Desgaitasun intelektuala

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

 

Egileak autismoaren espektroko nahasmenduaren (AEN) jokabide nahasmenduak lantzen ditu, haren ezaugarria izanik komunikaziorako eta interakzio sozialerako zailtasunak izatea eta jokabide errepikakorrak eta interes mugatuak agertzea. AEN duten pertsona askok komorbilitateak ere aurkezten dituzte, hala nola antsietatea, depresio gertakariak eta gertakari psikotikoak. Jokabidearen nahasmendu horiek kognizio sozialaren, funtzio exekutiboaren eta erregulazio emozionalaren gabeziekin lotzen dira. Artikuluak jokabide disruptibo horiek lantzeko esku hartze psikohezitzaileen eta estrategien ikuspegi orokorra eskaintzen digu.
La palabra "autismo" en inglés, en un tablero del juego Scrabble

Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) garunaren garapenari lotutako gaitz bat da, pertsonak komunikatzeko eta interakzio sozialerako duen moduari eragiten diona, jokabide errepikakorrak eta interes mugatuak agertzeaz gain (American Psychiatric Association, 2013).

Egia da AENaren konplexutasun fenotipikoa neurogarapenaren beste nahasmendu batzuekin eta arazo psikiatriko edo mediko batzuekin elkartzen delako gertatzen dela. Azpimarratu behar da AENa duten pertsonen %50-70ek beste atzerapen batzuk dituztela garapenean, edo osasun mentaleko arazoekin edo jokabide arazoekin lotutako komorbilitateak. Era berean, AENa duten pertsonen %30ek, gutxi gorabehera, desgaitasun intelektuala dute. %25-50etan, komorbilitateak askotarikoak dira (Hervas, 2016).

Ohikoa da AENa jokabide arazoekin lotzea, batez ere: jokabide erasokorrak, agindu edo eskaeren aurreko negatibismoa, arau sozialak haustea eta emozionaltasun negatiboko egoerak. Hori guztia hezkuntza, gizarte eta familia ingurunean garatzen da (Hervas, 2016).

Jokabide arazoak AENa duten pertsonengan

AENa duten pertsonengan sarrien ikusten diren jokabide arazoen artean hauek daude:

  • Bizi segurtasuna arriskuan jartzen duten jokabideak, autolesio moduan (burua kolpatzea, hozkatzea edo atzamarkatzea), ihes egitea (arriskua kontuan hartu gabe ihes egitea) edo jateari edo lo egiteari uko egitea.
  • Bestearen segurtasuna mehatxatzen duten ahozko jokabide erasokorrak edo fisikoak, edo ingurunearekiko eta ondasun materialekiko heteroagresibitatea.
  • Arau edo lege sozialak haustea, adin nagusitasunean, justiziaren aurrean agertu beharra ekar dezaketenak.
  • Asaldura emozional negatiboak muturreko suminkortasunarekin, antsietatearekin edo kontrol emozionalik ezarekin, batzuetan muturreko emozionaltasun positibo batek eraginda (kitzikagarritasuna) (Rueda eta Novell, 2021).

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Osasun mentaleko arazoekin lotutako komorbilitateak

Antsietatea

AENa duten pertsonengan ohikoa da antsietate soziala izatea, ebaluazio sozial negatibo baten beldur izateagatik, antsietate fobikoa, aldez aurretik sentsibilizatu diren estimuluen aurrean, edo antsietate orokorra, egoera berrietan nola egin aurre ez jakiteagatik.

Gainera, AENa duten pertsonen adierazpen emozionalean edo ahotsaren tonalitatean zerbait antzemateko zailtasunengatik, gerta daiteke zaintzaileek antsietatea ez identifikatzea, eta horrek egoera horietan lagundu ahal izatea zailtzen du (Rueda eta Novell, 2021).

Depresio gertakariak

Komunikatzeko trebetasun gutxi duten pertsonetan, portaeraren aldaketa bat agertzen da:

  • Aurpegiko adierazpenaren aldaketak
  • Jardueretan parte hartzea murriztea
  • Jarduera atseginak egiteari uztea
  • Loaren patroiaren aldaketak
  • Apetitua galtzea/handitzea
  • Suminkortasuna

(Rueda eta Novell, 2021). 

