PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Oihana Ramos Nuñez haur logopedak artikulu honetan azaltzen duenez, elikagaiak ahotik hartzea estimulatzeko tratamendu logopedikoak murriztu egiten du gastrostomia endoskopiko perkutaneoa duten haurrek janariari abertsioa izatea elikadura alternatiboa jartzen zaienean.

Gastrostomia endoskopiko perkutaneoan (PEG) elikatzeko zunda bat sartzen da sabelaldeko larruazaletik urdaileraino. PEGaren helburua da ahotik behar adina elikagai hartzeko edo elikagai horiek irensteko zailtasunak dituzten pazienteen nutrizio eta farmakologiako beharrak asetzea. Elikagaiekiko abertsioaren nahasmenduan gertatzen dena da elikagaiak ez direla hartzen edo gutxiago hartzen direla, DSM Vk definitzen duen bezala, adinari ez dagokion ahorakin alteratu batekin, horren oinarrian egonik arazo medikoak, nutrizionalak, elikatzeko trebetasunen ingurukoak eta/edo disfuntzionalitatea. Elikadurarekiko abertsioak ondorio hauek izango lituzke: Kurz, van Dyck, Dremmel, Munsch eta Hilberrek 2015ean egindako azterlanari erreparatzen badiogu (Early-onset restrictive eating disturbances in primary school boys and girls), ikusiko dugu elikagaiekiko abertsioak %3,2ko prebalentzia duela populazio pediatrikoan. 2020an Hawden et al-ek argitaratutako beste azterketa batean ikusten denez (Identification of neonates at risk of developing feeding problems in infanacy), premia konplexuen ondorioz elikadura alternatiboa denbora luzean zunda bidez jasotzen duten umeek ahoko hipersentsibilitatea garatzeko arriskua dute. Dokumentazioa lortzeko bilaketa zabala egin ondoren, eta ikusita gaiari buruzko bibliografia urria dela, azterketa bat egin genuen, Paula Gimenez Barriga logopedak gidatuta, egiaztatzeko ea gastrostomia endoskopiko perkutaneoa (PEG) duten haurrengan tratamendu logopediko goiztiarra hasteak murriztu edo galarazten duen elikagaiekiko abertsioa agertzea. Azterketa deskriptibo longitudinala da, denbora batez neurketak eginez burutu dena, PEG duten haurrengan elikadura ahotik eman ondoren abertsioa agertzeari buruz. Erabilitako lagina lau haurrekoa izan zen. Horietako bi bi urtekoak eta beste bi hiru urtekoak. Lau kasuetan, PEGa jartzeko arrazoia izan zen haurdunaldikoak ez diren arazoengatik etengabe ospitaleratu behar izan zutela, eta bederatzi eta hamabi hilabete artean eduki zuten jarrita. Bi urtekoen taldean PEGa jarri zen une berean hasi zen tratamendu logopedikoa, eta jarri aurretik ere elikagairik gabeko aho estimulazioa egin zen. Bigarren taldean (hiru urteko taldea), tratamendu logopedikoa urtebetera hasi zen, elikadurarekin zerikusirik ez duten hainbat arrazoi edo konplikazio tarteko, eta aldez aurretik ez zen ahoko estimulazioa egin. Tratamendu logopedikoa egin zen urtebetez. Gure azterketaren emaitzen arabera, logopediako tratamenduaren hasiera goiztiarrak, elikadura ahotik estimulatuz, elikadura alternatibo bat jarri ondoren nabarmen murrizten du elikadurari abertsioa izateko probabilitatea. Horregatik, funtsezkoa da pazientea, familia eta ingurunea entrenatzea, ahotik elikatzea lortzeko. Adin pediatrikoa denez, beharrezkoa da gurasoak eta senideak koterapeuta izatea. Haur horiekin lan egiten duten familia, ikastetxeko langileak, espezialista medikoak eta gainerako profesionalak sentsibilizatzea ere funtsezkoa da ahotik hartutako elikadura egokia eta elikagaiekiko abertsiorik gabea lortzeko. Etorkizuneko ikerketa ildo bat irekita geratuko litzateke lagin zabalago batekin egiaztatu ahal izateko tratamendu logopedikoa behar dela une egokian, elikagaiekiko abertsioa edo murrizketak ager ez daitezen. Hala ere, uste dugu interesgarria dela gure prebentzio estrategiak partekatzea: Azterketa deskriptibo longitudinala da, denbora jakin batean neurketak eginez, kasu honetan, PEGa daramaten haurrengan ahotik elikagaiak sartu ondoren abertsioa agertzeari buruz. Metodologia hau erabili zen: Aipatutako galdetegiekin egindako ebaluaziotik, abertsioaren sintomatzat jo genituen zazpi aldagai independente aukeratzea erabaki genuen: jatean okadak izatea; jolastea edo hitz egitea, ez jateko; 30 minutu baino ematea jateko; jateko, eskuak zikintzeko prest egotea; jostailuak edo janaria ahoratzea; janaria aho barruan mugitzea, eta elikagaiak hozkatzea. Aldagai bakoitza 0tik 5era neurtu genuen: 0 inoiz ez, 1 ia inoiz ez, 2 batzuetan, 3 sarritan, 4 ia beti eta 5 beti. Beste aldagai bat ere hartu behar dugu kontuan: kasu honetan, gurasoek egindako koterapeuta lana. Uste dugu horien eta beste senide batzuen zeregina garrantzitsua dela, lehen esan dugun bezala, logopediako tratamendua klinikan astean bi edo hiru aldiz egiten baita, eta gainerakoan haiek baitira pauta, ariketa edo ematen zaien jarraibide bakoitza bete behar dutenak. Garrantzitsua da kontuan izatea familiak beldurra diola haurrak behar duen pisua ez hartzeari, testuraren batekin trabatzeari edo komeni ez den zerbait irensteari.
Azterketa propioa
Ondorioak
Prebentzio estrategiak
Gure azterketaren metodologia, emaitzak eta beste xehetasun batzuk
Bibliografia
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.