Osasun mentala

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

 

Giro soziala da artatzen ditugun pertsonen nahasmendu mental larriaren bilakaeran gehien eragiten duten faktoreetako bat, izan ere, onbideratzen eta gizarteratzen lagundu dezakeedo, aldiz, pertsonen diskriminazioa areagotu dezake, estigmaren ondorioz. EPSZen eginkizuna da, batez ere, komunitatearen erabilera terapeutikoa sustatzea elementu errehabilitatzaile…
Ensayo de la zarzuela La Leyenda del Beso

Giro soziala da artatzen ditugun pertsonen nahasmendu mental larriaren bilakaeran gehien eragiten duten faktoreetako bat, izan ere, onbideratzen eta gizarteratzen lagundu dezakeedo, aldiz, pertsonen diskriminazioa areagotu dezake, estigmaren ondorioz. EPSZen eginkizuna da, batez ere, komunitatearen erabilera terapeutikoa sustatzea elementu errehabilitatzaile gisa, artatzen ditugun pertsonen mesedetan.

Sinesmen, jarrera eta erreakzio sozialek osasun mentalaren arretaren alderdi asko baldintzatzen dituzte, izan ere, gaixotasun mentala duten pertsonak gizartearen parte dira, eta giro soziala erabakigarria da horien bilakaeran. Uste da pertsonaren ongizate emozionala, identitatea eta oreka psikikoa egitura sozialetan duen integrazioaren menpe dagoela.

OMEren arabera, “arreta komunitarioak esan nahi du nahasmendu mental larria duten eta asistentzia behar duten pertsona gehienek aukera izan behar dute maila komunitarioan tratatuak izan ahal izateko. Osasun mentaleko arreta ez da soilik lokala eta eskuragarria izan behar, aitzitik, artatzen diren pertsonen behar ugariei erantzun behar die. Azken helburua izan behar da gaitzea, eta tratamendurako teknika efizienteak erabili behar dira, nahasmendu mental larria duten pertsonek euren ahalmenak hobetu ditzaten autolaguntzari dagokionez, ingurune familiarra eta soziala elementu lagungarriak izanik, laguntza mekanismo formalekin batera. Arreta komunitarioak osasunerako baliabideak lokalizatu ditzake eta aliantzak sortu, bestela baztertuta eta inaktibo geratuko bailirateke”.

Komunitatean landu behar dugun handicap handienetako bat da arazo mentalak eta portaerazkoak dituzten pertsonen diskriminazioa eta estigmatizazioa. Marcelino Lopez, Margarita Laviana, Luis Fernandez, Andres Lopez, Ana Mara Rodriguez eta Almudena ApariciokLa lucha contra el estigma y la discriminación en salud mental. Una estrategia compleja basadaen la información disponible‘ artikuluan diotenez, gaixotasun mentala duten pertsonenganako jarrera sozialei buruzko interesa, eta haiengan duten eraginari buruzko kezka konstante bat dira osasun mentaleko arreta komunitarioaren esparruan, izan ere, begien bistakoa dirudi nahasmendu larriak sufritzen dituzten pertsonak direla kaltetuenak beren bizitzaren alderdi askotan, azkenean bi arazo mota aurkitzeraino: alde batetik, gaixotasunaren edo nahasmenduaren ondorioz zuzenean datozenak daude, eta horiek, larritasuna gorabehera, aldi baterakoak edo gero eta eraginkortasun handiagoz esku hartzeko modukoak izaten dira, eta, beste aldetik, estigmari lotutakoak egoten dira, zeinak, paradoxikoki, iraunkor eta etengabeagoak izaten dira, eta errefraktarioak, esku hartzeari dagokionez.

Gure eguneroko lana gehienbat komunitatean garatzen da, baina data jakin batzuk daude gure erabiltzaileek gizartean parte hartzeko aukera handiagoak izan ditzaten. Ekainaren 23tik uztailaren 1era Irungo zaindarien jaiak ospatu ziren, San Pedro eta San Martzialen ohorezko jaiak, eta aukera baliatu genuen ekintza bereziak egiteko, gehienbat aisialdiari eta denbora libreari lotuta.

