osatzeko eta saioak garatzeko metodologia egoki bat lortzeko.

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Espainian

2012aren amaieran, Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioa (FEAFV) Glasgowera joan zen, “Football Memories” proiektua aurkezteko jardunaldi batera, eta joandako orde4zkariek hurbiletik ezagutu ahal izan zituzten esperientzia eta emaitzak. Une horretatik aurrera, esperientzia inportatzea erabaki zuten, eta, horretarako, Espainiako Futbolarien Elkartearen eta Bartzelonako Universitat Autònomako Salut i Envelliment Fundazioaren laguntza izan zuten.

Lehen bi esperientziak Bartzelonan eta Valentzian gauzatu ziren, 2013tik aurrera, hipotesitzat hartuta futbolak, erreminiszentziaren elementu nagusi moduan, eragina zuela dementzia zuten pertsonengan, eta haien funtzionamendu kognitiboa hobetzen zela. Ikertzaileek lortutako ondorioak izan ziren futbolean oinarritutako erreminiszentzi saioek narriadura kognitibo arina edo moderatua duten lagunen arreta, aldartea eta komunikazioa hobetzen dituztela, dementzia duten lagunen eta senideen arteko komunikazioa hobetzen dela, eta artatzen dituzten profesionalek hobeto ezagutzen dituztela dementzia duten pertsonak. Frogatuta dago futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia estrategia baliagarria dela dementzia duten pertsonak estimulatzeko, baina baita beste kolektibo batzuentzat ere, eta bere onura nagusiaren oinarrian dago esperientziaz baliatzen diren pertsonengan sortzen den ilusioa, ondorioz, ongizatea handitu egiten baita.

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Aita Mennin

Horrenbestez, Athleticeko lehendakari eta jokalari ohi Juan María Zorriquetaren eskutik, bera izan delarik proiektuaren alma mater-a, 2014aren amaieran, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan Futbolean Oinarritutako Erreminiszentzia Tailer bat jarri zen martxan, zentroaren jabea Bizkaiko Foru Aldundia da, eta Aita Menni – Ahizpa Ospitalariek kudeatzen dute. Saioen koordinatzailea Andoni Ayarza izan zen, Athleticeko jokalari ohia eta FEAFVko Komunikazio arduraduna. Tailerrean ikur zuri-gorri baten bisita hartu zuten, Jose Angel Iribar atezainarena, bizkaitar klubeko Jokalari Ohien Elkarteko lehendakaria izanik, eta hainbat bisita egin zituzten San Mames, Ibaigane eta Lezamara, esperientziaren mugarri izan zirenak. Ekintza hura aitzindaria izan zen Euskal Erkidegoan, eta arrakastatsua izan zen, bai taldean parte hartu zuten lagunen artean sortu zuen bizipenagatik, izan ere, narriadura kognitiboa izanik ere “Futbol taldea” zutela gogoratu zuten, saio bakoitza emozio handiz biziz, bai terapeuten artean sortu zen ilusioagatik, ikusirik garapen horrek nolako eragina zuen pertsonengan.

Horregatik, hurrengo urtean, Tailerra Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzan ere jarri zen martxan, hori ere Aldundiaren jabetzakoa eta Aita Mennik kudeatua, eta baita ere Arrasate-Mondragoneko Aita Menni Ospitalean, orduan Realarekin lankidetzan, Alberto Gorrizen batutapean. Hiru zentroetan hainbat edizio egin dira dagoeneko, tartean aritu direlarik Rafa Alkorta, “Dani”, Angel Sertutxa, Javi Gonzalez, Imanol Aguiar edo Patxi Ferreira “lehoiak”, edo “Jabo” Irureta hautatzaile nazional ohia. Gipuzkoan, Aita Mennik menpekotasun duten adineko lagunekin egin ditu tailerrak, baina baita beste kolektibo batzuekin ere, horien artean egonik nolabaiteko gaixotasun mentala duten pertsonak edo kalte zerebrala edo desgaitasuna dutenak. Gaur egun, tailer bana egiten ari dira Donostiako zein Oñati eta Arrasateko gure zentroetan, eta taldeetako parte hartzaileek eta terapeutek oso harrera ona izaten ari dira. Michel Loinazen presentzia etengabeaz gain, bera baita koordinatzailea, eta Alberto “Bixio” Gorrizena gain, Realeko jokalari ohien lehendakari moduan, beste futbolari txuri-urdin ohi batzuk igaro dira tailerretik, esaterako, Martínez edo Roberto López Ufarte.

Tailerraren egitura

Tailerrean, guztira, taldeko 12 saio antolatu egiten dira, bakoitza bi ordukoa, futbolari beterano batek eta taldeko terapeuta batek gidatuta (psikologo bat izan ohi da). Taldeak bi sexuetako 8-10 lagunek osatzen dituzte.

