Osasun mentala

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana I. Domínguez
Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

 

Nahiz eta datu epidemiologikoei buruzko informazioa lortzea zaila izan, aditu askok uste dute gaixotasun mental larriak % 2,5 eta % 3,5 arteko heldu ingururi eragiten diela [1]. OMEren arabera (2016), 450 milioi pertsonek gaixotasun mental bat dute, eta munduan lehen bost desgaitasun-arrazoien artean…
Actividad en el proyecto Ereiaro de horticultura terapéutica

Nahiz eta datu epidemiologikoei buruzko informazioa lortzea zaila izan, aditu askok uste dute gaixotasun mental larriak % 2,5 eta % 3,5 arteko heldu ingururi eragiten diela [1]. OMEren arabera (2016), 450 milioi pertsonek gaixotasun mental bat dute, eta munduan lehen bost desgaitasun-arrazoien artean dago. Datu horiek ondorioztatzen dute suspertzeko esku-hartze espezializatua behar dela.

Helburu hori onartu dute eta gure inguruan 1982. urtean Erreforma Psikiatrikorako Ministro Batzordearen txostena egin zenetik ezagutzen joan garen osasun-plan estrategikoak ezarri dira, 1986. urteko Osasunari buruzko Lege Orokorra  eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasun-ereduaren filosofia.  Erreferentzia berriagoetan, Espainiak eta EAEk (2005) sinatutako Osasun Mentaleko Helsinkiko Deklarazioan (OME), osasun mentala sustatzea, arazo mentalak prebenitzea, erakunde arteko koordinazioa eta arazo horiek dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dituzten neurriak hartzea konbinatzen dituen laguntza-eredu bat aipatu zen.

Laguntza- eta antolaketa-eredua [2] [3] Eredu Komunitarioa da, eta hauek dira bere printzipio gidariak:

  • pazientearen autonomia eta osatze pertsonala
  • zainketak laguntza-sarearen bidez jarraitzea
  • zerbitzuak erabiltzeko aukera izatea
  • arreta integrala
  • ekitatea tratuan
  • kalitatea arretan
  • osasun sistemaren erantzukizuna tratamenduan

Printzipio horiek sendotasunak dira euskal osasun sisteman, Arartekoren txostenaren arabera [4], osatze pertsonalaren” printzipioa izan ezik, sintomen eta egonkortzearen ikuspegitik eta pazienteek banako eta herritar gisa gaitasunak berreskuratzeko ikuspegitik. Horrek esan nahi du pazienteen rol batetik herritarren rol batera igarotzea, beraien bizitza inguru komunitario batean garatzen dutenak, etxebizitza bat, lana, aisialdia, gizarte-harremanak, osasunaren zainketa eta bere ekonomia izan ditzaketenak…laguntzekin eta arretarako, beraien egoera pertsonalen arabera.

Ia 30 urte hauetan, erreforma psikiatrikoaren eta eredu komunitarioa ezarri ondoren, zenbait ekimen garatzen joan dira gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko.

Lehen esperientzia gisa ditugu gizarteratze etxebizitzak, tutoretzapeko ostatuak eta espezializatu gabeko eskulanak egiten zituzten zentro okupazionala abian jartzea. Gaur egun ezagutzen ditugun zentroak, hala nola Gureak Gipuzkoan, edo Eragintza eta Lantegi Batuak Bizkaian, 80ko hamarkadaren inguruan sortu ziren. Fundazio horiek, beraien eremuko industria-egituran garrantzitsuak diren gizarte-enpresa bihurtzen joan dira. Gureak erakundearen kasuan (1975), 1981. urtean 311 pertsona artatzetik 5.000 pertsona artatzera pasa da. Horietatik, % 85ek desgaitasun bat dute (% 15,5ek gaixotasun mentala). 2015. urtean [5] 114 pertsona lan arruntean sartzea, 822 okupazionalean eta 185 lan aurreko prestakuntzan sartzea lortu zuen. Eragintzaren kasuan (1991), gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko beharrari erantzuteko sortu zen, eta 1994an 63 pertsona izatetik 2015ean 666 pertsona izatera pasa da. Aita Menni Ospitaleak Ereiaro proiektuarekin duen ekimena aurten sortu da, 2017an, Ekoudalatx enpresarekin batera garatzeko eta 70 pertsonari zerbitzu emateko.

Lan erabilgarri eta beharrezkoa gizartean

Zer esan nahi du zifra horiek handitzeak? Gaixotasun mental batengatik desgaitasuna duten pertsonak gizartean erabilgarria eta beharrezkoa den lan bat garatzeko gai direla. Hazkundearen beste azalpen baten arabera, baliabide horien eskaera handia da. EINen arabera (2015) haien langabezia % 47,7koa da (EAEn % 41 eta % 44 artean), eta OMEren eta FEAFESen arabera % 90 eta % 80 artekoa.

Gizarteratze Legeak (1982) eta Autonomiaren Legeak (2002) zentro okupazionalen plazetarako eta babestutako lanetarako sarbidea arautzen dute. Sartzen den pertsonak ibilbide bat hasten du: lan aurreko prestakuntzatik jarduera okupazionalera pasa arte. Horrela, enplegu-zentro bereziko araubidean kontratua egin ahalko du. Zenbait zentrotan enplegu normalizaturako prestakuntza eta orientazioa ere eskaintzen dira, hala ere, azken hori birtualagoa da erreala baino. Pertsona gutxik lortzen dute enplegu normalizatua. Balioespenen arabera, % 5 eta % 7 artean lortzen dute gizarteratze maila hori [6].

Esperientziak erakusten digu luzaroan itxaron behar dela “baliabide babestuetara” sartzeko eta “pazienteak” itxaropena galtzen duela, bere osatzea eta gizarteratzea eteten direla ikusten duelako.

Ezinbestekoa da aukera horiek sortzeko gaitasuna duten baliabide eta erakundeek erantzun bat ematea, eta laguntza-sarearen koordinazioa eta egokitzapena ere behar da, gaixotasun mentala duten pertsonen osatzean laguntzen duten sinergiak sortzeko.

Erreferentziak

[1] Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Mentaleko estrategia. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Batzordeak 2006ko abenduaren 11n onartutako estrategia.

[2] EAEko osasun mentaleko estrategia (2010).

[3] Osasun Mentaleko Plan Estrategikoa 2013-2020.

[4] EAEko Osasun Mentaleko Estrategia Txostena, Arartekoaren bulegoaren eskutik.

[5] Gureak erakundearen jarduera-txostena.

[6] Muñoz, Manuel. “Estigma social y enfermedad mental”. Madril: Madrilgo Erkidegoko Familia eta Gizarte Gaietarako Kontseilaritza; Caja Madrid Gizarte Ekintza; Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, 2006.

Artikuluak

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.