Osasun mentala

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco
Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

 

Desde la Unidad de Media Estancia continuamos abordando la “recuperación funcional” de los pacientes para poder favorecer, cara al alta, su mayor autonomía y adaptación a su entorno.
recuperación funcional en el medio comunitario

Ospitaleko Egonaldi Ertaineko Unitatetik (EEU) “egunerokotasuneko trebetasunak” lantzera zuzentzen dugun lanaren helburu nagusia da eguneroko bizitzako ekintzak ikastea, oinarrizkoak zein instrumentalak, pazienteek hainbat motiborengatik ez dakitelako ekintza horiek egiten, edo gaixotasun mentalaren ondorioz galdu egin direlako; gainera, oraindik kontserbatzen diren trebetasunak mantentzen laguntzea da xedea. Horrenbestez, azken helburu gisa, lortu nahi da gure pazienteek ikasitako edo berrikasitako trebetasun horiek ‘mekanizatzea’, eta eguneroko bizimodura estrapolatzeko gai izatea, autonomia handiagoa lortu dezaten.

Programaren oinarriz funtsezko bi premisa daude:etxeko zereginak lantzea eta komunitatearen eta denbora libre eta aisialdiko baliabideak kudeatzea sustatzea.  Etxeko lanak hainbat saioren bitartez lantzen dira, eta hor zenbait jarraibide ematen dira etxea kudeatzeari dagokionez, zeinak Unitatearen barruan jartzen diren praktikan (logela eta komunen ordena eta garbitasuna, jangeletan mahaiak prestatu eta jaso, erosketen zerrenda egin, errezeta eta menuak prestatu…).

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Xedea da alderdi teorikoak praktikara eramatea, elkarbizitza hobetzeko eta zereginak planifikatzen eta egiten ikasteko. Programaren lehen premisa moduan, adibidez, erosketen zerrenda prestatu eta gero, supermerkatura joan behar da (diruaren kudeaketa ere lantzen dugu), eta, ondoren, sukaldaritza tailerretan errezetak prestatzen ditugu.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Horrez gain, komunitatera orientatzeari dagokionez, irteerak programatzen dira, kulturalak zein informatiboak. Gure Unitateko pazienteek aholkularitza edo informazioa bilatu dezakete udalerrian egiten diren ekintzei buruz (adibidez, udal kirolak, kultur jarduerak, NANa berritzea, MUGI txartela, etab.), eta hor, paziente horientzat ingurunea aldatzeak dakarren bizipen positiboaz gain, garraio publikoa edo ospitalez kanpoko ingurunera hurbiltzea eta egoki erabiltzea bultzatzen da baita ere. Ohiko irteerak izaten dira Eroski supermerkatura joatea, hainbat erakunde publikotara hurbiltzea, esaterako, udaletxera –BAZ, Bezeroen Arreta Zerbitzura eta abarretara–, udal liburutegira, bertan aprobetxatzen dugularik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko eta informatikaren erabilera bultzatzeko… Horrenbestez, EEUtik aisialdia eta denbora librea egoki erabiltzea sustatzen dugu.

Erakusketa oso berezia

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Programatu genuen azken irteera Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko erabiltzaileek egindako ‘Jolasa, kolorea eta buztina’ erakusketara izan zen. Helburua: aisialdia eta trebetasun instrumentalak lantzea. Oso asebetegarria izan zen parte hartu zuten pazienteentzat, aisialdiko irteera baten bitartez, dirua kudeatzeak eta garraio publikoa erabiltzeak dakarren autonomia ere bultzatu baitzen.

Halaber, osasun mentaleko arazoak dituzten gure pazienteek, kalte zerebralaren ondorioz lagun artistek dituzten mugak ezagutzen dituztelarik, harridura eta miresmen handia erakutsi zuten haien lanak ikustean, eta oso positibo baloratu zuten egileek egindako ahaleginaren emaitza. “Harrituta geratu ginen haiek egindako marabillak ikusita, obra bakoitza zehatz-mehatz ikusi genuen, eta bakoitzak ikusten genuena eta gustatzen zitzaiguna aipatzen genuen.  Azkenean, jolas bat egin genuen, eta gehien gustatu zitzaiguna bozkatu genuen (eta asko izan ziren, izan ere)”. Hori erakusketaren ondoren taldean entzun ziren komentarioetako bat da.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.