Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Egilea: Eloi Nin Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan mediku espezialista Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Unitatea

Egilea: Eloi Nin Bizi-itxaropena gehitzea lorpen handia da gure gizartearentzat. Gero eta urte gehiago bizi gara, baina egia da, baita ere, gero eta jende gutxiago jaiotzen dela eta etorkin gutxiago daudela; beraz, biztanleria zahartzen doala esaten da. Hona hemen zenbait estatistika-datu interesgarri: Adinekoak 3 taldetan bereiz daitezke haien osasun-egoera kontuan hartuta: Adineko pertsona osasuntsua Osasuntsu dagoen pertsona da, jarduera guztiak egiteko independentea dena. Tarteka gaixotu daiteke, baina, behin sendatuta, berriro ere pertsona osasuntsua da. Adineko pertsona ahula Oinarrizko jarduerak (jan, garbitu, jantzi, oinez ibili) eta gutxienez ingurunearekin harremanetan jartzeko jarduera bat (erosketak egin, otorduak prestatu, etxea garbitu, finantzak maneiatu,…) egiteko independentea da. Konpentsatzen den gaixotasunen bat du, eta mendekotasunean erraz erortzeko arriskuan aurkitzen da. Gaixo geriatrikoa Oinarrizko jardueraren bat edo gehiago egiteko eta ingurunearekin harreman-jardueraren baterako edo gehiagorako mendekotasuna du. Mendeko egiten duen gaixotasun kronikoren bat du. Buruko nahasmenduren bat eta/edo arazo sozialen bat izaten du maiz. Prozesu hori azaltzeko hainbat faktore daude: Faktore horiek organismoaren erreserba fisiologikoa gutxitzen dute, eta, horrek ahultasun edo desgaitasunaren aurreko egoerara eramaten gaitu. Egoera horretan, baliteke bat-bateko gertaerak medio (adib.: botika berri bat hartzea, infekzioren bat harrapatzea edo ospitaleratzea), desgaitasun-egoeran jartzea. Zahartzearekin aldaketak gertatzen dira organismo osoan; tartean, muskulu eta eskeleto sisteman. Muskulu-masaren galerak eta muskulu-masa horren kalitatea gutxitzeak muskuluaren indarra, potentzia eta erresistentzia murrizten dituzte eta horrekin Modu horretan, adinekoak jarduera fisiko gutxiago egiten du eta desgaitasuna gehitzen da; ondorioz, sarkopenia areagotzen da. Sarkopeniak harreman zuzena du mugikortasuna eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko gaitasuna murriztearekin. Ariketa fisikoa egitea da sarkopeniaren aurkako biderik eraginkorrena. Ohean soilik 10 eguneko egonaldia eginda, 1,5 Kg. gihar eta belauna luzatzeko indarraren %15a gal daitezke. Ahultasunaren nagusitasunak; horietan ariketa fisikoak paper garrantzitsua du Zaila da, erorketa eragiten duen faktore bakarra ez dagoelako. Zahartze Osasungarriari buruzko Toledo Azterketatik eta Liu-Ambrose 1 edo Cadore y Casas 2 bezalako egileetatik ateratako ondorioen arabera, ariketa fisikoa egiteak eta indarra gehitzeak eragin positiboa du funtzio kognitibo exekutiboetan eta proba dualak egiteko gaitasunean; beraz, era horretan, erorketak izateko arriskua gutxitzen da. Ariketa fisikoak epe laburrera hobetzen ditu sintoma depresiboak, batez ere jadanik depresioa duten pertsonengan. Epe luzera zer-nolako efektuak dituen oraindik argitu gabe dago. Indarraren entrenamendua litzateke seguruenik sarkopenia eta/edo hauskortasuna atzeratzeko eta horrekin zaharren funtzio fisikoa hobetzeko eta desgaitasuna atzeratzeko prebentzio-neurririk eraginkorrena (Liu – Latham 3). Indarra entrenatuta, muskulu-masa, potentzia eta erresistentzia gehitzen dira, eta, ondorioz, desgaitasuna agertzea atzeratzen da. Indar maximoaren entrenamendu sistematikoa egitearekin indarra asko areagotzen da. Hasieran, %10-%30 