Gertakari psikotikoak

AENari lotuta ere gertatzen dira. Ohikoagoa da autoerreferentzialak diren ideia gainbaloratuak edo beste pertsona, testuinguru edo esperientzia sozial batzuen asmoei buruzko interpretazio okerrak agertzea, ulermen sozialerako zailtasunetan oinarrituta, eta batzuetan estresarekin lotutako gertakari iragankor psikotikoak gerta daitezke (Hervas, 2017).

AENeko jokabide nahasmenduekin lotzen diren alderdi kognitiboak

Kognizio sozialaren nahasmendua (pertzepzio soziala, Gogamenaren teoria eta enpatia)

Pertzepzio soziala: Portaeren seinaleak identifikatzeko eta interpretatzeko zailtasuna, hala nola hizkuntza ez-berbala, aurpegiko adierazpideak, etab.

Gogamenaren teoria: Beste pertsona baten egoera mentalak (pentsamendua, nahiak, asmoak…) ondorioztatzeko zailtasunak, eta informazio hori jokabidea interpretatzeko eta aurreikusteko erabiltzea, baita norberaren portaera bera erregulatzeko eta antolatzeko ere.

Enpatia: Besteei eragiten dieten egoeren aurrean erantzun emozional bat sortzeko zailtasuna.

Aurretik aipatutako gaitasunetan zailtasunak jokabide disruptiboak sortzen ditu, ingurunearen beharrak interpretatzeko zailtasunaren ondorioz, eta jokabide erasokorrak ere ager daitezke (Hervas eta Rueda, 2018).

Funtzio exekutiboaren nahasmendua, erregulazio emozionala eta profil sentsoriala

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

AENa eta jokabide nahasmenduak dituzten pertsonek zailtasunak izan ohi dituzte malgutasun kognitiborako, antolamendurako eta plangintzarako, egoerak aurreikusteko eta espero ez den egoera baten aurrean modu antolatu eta planifikatu batean erantzuteko. Alderdi horiek guztiek ezegonkortasun emozionala eragiten diete, eta, ondorioz, jokabide ezegonkorra; ingurunearen eskaerak sor daitezkeen erantzun posibleak baino handiagoak direnean eta pertsonak estresarekin eta desrregulazio emozionalarekin erantzuten duenean (Hervas eta Rueda, 2018).

Bestalde, AENa duten pertsonek modulazio sentsorialeko arazoak edo prozesamendu sentsorialaren erregulatzeko desordenak dituzte, eta horrek hiposentikortasuna edo hipersentikortasuna dakar:

  • Hiposentikortasuna estimulu sentsorial baten aurrean erreakziorik ez izatea da, oso gutxi hautematen duelako edo ez duelako hautematen. Ondorioz, hainbat jokabide agertzen dira hala nola pasibotasuna (badirudi ez dela ohartzen gertatzen ari denaz), edo sentsazio autoestimulatzaileak bilatzea (estimulazioaren etengabeko bilaketa).
  • Hipersentikortasuna estimulu sentsorial “normal” baten aurrean gehiegizko erreakzioa izatea da, normalean estresagatik edo gainkarga sentsorialagatik. Ondorioz, pertsonak traba egiten dioten estimulu sentsorialetatik ihes egiteko estrategiak bilatzen ditu, ihes, defentsa eta babes jokabide moduan, horietako gehienak jokabide disruptibo eta/edo estereotipatu moduan (Rueda eta Novell, 2021).

AENari lotutako jokabide arazoetan esku hartzea

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Jokabide arazoen tratamenduak diziplina anitzeko esku hartze psikohezitzaile eta esku hartze sozialen plan zehatz bat eskatzen du, AENa duen pertsona bizi den testuinguru desberdinetan. Agresibitate gertakariak dituztenek esku hartze farmakologikoak ere behar izan ditzakete.

