Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Nola erantzuten du giza gorputzak beroaren aurrean? Giza gorputzaren tenperatura arrunta 36ºC eta 37ºC artekoa da geldi gaudenean eta giro-tenperatura 18ºC eta 26ºC artekoa denean. 35ºC-tik beherako eta 40ºC-tik gorako tenperaturak paira ditzakegu, baina denboraldi labur batean bakarrik, gorputzak arazo…

Giza gorputzaren tenperatura arrunta 36ºC eta 37ºC artekoa da geldi gaudenean eta giro-tenperatura 18ºC eta 26ºC artekoa denean. 35ºC-tik beherako eta 40ºC-tik gorako tenperaturak paira ditzakegu, baina denboraldi labur batean bakarrik, gorputzak arazo larriak edo heriotza eragin gaitzaketen aldaketa fisiologiko garrantzitsuak izan ditzakeelako. Gorputzeko tenperatura gorputzeko metabolismoaren araberakoa da (energia ematen diguten edo energia hori askatu eta gure gorputza ibiltzea eragiten duten prozesu fisikoak eta kimikoak). Horrela, prozesu hori azkartzen badugu –esaterako, ariketa fisikoaren bidez-, gorputzaren tenperatura igotzen da. Moteltzen badugu, berriz, esaterako loaldiaren zenbait fasetan, gorputzeko tenperatura jaisten da. Aldaketa horiek oso txikiak dira, baina zenbait eragilerengatik gehitu daitezke, hala nola ariketa fisikoaren intentsitatearengatik eta iraupenarengatik, edo giro-tenperaturarengatik. Giro-tenperaturaren eta gure gorputzeko tenperaturaren arteko aldea handia bada, bero-trukea gertatzen da airearen eta gure gorputzaren artean, larruazalaren bidez. Horrela, giro-tenperatura gorputzekoa baino baxuagoa bada, gorputza pixkanaka hozten joaten da. Kanpoko tenperatura gorputzekoa baino handiagoa bada, gorputza berea handituz joango da. Lehen kasuan, prozesu hori eten dezakegu, hala nola arropa gehiago janzten, baina bigarren kasuan, gorputzak beroa erregulatzeko eta tenperatura onargarri batean mantentzen duen sistemaz baliatu beharko du: izerditzea edo transpirazioa, geldi gaudenean agertzen dena, giro-tenperatura 26ºC-tik gorakoa bada. Izerditzeak eraginkortasun handiz kanporatzen du beroa, baina horren truke, gorputzak orduko litro bat ur gal dezake izerditzea handia bada. Izerditzearen eraginkortasunean adinak edo izerditze-guruinek eragin dezakete. Horrenbestez, adinekoek beroaren arriskuak jasateko aukera handiagoa da. Halaber, airearen hezetasunak ere mekanismo horren eraginkortasuna alda dezake: airearen hezetasuna zenbat eta handiagoa izan, gorputzak bero kantitate txikiagoa kanporatuko du izerditzearen bidez. Izerditzeaz gain gorputza beste mekanismo batez ere baliatzen da bere tenperatura jaitsi nahi duenean: basodilatazio periferikoa. Larruazalaren kapital finen lodiera handitzen da eta larruazalaren odol-fluxua handitu egiten dute odolaren tenperatura hozteko gorputz barrura itzuli baino lehen. Horretarako bihotz-maiztasuna handitzen da. Ikusi dugunez, gorputzean gehiegizko beroa konpentsatu behar denean gertatzen diren bi mekanismo nagusiak izerditzea eta basodilatazioa dira. Tenperatura oso handia bada ura eta organoak ongi funtzionatzeko behar diren elektrolitoak galtzen dira. Horrez gain, bihotz-maiztasuna handitu egiten da. Hori dela eta, muturreko tenperaturetara egoteak osasun-arazoak ekar ditzake, hala nola kalanbreak, deshidratazioa, intsolazioa edo eguzki-kolpea (ibileran ezegonkortasuna, konbultsioak, koma edo heriotza eragin ditzaketen arazo multiorganikoekin). Izerditzearen bidez gertatzen den ur eta elektrolito galerak arranpak eta muskulu-espasmo mingarriak eragin ditzake gorputz-adarretan eta abdomenean. Berez ez dute arriskurik, baina deshidratazioa gertatzen ari den seinaleak dira, eta horrek ondorio larriak izan ditzake, baita zenbait organoren funtzionamendua aldatu ere. Deshidratazioak beroak eragindako nekea ekar dezake. Horrela, besteak beste egarria, ahultasuna, takikardia, antsietate arazoak eta buruko nahastea sor daitezke. Halaber, izerditzen jarraitzeko gaitasuna galtzen denez, gorputzeko tenperatura ere igotzen da. Deshidratazioaren ondorioz eta esfortzu fisiko luzea eginda, egarria, ahultasuna, nekea, nahastea, antsietatea, takikardia eta gorputzaren tenperaturaren igoera gertatzen dira. Egoera orokor horri beroarengatiko nekea esaten zaio. Odolaren plasma-kontzentrazioa handitzen da. Deshidratazioa mantentzen bada eta beroarengatiko nekea arintzeko neurririk ez bada jartzen, bero-kolpea ager daiteke. Honako sintoma hauetako batzuk ditu: Bero-kolpea oso egoera larria da, eta garaiz ez bada arintzen arazo hauek sor daitezke: larruazaleko edo digestio-sistemako odoljarioa, gorputzeko zenbait atalen paralisia edo heriotza ere bai. Muturreko tenperatura altuak (oso altuak diren gehieneko tenperaturak) arriskutsuak dira biztanle guztientzat, baina talderik ahulenak adinekoak, gaixo kronikoak, erakundeetan sartuta dauden pertsonak, ospitaleetan dauden pazienteak eta 4 urtetik beherakoak dira bereziki. Tenperatura horietan esfortzu fisiko handiak egiten dituzten pertsonak, hala nola lan astunak egiten dituzten langileak eta kirolariak, beroaren arriskuen aurrean neurri bereziak hartu behar dituzten taldeak ere badira. Tenperatura altu iraunkorrek (eguneko gehieneko eta txikieneko tenperaturak altuak izatea zenbait egunetan) eraikinek berotzea eragiten dute. Hori dela eta, lo egitea ezinezkoa da eta gorputzak ezin du modu egokian atseden hartu. Bero handiko egoeretan adineko batek sintoma hauetakoren bat edo batzuk baditu:Nola erantzuten du giza gorputzak beroaren aurrean?
Gehiegizko beroak osasunean dituen ondorioak
Muskuluetako arranpak
Beroak eragindako nekea
Intsolazioa edo bero-kolpea
Arrisku-faktore pertsonalak
Ingurumeneko, laneko edo gizarteko arrisku-faktoreak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Likidoak hartzea:
Elikagaiak hartzea:
Etxean:
Kalean:
Eta premiazko kasuan…
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.