Saioetan hainbat dinamika egiten dira, parte hartzaileei futbolari lotutako iraganeko esperientziak gogoratzen laguntzera zuzenduak. Hiru saio nabarmentzen dira, euren ezaugarri bereziengatik: saio batean Realeko edo Athleticeko “legenda” bihurtu diren jokalari batzuek parte hartzen dute aktiboki;, beste saio batean bisita egiten da gaur egungo lehen taldeko jokalariak entrenatzen diren instalazioetara, eta hainbat minutu egoten dira haiekin; eta, azkenik, taldeak bisita egiten du joko zelai ofizialera (Anoeta edo San Mames), eta parte hartzaileek eta senideek zelaia ikusi dezakete, aldagelak, palkoa, prentsa aretoa eta museoa.

Interbentzio honen izaera malgua nabarmentzen da, izan ere, proposamenaren ezaugarriengatik, eta esperientziaren izaera berritzailea dela eta, programa etengabe garatzen ari da eta, ondorioz, aldatzen; 12 saioen egitura formala mantentzen du, baina dibertsifikatu egiten ditu dinamikak modu progresiboan, programa garatzeko populazioaren ezaugarrien arabera

Futbolean oinarritutako erreminiszentziaren onurak adinekoen artean

Aita Menni – Ahizpa Ospitalarietan futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Terapiari buruz dugun esperientzia zabaletik abiatuta, esan dezakegu parte hartzen duten adinekoek onura esanguratsua lortzen dutela, ez soilik tailerrak egiten diren denboran zehar, baizik eta horiek amaitu eta dezente luzatuta, eta egiaztatuta dugu, halaber, elementu garrantzitsua dela euren bizitzetan, beti irribarrez eta ilusio handiz oroitzen dituztelarik. Pertsona horietako askok, euren sintomen artean, apatia handia aurkeztu ohi dute, hau da, ekintzak egiteko interes eta asebetetze falta, eta hori, zalantzarik gabe, gainditu egiten da esperientzia honekin.

Ildo horretan, bizitako egoera ugari aipa litezke, jarduerak eskaintzen dituen onurak erakusten dituztenak. Adibidez, gogoan dugu nahasmendu depresibo bat zeukan pertsona batek, bizitza inolako interesik ez zuena eta beste inongo programaz baliatzen ez zena, nola hartu zuen parte tailerrean oso modu aktiboan, eta mola hobetu zituen modu harrigarrian bere sintomak; lehendabiziko aldiz ikusi genuen taldean barrez, eta proiektuan aktiboki parte hartzen. Beste pertsona baten kasua, zeinak, dementzia batek eragindako narriadura handi bat zuelarik, Unitatez aldatzea eskaini zitzaionean, onartu egin baitzuen, parte hartzen ari zen “talde horretatik” ez aldentzeko baldintzarekin.

Esker ona

Azkenik, berriro ere eskerrak eman nahi dizkiet esperientzia hau garatzea ahalbidetu duten pertsonei, Aita Mennirengan konfiantza jarriz, garatu ahal izateko. Lehenik eta behin, Juan Mari Zorriquetaren figura azpimarratu nahi dut (FEAFVko lehendakaria), proiektuaren alma mater-a, hasieratik kutsatu baitzizkigun bere ilusioa eta fedea, esperientzia oraindik ernamuintzen ari zenean. Bera da esperientzia honen arrakastaren erantzule nagusia. Bigarrenik, eskerrak eman nahi dizkiot Andoni Ayarzari, gizatasuna eta dinamismoa darion pertsona horri, bere lan eta inplikazioarekin Bizkaiko tailerrei berezko ezaugarri duten dinamismoa ematea lortu duelako.

Baita ere Michel Loinaz terapeuta eta jokalari beteranoari, Gipuzkoan tailerrak hain arrakastatsuak izatea lortzeagatik; Alberto Gorrizi, Gipuzkoako tailerretan beti presente egoten delarik, bere apaltasun, umildade eta alaitasunarekin hainbeste zorion sortzen duelako taldeetara bisitan joaten denean; eta “legendako” jokalari guztiei, guretzat are garrantzitsuagoak direlarik, futboleko izarrak izateaz gain, erakutsi digutelako are pertsona hobeak direla, proiektuan aktiboki inplikatuz; eta Tailerretan parte hartu duten “legendako” zein gaur egungo jokalari guztiei, euren apaltasun eta hurbiltasunarekin, une ahaztezinak biziarazi baitizkiete parte hartzaileei; horien zerrenda hain da luzea, eta gero eta handiagoa, zaila litzateke aletzea; eta Aita Menniko profesionalei, tailerretan horrelako ilusio eta inplikazioarekin parte hartzegatik, horien laguntzarik gabe esperientzia ez balitzateke posible izango.

Eskerrik asko guztioi!

 

Artikuluak

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Gernu inkontinentzia adinduengan

Área de Persona Mayor

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea

Área de Persona Mayor

Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak

Área de Persona Mayor

Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak

Área de Persona Mayor

Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Eloi Nin

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Beherakoa adinekoen artean

Área de Persona Mayor