Artritisa eta artrosia adinekoengan
Aurkibidea Zer da artritisa? Zer alde dago artritisaren eta artrosiaren artean? Zer artritis mota daude? Nori eragiten dio gehien artritisak? Zerk eragiten du artritisa? Artritisa agertzean eragina duten faktore dietetikoak Zer artikulaziori eragiten die maiztasun gehiagorekin artritisak? Nola hasten…

Artritisa artikulazioetan sortzen den gaixotasun degeneratibo bat da. Artikulazioen hanturari eta narriadurari lotutako 100 gaixotasun baino gehiagori esaten diegu “artritis”. Artrosiari dagokionez –osteoartritis ere esaten zaio–, artritis mota oso ohikoa da, non kartilagoak higadura bat izaten duen hantura gertatu aurretik. Ikerketa askok hainbat artritis mota deskribatzen dituzte, eta honela sailkatzen dituzte: Kasu batzuetan, artikulazioei kalte egiteaz gain, gaixotasunak beste organo batzuei ere kalte egin diezaieke, hala nola: bihotza, giltzurruna, birika, digestio aparatua, begia, azala eta nerbio sistema. Artritisa, batez beste, 65 urtetik gorako biztanleen %30i erasaten die, eta gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino: gutxi gorabehera, artritisa duten 3 pazientetik 2 emakumeak dira. Gaixotasuna nozitzeko joera genetikoa dago. Gehiegizko pisua edo obesitatea duten pertsonek aukera gehiago dituzte kargako artikulazioetan artritisa garatzeko (aldakan, belaunetan, orkatiletan eta oineko artikulazioetan: tartso, metatartso eta falangeak). Halaber, azterlan batzuek diote gaixotasunaren portaera desberdina dela talde batzuetatik besteetara: Gero eta azterlan gehiago daude gai jakin honi buruz, eta, hala ere, zientziaren ahaleginak gorabehera, oraindik ezin izan da frogatu gaitza agertzea eragiten duten faktoreak berdinak direnik gertatzen zaien pertsona guztietan; hau da, hainbat eta hainbat arrazoik eragiten dute. Artritisa agertzea atzeratzen laguntzen duten janariak eta edariak: Artritisaren agerpen goiztiarra errazten duten janariak eta edariak: Maiztasuna, askotan, ohituren, dietaren eta lan bizitzaren araberakoa izaten da. Bizkarrezurrean eragin txikiagoa izaten du gaixotasun honek, lehen aipatutako espondilitis ankilosatzailean izan ezik. Artritisaren lehen sintoma artikulazioetako mina izaten da. Benetako artikulazioko mina eta artikulazioan ez dauden edo inguruan dauden afekzioak bereizten jakin behar da. Medikuak baieztatu ondoren minak artikulaziokoak direla, haien jatorria baieztatu behar du, hau da, gaixotasunaren arrazoia. Hantura egoteak edo ez egoteak arazoa zein den identifikatzen lagundu diezaioke medikuari. Hanturarik ez badago, baliteke artrosi arazo baten aurrean egotea. Gaixotasuna eraginkortasunez kudeatzeko lehen pausoa diagnostiko goiztiarra eta egokia egitea da. Garrantzitsua da antzeko sintomak dituzten beste gaixotasun batzuetatik behar bezala bereizten jakitea. Artrosiak hasiera eta larritasun aldakorra du, eta ez du hanturazko ezaugarririk, esaterako, artikulazio beroak edo puztuak. Artrosia ordubete baino gutxiagoko zurruntasunarekin eta minarekin agertu ohi da goizean, eta zerbaitetan jardunez larriagotzen da eta atsedenarekin hobetzen da. Hantura baldin badago, aukera posibleenetako bat hanturazko artritisa izan daiteke. Hanturazko artritisak artikulazio bero eta puztuak, goizeko zurruntasun luzea eta batzuetan larruazaleko erupzioak, ahoko ultzerak edo barne organoen beste kalte batzuk eragiten ditu. Oraingoz sendaezina den gaixotasun baten aurrean gaude. Hala ere, hainbat aukera aringarri ditugu: Aurkibidea
Zer da artritisa? Zer alde dago artritisaren eta artrosiaren artean?
Zer artritis mota daude?
Nori eragiten dio gehien artritisak?
Zerk eragiten du artritisa?
Artritisa agertzean eragina duten faktore dietetikoak
Zer artikulaziori eragiten die maiztasun gehiagorekin artritisak?
Nola hasten dira artritisa eta artrosia agertzen?
Nola tratatzen da artritisa?
Nola saihestu edo atzeratu artritisa agertzea?
Bibliografia:
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Adineko helduaren osasun mentala
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala
Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Gernu inkontinentzia adinduengan
Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea
Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak
Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak
Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak
Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.