Jarduerak

Jai bazkaria

Bigarren aldiz, gure urteko bazkari tradizionala egin genuen ‘Singular’ jatetxean. Jatetxea Iñigo Lavadok zuzentzen du 2000. Urteaz geroztik, eta Irungo Ficoba Azoka Esparruan dago. I;igo eta bere taldeak proposamen gastronomiko harrigarria eskaintzen dute, zeinean abegikortasuna, berotasuna eta etxeko giroa punta/puntan daude jendearentzako arretari dagokionez. Esan behar dugu chef ospetsuak ezagutu gintuen lehendabiziko egunetik beti agertu dela prest egin dugun proposamen bakoitza garatzeko, eta harremana guztiz fina izan da.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Ekitaldi tradizional horrek erabiltzaileen berezko motibazio bat dakar itxura pertsonala hobetzeari dagokionez, eta, horregatik, aukera aprobetxatzen dugueta laguntza ematen diegu laguntza behar duten pertsonei ‘galara’ joateko.

Zartzuela

Aurten, halaber, oso gonbidapen berezia jaso dugu Luis Mariano Elkarte Lirikoaren aldetik, zeinean proposatu ziguten ‘La leyenda del beso’ zartzuelaren entsegu orokorrera joateko. Luxua izan da genero txikiko pieza horren entseguak ikusi ahal izatea eta parte hartzea. Obra Reveriano Soutullo eta Juan Vert maisuen lana da alde musikalean, eta libretoa Enrique Reoyo, Jose Silva Aramburu eta Antonio Pasorena da.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Oso esperientzia berezia izan zen gure erabiltzaileentzat, izan ere, bertaratu ziren askok gure abesbatzan parte hartzen dute, eta ekitaldiaren antolatzaileekin zein artistekin hitz egin ahal izan zuten. Disfrutatu zuten, eta horrelako ikuskizun bat inguratzen duten alderdi guztiak ezagutu ahal izan zituzten.

Tortilla lehiaketa

Ekainaren 25ean, aukeraz baliatuz, tortilla lehiaketaren bederatzigarren edizioan aurkeztu ginen, Mendibil Merkataritza Parkeak antolatuta, eta epaimahaiak 160 parte hartzaileren artean aukera behar izan zuen tortilla irabazlea. Saria eman ez ziguten arren, oso harro gaude aurkeztu genu7en tortilla goxo-goxoarekin, eta EPSZko lagun guztiek dastatu genuen lehiaketa amaitu zenean.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Antzaran Abesbatzaren emanaldia

Ekainaren 26an, gure Antzaran Abesbatzak emanaldia eman zuen Mendibil Egoitzan, gure horiko zaindarien jaiak zirela eta. Ekintza hori oso aberasgarria izaten ari da bai zentroko egoiliarrentzat bai gure erabiltzaileentzat,izan ere, konpetentziaren sentimendua naturaltasunez garatzen da, eta harreman sozialak eta enpatia garatzen dira. Euskal abesti herrikoiak interpretatzeak adineko lagunen erreminiszentzia sustatzen du, eta emanaldian zehar parte hartzea areagotzen da.

Erakusleiho lehiaketa

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Aurten, berriro ere, gure erakusleiho lehiaketa propioa sortzea erabaki dugu, eta hiriko establezimenduetako dekorazioa baloratu dugu, gai nagusitzat hartuta San Pedro eta San Martzial zaindarien jaiakGure erabiltzaileek hiri osoan barna ibili behar zuten, ebaluatzeko establezimendu bakoitzaren dekorazioaren originaltasuna, sormena eta eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuekin bat zetorren. Establezimendu irabazlea aukeratu eta gero, detaile txiki bat egiten dugu irabazlearentzat, eskulanetako jarduerak baliatuz, eta idatzi bat ere idazten dugu, gure aurkezpena egiteko eta epaia aldarrikatzeko.

Hirubelar Lore Denda izan zen irabazlea. Jabeak oso harro eta pozik agertu ziren gure erabakiarekin, eta erabaki zuten denbora batez saria erakusleihoan jartzea. Dekorazioa aldatzen dutenean, esan zigutenez, asmoa da koadroa denda barruan uztea, bezeroek ikusten jarraitu ahal izan dezaten.

Gainera, eskulanen postuetako bisita tradizionala egin dugu, eta erabiltzaileek beren aisialdia eta EPSZtik kanpoko denbora librea aprobetxatu dute antolatutako hainbat ekitalditan parte hartzeko. Esan behar dugu ekintza horiek ingurune komunitarioan egin ohi direnekin bateratuta egin direla.

Laburbilduta, adibide horren bitartez erakutsi nahi dugu nola EPSZetatik erabiltzaileen parte hartze soziala bultzatzen dugun, komunitatean eta komunitatearekin, estigmaren aurreko ekintza eta prebentzio gisa.

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.