artean gehitu daiteke lehen asteetan edo 1-2 hilabeteetan. Indarra lau printzipiori jarraiki entrenatu behar da: Potentzia indar “leherkorra” da, indar bat azkar aplikatzea; hala nola, eskailerak igotzean edo aulki batetik altxatzean. Muskulu-potentziaren galera indarraren galera baino narriadura goiztiarragoaren adierazlea da. Adinekoek potentzia entrenatzeko programei buruzko azterketen arabera, entrenamenduek potentzia gehitzen ez ezik, indarra handiagotzen, muskulu-masaren kalitatea eta oreka hobetzen eta erorketak gutxiagotzen ere laguntzen diete. Osagai anitzeko ariketen programak erorketa-arriskuak eta morbimortalitatea murrizteko eraginkorrenak dira, eta narriadura funtzionala eta desgaitasuna prebenitzen dituzte. Cadorek eta beste egile batzuek 4 3.539 parte-hartzailerekin egindako 14 azterketaren analisiaren arabera, azterketen %70ak emaitza hauek eman zituzten: ___________ 1. Liu-Ambrose T, Nagamatsu LS, Graf P, Beattie BL, Ashe MC, Handy TC. Resistance training and executive functions: A 12-months randomized controlled trial. Arch Intern Med. 2010;170:170-8,25. 2. Cadore El, Casas-Herrero, Zambom-Ferraresi F, Idoate F, Miller N, Gómez M, et al. Multicomponent exercises including muscle power training enhance muscle mass, power output and functional outcomes in institutionalized frail nonagenarians. Age (Dordr) 2014; 36:773-85. 3. Liu CJ, Latham NK. Progressive resistance strength training for improving physical function in older adults. Cochrane Database Syst Rev. 2009: CD002759. 4. Cadore El, Rodríguez-Mañas L. Sinclair A, Izquierdo M. Effects of different exercise interventions on risk of falls, gait ability, and balance in physically frail older adults: A systematic review. Rejuvenation Res. 2013;16:105-14. 5. Casa-Herrero A, Izquierdo M. Ejercicio físico como intervención eficaz en el anciano frágil. Anales Sis Asn Navarra. Vol 35 nº1. Pamplona ene-abr. 2012. 6. Casa-Herrero A. et al. El ejercicio físico en el anciano frágil: una actualización. Rev. Esp. Geriatr. Gereontol. 2015;50(2)74-81.
Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan mediku espezialista
Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Unitatea
Adineko pertsonak osasun-egoeraren arabera
Nola igarotzen da adineko pertsona bat osasuntsu egotetik desgaitasun-egoera bat izatera?
Muskulu eta eskeleto sisteman adinak eragindako aldaketak
Hezurrak:
Artikulazioak:
Muskuluak:
Sarkopenia
Nola saihestu sarkopenia eta nola arindu horren efektuak?
1. Erorketak
Erorketetan egon daitezkeen arrazoiak:
Nola saihestu erorketak?
2. Narriadura kognitiboa
3. Depresioa
Zer-nolako osagaiak entrena daitezke adineko pertsonekin?
Indarra
Potentzia
Ariketa fisikoak adinekoentzat dituen kontraindikazioak
Adinekoek ariketak egiteko oinarrizko gomendioak
Oso interesgarria da Alberto Casasek eta Mikel Izquierdok 5, 6 egindako lana eta Estatuko Osasun Sistemak argitaratutako “Documento de consenso sobre prevención de fragilidad y caídas en la persona mayor” (PDF) lanerako egindako ekarpena. Bertan, oinarrizko zenbait gomendio biltzen dira adinekoentzat osagai anitzeko jarduera fisikoaren gaineko programa espezifikoak burutzeko eta abian jartzeko:Gomendio orokorrak
Indarra eta potentzia entrenatzeko gomendioak
Erresistentzia aerobikoa entrenatzeko gomendioak
Oreka eta martxa entrenatzeko gomendioak
Malgutasuna entrenatzeko gomendioak
Erreferentziak
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Artritisa eta artrosia adinekoengan
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.