Osasun mentala

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal
Beatriz Nogueras Ormazabal
Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

 

Gure jarduera asistentziala autoebaluatzeko eta hobetzeko testuinguruan, eta kontuan hartuta zeregina dela ospitaleratutako pertsonen lanketa integrala egitea, gero eta presenteago daukagu konplikazio somatikoen prebentzioan daukagun eginkizuna. Zehazki, obesitatea eta gaixotasun kardiobaskularra nozitzeko arriskua areagotzen duten beste faktore batzuk prebenitzen saiatzen gara.
Panel con

Sindrome metabolikoaren kontzeptuak (SM) interes handia sorrarazi du osasun publikoan oro har zein psikiatriaren kasu zehatzean. Finean, gaixotasun kardiobaskularra nozitzeko arriskua areagotzen duten faktoreen multzoa lantzen du.

Ez soilik gure pazienteek, baizik eta gaixotasun mentala duten pertsona guztiek, arrisku handiagoa dute gaixotasun kardiobaskularrak edukitzeko, obesitate, tabakismo, diabetes, hipertentsio eta dislipidemiaren prebalentzia handiagoa delako. Bizimoduak sindrome metabolikoa bultzatzen du. Adierazi behar dugu tratamendu psikofarmakologikoek ere gehiegizko pisua izateko arriskua handitu dezaketela. Horregatik, maila horretan esku hartzea erabaki dugu.

Tartean diren arrisku faktoreak dira:

  • obesitate abdominala (102 gizonezkoengan eta 88 emakumezkoengan)
  • hipertriglizeridemia (TG >=150)
  • HDL baxua (
  • tentsio arterial altua (>130/85)
  • gluzemia basala (>110)

Eta jotzen da gutxienez horietako hiru egon behar direla presente pertsona batek sindrome metaboliko osoaren irizpideak betetzeko.

Ebaluazioa eta lanketa

Pazientearen ebaluazio indibidualaren prozesuan beharrezko informazioa jasotzen da, bai aurrekariei dagokienez bai medikuaren eta erizainaren balorazioari dagokionez, eta, horien artean, adierazitako datuen balorazioa zehazten dute. Pertsona batek sindrome metaboliko osoa edo faktoreetako bat badu, esku hartze zehatz eta indibidualera igarotzen gara; honela laburtzen da:

  • elikadura dieta egokia, pisuaren kontrolarekin
  • Osasunerako heziketa II. taldean parte hartzea (berezia paziente talde hauentzat)
  • ‘Paseo osasungarria’-ren taldean sartzea
  • pisuaren zein faktore analitikoen jarraipena

Gainera, eta kontuan hartuta obesitatea arrisku faktore garrantzitsua dela, erabaki dugu une hauetan  gehiegizko pisua duten pazienteak ere gonbidatzea –gorputz masaren indizea 25-29,9 (GMI)–, ohitura osasungarri egokiak aurkeztu eta informazioa emateko eta horiek lantzeko. Lanketa prebentiboa da.

Joan den 2016. Urtean, esku hartzea 28 pazienterengana zuzendu da, sindrome metabolikoaren inguruko osasunerako heziketako talde teorikoen bitartez eta talde jakin horiei zuzendutako paseoen bitartez.

Osasunerako heziketa saio bereziak

Erizaintzatik heziketa mailan hasten dira lanean, honako eduki hauekin:

  • 1. saioa: Sindrome Metabolikoa. Zertan datzan azaltzea eta talde horretan sartzeko arrazoia gogoratzea.
  • 2. saioa: Elikadura. Piramide nutrizionala. GMIaren kalkulua. Zuretzat, zer da dieta orekatu bat? Oro har, bi saio behar izaten dira gai honi buruz.
  • 3. saioa: Kolesterola.
  • 4. saioa: Diabetesa.
  • 5. saioa: Hipertentsioa. Gaixotasun kardiobaskularrak.
  • 6. saioa: Ariketa fisikoa.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Begiraletza jardueren koordinazioa

2017ko urtarrilean, begiraletza erizaintza arloetan planteatu zen Unitatean aste tematiko bat egitea, programatutako ekintzek “Osasunerako heziketa” talde teorikoan landuko zuten gaia indartzeko, sindrome metabolikoa prebenitzera zuzenduta. Aste tematikoa SMSko talde prebentiboan sartutako lagunei zein sartuta ez zeudenei bideratuta zegoen. Horrenbestez, adibidez, aste osoan gutxienez ekintza bat egin behar zen landutako gaiaren inguruan, oraingo honetan kolesterolaren inguruan.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Aste tematikoak oso balorazio positiboa izan du, bai profesionalen taldetik bai pazienteen taldetik. Gaitasun kognitibo urriagoekin tratatutako lagunek arazoari buruzko kontzientzia handiagoa hartu dute eta baliatu dira; gai beste ekintza batzuetan sartuta, pazienteak informazio gehiagorekin iristen dira “Osasunerako heziketa”-ren jarduerara, eta arazo gutxiago dute lantzen den gaia jarraitzeko.

Planteatzen diren helburuak lortzeko, talde lanaren garrantzia nabarmendu behar da, eta pertsona bakoitzari ahalduntze laguntzea, norberaren burua zaintzeari dagokionez. Horregatik guztiagatik, Egonaldi Ertaineko Unitatean urtean zehar aste tematikoak antolatzen jarraituko dute, sindrome metabolikoa prebenitzeko zehaztutako helburuak betetzeko, eta tratatzen ditugun pazienteen bizitza kalitatea hobetzeko.

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.