Desgaitasun intelektuala

Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak: Autismoaren Espektroko Nahasmenduen diagnostikoa duten erabiltzaileekin esku hartzea

 

Gizakiokinterakzioak hasten ditugu, beharrak eta desioak adierazten ditugu,esperientziak partekatzen ditugu… komunikazioari esker. Prozesu hori oso hainbarneratuta dugu, automatikoki garatzen dugu. Hala ere, batzuetan, ziurtzatjotzen dugu pertsona guztiek dutela komunikatzeko trebetasuna eta, aldiz,komunikatzeko ekintza eta ondorioa ez da automatikoa pertsona guztiengan. …
Panel con ayudas visuales

Gizakiokinterakzioak hasten ditugu, beharrak eta desioak adierazten ditugu,esperientziak partekatzen ditugu… komunikazioari esker. Prozesu hori oso hainbarneratuta dugu, automatikoki garatzen dugu. Hala ere, batzuetan, ziurtzatjotzen dugu pertsona guztiek dutela komunikatzeko trebetasuna eta, aldiz,komunikatzeko ekintza eta ondorioa ez da automatikoa pertsona guztiengan. 

Komunikazioa eta Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN)

Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) jatorri neurobiologikoko nahasmendu bat da, nerbiosistemaren konfigurazioari eta garunaren funtzionamenduari eragiten diena, eteabereziki bi arlotan sortzen ditu zailtasunak: komunikazioa eta interakziosoziala, eta pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasuna. Hau da, AEN duten pertsonek zailtasunak dituzteingurunea ulertzeko, eta gabezia dute komunikazioan

AENduten pertsonen hizkuntza maila estrukturaletan aldakortasun handia dago:batzuek hiztegi nahiko zabala eta aberatsa dute (ekolaliarekin eta aldaketaprosodiko eta fonologikoekin), eta beste batzuek hitz egiteko erabatekoezintasuna dute. Izan ere, autismoaduten pertsonen zati esanguratsu batek (%30-%50) ez du inoiz lortzen egunerokokomunikazio beharrak asetzeko behar besteko hizkuntza maila, eta horrekjokabide arazo asko sortzen ditu, eta, aldi berean, frustrazio handiapertsonarengan eta ingurukoengan. Horregatikguztiagatik, komunikatzeko aukerak bilatu behar dira. 

GureDesgaitasun Intelektualaren eta Espektro AutistarenNahasmendu eta Jokabide Asalduren Unitatean(UDI), gaur egun 20 lagun daude EAN diagnostikoarekin, eta horietatik 8kulertzeko arazo handiak dituzte ahoz komunikatzeko, eta 12k ez dutekomunikatzeko inolako trebetasunik aurkezten. Horregatik, komunikazioa eta ingurunearen ulermena hobetzeko helburuarekin, UDIkkomunikazio sistema handigarri eta alternatiboetan oinarritutako zenbait eskuhartze espezifiko planteatzen ditu.

Komunikaziosistema handigarriak eta alternatiboak

Komunikaziosistema handigarri eta alternatiboek (KSHA) hizkuntzaren agerpena bultzatu nahidute, edota AEN duen pertsonak komunikatzeko modu desberdinak aurki ditzanlagundu. Zehazki, sistema handigarrienhelburua keinu, zeinu, argazki, marrazki, piktograma eta abarren bidezkokomunikazioa areagotzea da, eta sistema alternatiboek, berriz, existitzen ezden edo ulergaitza den ahozko hizkuntza ordezkatzen dute.

UDIkKSHAei dagokienez planteatzen dituen esku hartze espezifikoetako bat irudiaktrukatzearen bidezko komunikazio sistemak dira. Sistemahori 1985ean garatu zen, autismoaren espektroaren nahasmendua (AEN) eta,hizkera ez-funtzionala izanik, komunikazio sozialerako beste arazo batzukerakusten dituzten eskolaurreko haurren komunikazioa hobetzeko programa gisa. Sistemaksei fase ditu, eta, hasteko, nahi den objektu edo jarduera baten irudi soil baterakusten zaio “hartzaile komunikatibo” bati, zeinak berehala ulertukobaitu trukea eskatzen zaiola. Sistemak irudiak diskriminatzen erakustenjarraitzen du, irudiak esaldi batean ordenan nola jarri erakusten. Fase aurreratuenetan, erabiltzaileei aldaketa egiten, galderei erantzuteneta iruzkinak egiten erakusten zaie.

Horrezgain, UDIN ingresatuta dauden pertsonek bizi diren ingurunea hobeto ulertu ahalizan dezaten, espazio komunak PEANA izenaz ezagutzen den diseinu espezifikobatekin antolatu eta egituratuta daude: “Autismoa duten haurren ikasgelaningurunea egituratzeko proiektua”. Lehen adierazi denez, AEN duten pertsonekarazoak dituzte ingurunea ulertzeko, eta, horregatik, sistemak espazioa etadenbora ulertzea errazten du, mota guztietako laguntza bisualetan oinarrituta:piktogramak, irudiak… Ingurunea egituratzeko horri esker, AENduten eta UDIn dauden pertsonek ingurunea hobeto ulertzeko aukera izango duteuneoro. Halaber, Unitateko gela bakoitza kolorebidez seinaleztatuta dago. Kolore horiek profil sentsorialen, argazki propioeneta piktogramen arabera antolatuta daude, eta azken horietan egunean zehar eginbehar dituzten jarduerak adierazten dira. 

Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak: Autismoaren Espektroko Nahasmenduen diagnostikoa duten erabiltzaileekin esku hartzea

Finean,komunikatzeko gaitasuna ezinbestekoa da gizaki guztientzat, eta komunikatzekosistema handigarri eta alternatiboak tresna lagungarriak dira komunikatzekozailtasunak dituzten pertsonengana hurbiltzeko.

Artikuluak

Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa

Miren Arejolaleiba Etxabe

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.

Sexualitatea desgaitasun intelektualean

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak

Miren Arejolaleiba Etxabe

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.

Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

Desgaitasunetik parte hartzera

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.