Esku hartze psikohezitzaileak

Plan funtzional bat behar dute, zeinean egin beharreko esku hartze espezifikoak zehazten diren. Beti erabili behar ditugu nahi ez diren jokabideen ebaluazio funtzionalaren erregistroak eta horien azterketa funtzional bat. Oro har, hauek nabarmendu daitezke:

  1. Jokabide arazoak zurruntasunarekin eta aldaketarako zailtasunekin lotzen direnean, lehentasunezko esku hartzea aldaketa progresiboak egitea da, aurrea hartzea, egitura eta laguntza bisualak erabiliz.
  2. Hiperreaktibitatea eta desrregulazio emozionala dagoenean, ingurunea egokituz esku hartu beharko dugu, hipereszitazio edo desrregulazio faktoreak murriztuz, eta egoera emozional positibo eta orekatuago batera eramango dituzten distraktoreak erabiliz.
  3. Ingurunearen interpretazio okerra dagoenean, historia sozialak, laguntza eta gogorarazpen bisualak lagungarriak izan daitezke ingurune hori modu zehatzagoan ulertzeko.
  4. Jokabidea bera denean indargarria, errefortzu diferentzial bat erabiliko da, jarduera bateraezinekin, nahi ez den jokabidea murrizteko (Hervas eta Rueda, 2018).

Jokabidea aldatzeko estrategiak

 

Inguruneko egokitzapenak. Ingurunean, estimulu sentsorialek, ustekabeko errutina aldaketek, ingurune estresak, egitura faltak, bete ezin dituzten gehiegizko eskariek, ukapenek, ingurunearen interpretazio okerrek eta antsietatea eta beldurra eragiten duten egoerek jokabidearen arazoak areagotu ohi dituzte.

AENeko jokabide arazoak bideratzeko, estrategia hauek erabili izan dira:

  • Eskaerak eta aginduak murriztea.
  • Egoera hiperreaktiboak saihestea (begi kontaktua, ozen hitz egitea, kontaktu fisikoa, haiei begiratzen dieten pertsonak).
  • Gatazka eragin dezaketen jokabide ez-berbalak saihestea (jarrera erasokorrak, begiradak, esapideak).
  • Kanpo hiperestimulazioa murriztea estimulazio gutxiko espazio sentsorialen bidez (Rueda eta Novell, 2021).
  • Egitura, errutina eta laguntza bisualak erabiltzea.
    • Egiturak ingurunea ulertzen eta trantsizioetara egokitzen laguntzen die
    • Ordutegiek sekuentziei aurrea hartzen laguntzen diete, eta
    • Irudiak oroigarri edo trantsizio gisa erabil daitezke.
  • Jarraibide proaktibo positiboak erabiltzea. Hizkuntza positiboa, argia eta zehatza erabiltzea, ahots tonu baxuarekin, funtsezkoa da jokabide erasokorrak murrizteko. Nahi den jokabiderako hurbilketak erabiltzea. Ariketa fisikoa, halaber, eszitazio fisiologikoa, antsietatea eta jokabide estereotipatuak murrizteko modu bat izan daiteke.
  • Bere gustuko giroen eta jardueren uztarketa erabiltzea:AENa duen pertsona bakoitzak bere distrakzioak ditu, eta hori ezagutzea baliagarria izango da egoera problematikoak iragarri ahal izateko.
  • Jokabidearen aldaketan oinarritutako esku hartzeak:Jokabide planak egitea, errefortzuak erabiliz, nahi den jokabidearen mesedetan. Inori kalterik egiten ez dioten jokabideei ez-ikusiarena egitea, eta nahi den jokabidea lortzeko birbideratzea.
  • Krisiari erantzutea. Beharrezkoa da segurtasuna mantentzea, ateak ixtea, beste pertsona batzuk urrutiratzea, kalte egin diezaieketen objektuetatik babestea, etab. [26].
  • Garrantzitsua da funtzionatzen duena eta funtzionatzen ez duena beti aztertzea, jarduera oro aldez aurretik planifikatuz eta planak aldatzeko malgua izanez (Rueda eta Novell, 2021).

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Erreferentziak

  • American Psychiatric Association. (2013). Diagnostic and statistical manual of mental disorders, fifth edition (DSM-5). Washington DC: American Psychiatric Publishing
  • Hervás, A. (2016). Un autismo, varios autismos. Rev Neurol, 62. Doi: 10.33588/rn.62S01.2016068
  • Hervás, A. (2017). Desregulación emocional y trastornos del espectro autista. Revista de Neurología, 64.
  • Hervás A y Rueda I. (2018). Alteraciones de conducta en los trastornos del espectro autista. Revista Neurología, 66.
  • Rueda, P y Novell, R. (2021). Conductas que nos preocupan. SocialCo.

Artikuluak

Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa

Miren Arejolaleiba Etxabe

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.

Sexualitatea desgaitasun intelektualean

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak

Miren Arejolaleiba Etxabe

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.

Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

Desgaitasunetik parte hartzera

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.