Egonaldi Ertaineko Unitatea

Egonaldi Ertaineko Unitatea

Nahasmendu mentalak izanik, ohiko egitura psikiatrikoen bitartez sendatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu bat da, bai ingurune anbulatorioan, bai ospitaleratze laburrean. Akutuen unitateetan ohikoak baino ospitaleratze aldi luzeagoak behar dituzten pertsonak dira.

Egonaldi Ertainaren proiektua diziplina askoko lanerako bokazioarekin sortu zen, eta Osakidetzaren osasun mentaleko egitura publikoetan sartuta dago, gehienbat Gipuzkoara zuzenduta. Tratamendu terapeutiko integrala eskaintzen du, eta azken helburu gisa komunitatean txertatzea planteatzen du.

Ondo hartzen ditu, halaber, beste deribazio aukera batzuk, hala nola aseguru etxeak, medikuntza pribatua eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin muga egiten duten beste eremu batzuk.

Egonaldi Ertaineko Unitateak paziente hauek artatzen ditu:

  • nahasmendu psikiatriko subakutuak dituzten pazienteak
  • gaixotasun kronikoak areagotu zaizkien pazienteak
  • ospitale ingurunean errehabilitazio proiektu bat behar duten pazienteak

Kanpoan geratzen dira:

  • alkohola ez diren bestelako substantzien abusuak eragindako nahasmenduak, unitate bereziak behar dituztelako
  • atzerapen mental sakonak, beste lanketa egokiago batzuk egin daitezkeelako
  • laguntza premia bereziak dituzten mendeko adinekoak

Unitatearen helburu nagusia hobekuntza klinikoa, psikopatologikoa eta portaerarena da, gaixotasuna behar bezainbeste egonkortzeko, ingurune anbulatorioan suspertzen jarraitu ahal izateko. Horretarako, ospitaleratzean zehar, alderdi psikologikoei, familiarrei, sozioekonomikoei eta abarri lotutako faktoreak ere landu behar dira.

Batez besteko egonaldia

90 - 180 egun.

Pazienteak

  • Patologia mental larria duten eta egoera hauetatik eratorritako tratamenduagatik gainbegiratze intentsiboa behar duten pertsonak:
    • Gaixotasunaren kontzientziarik ez izatea, jarraipen anbulatorioa egiteko zailtasunak edo tratamendua etengabe hartzeari uko egitea eragiten dituena.
    • Aldez aurreko erantzun terapeutikorik ez izatea maila anbulatorioan edo ospitaleratze akutuan.
  • Patologia larria eta ingurunera egokitzeko zailtasunak dituzten pertsonak, errehabilitazio intentsiboko prozesu bat behar dutenak.
  • Jokabidearen nahasmendu larriak eta ingurune anbulatorioan arrisku handiko jokabideak dituzten pertsonak.
  • Ingurune komunitarioan landu ezin den patologia duala duten pertsonak.

Talde asistentziala

  • Psikiatria
  • Psikologia
  • Barne medikuntza
  • Gizarte lan
  • Erizaintza
  • Rrizaintzako laguntzaile
  • Terapia okupazionala
  • Monitoreak

Arrasate  Gipuzkoa

Aita Menni Ospitalea

Osasun mentala Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Adineko pertsona

Gesalibar auzoa, 15.

20509 Arrasate (Gipuzkoa)

Teléfono: +34 943 794 411

Fax: +34 943 794 411

E-mail: [email protected]