Kalte zerebrala

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez
Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

 

Taldeka aplikatzeko educa-dc prorograma psikedukatiboaren bidez, estresaren aurrean babesteko teknikak erakutsi eta dinamizatzeaz gain, ulertzen eta erabiltzen ere lagun dezakegu. Horrez gain, antzeko bizipenak izaten ditzuten beste pertsona batzuen esperientziez baliatzea tresna oso lagungarria da.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Programa

Zorte handia izan dut proiektu honetan hain hurbiletik parte hartzearekin, bai programarako esku-hartzearen eskuliburua egiten (Ana I. Domínguez eta Marga Pascual nire lankideekin), bai esku-hartze taldearekin ezartzen (6 emakumek osatzen dute taldea, gehi terapeuta). Familiekin egindako lana erronka bat da beti nire lan esparruan, eta oraingoan, esperientzia oso aberasgarria izan da maila guztietan. Taldearen lehen egunean parte-hartzaileek sentimenduak eta bizipenak partekatzen dituztenean, positibotasunari, nekaezintasunari, umoreari, poztasunari eta bestelakoei dagokienez, saihestezina da gizakiaren handitasunean pentsatzea. Deskribatzen zuten egoeran, noski, ez ziren falta zalantzak, frustrazioa, tristezia, amorrua eta ziurgabetasuna. Badakigu, zainketak, askotan, zaintzen duenaren erantzuteko gaitasuna gaindi ditzakeen exijentziak ekartzen dituela. Gaitasun hori da, hain zuzen, landu nahi duguna, zaintzaileei zein senideei tresnak eta baliabideak emanez, haien ongizatean, eta horrenbestez, familia-sisteman laguntzen dutenak, azken batean zaintzailearen gehiegizko lana prebenitzeko eta murrizteko, kasu honetan kalte zerebral baten ondoriozko mendekotasunaren esparruan.

Educa proiektutik abiatuz, Educa V edo Educa–DC programa psikoedukatiboa, taldeka aplikatzeko programa da, eta hartutako kalte zerebrala izan duten pertsonen zaintzaile informalentzat zuzenduta dago. Helburua, esan bezala, zainketaren gehiegizko lanarekin loturiko alderdiak hobetzeko jarraibidea ematea da.

Ikuspegi psikoedukatubia duen programa da. Kontua ez da eskolak ematea. Terapeutak, estresaren aurrean babesteko teknikak erakutsi eta dinamizatzeaz gain, ulertzen eta erabiltzen ere erakusten du. Saioen metodologia, funtsean, gizarte-ikaskuntzaren teorietatik etorritako estrategietan oinarritzen da (hitzezko agindua, eredua, errefortzu positiboa, orokortzea, saiakerak, feedback). Programa 90-120 minutuko saioetan antolatu da, astero egitekoa.

Programaren edukia 10 saiotan ematen da, eta 4 bloketan talde daitezke, helburuaren arabera:

Maila metodologikoan, programa guztia eskuliburu batean jasotzen da eta saio bakoitzak egitura bera du. Horrela, terapeutaren lana errazten da (koaderno bat du berarentzat gida osoarekin), eta baita zaintzailearena ere (beste koaderno bat du saioz saio lantzen diren eduki eta ariketekin).

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Honela antolatuta dago saioen egitura:

  • materiala prestatzea (terapeutaren koadernoan bakarrik)
  • aurreko saioaren etxerako lanak berrikustea
  • saioaren eduki teorikoak
  • ariketak
  • etxerako lanen deskribapena
  • erlaxazioa lantzea

Saio guztietan atseden-tartea ere aurreikusita dago, eta beti erlaxazio batekin amaitzen da, teknika desberdinen bidez (arnasa kontrolatzea, muskuluak erlaxatzea, arreta burutik kentzea, bistaratzea, etab.), tentsioak murrizteko eta baliabideak emateko xedearekin, parte-hartzaileek geroago beren etxeetan ere erabil ditzaten.

Etxerako lanen helburua irakaskuntza orokortzea da, eta programari jarraitutasuna ematen diote. Balio ekologikoa dute, hots, landutako teknikak parte-hartzailearen funtzionamenduaren adibide jakinetan aplikatzen dira. Lan hauek etxerako egiteak taldeko kideentzat esfortzu handia ekartzen badu ere, garrantzitsua da terapeutak irtenbideak eta laguntzak jasotzea, motibatzea eta proposatzea, lan horiek bete daitezen.

1- Esku-hartzea

Honaino esku-hartzearen zati orokor deskribatzailea (ikuspegia, metodologia, formatua, egitura eta edukia). Orain, 10 saioetako helburuak eta lana azalduko dira. Ikasitako eta bizitako guztia islatzea ezinezkoa denez, saiatuko naiz blokeka jasotzen alderdirik garrantzitsuenak.

Lehen blokearen (1 eta 2 saioak)) helburua da programa aurkeztea, taldeko kideak ezagutzea eta pertsonen arten harremana sustatzea. Horretarako, aurkezpen gisa ezartzen den dinamiketako bat da paper batean, eragindako senidearen alderdi batzuk idaztea: alde batetik, gustatzen zaizkigunak; bestetik, kezkatzen gaituztenak. Eduki hori bonboi-kaxa batean sartzen da (gure kasuan, gozokien pitxer batean), eta kaxa hori gurekin izango dugu saio guztietan. Saio guztietan pitxer hori erabili dugu atsedenaldi laburrean, mokadu gisa, edo energiak berreskuratzeko (pertsona batzuek fruta eta gozokiak ere eskaini zizkiguten…taldea zaintzeko modu bat gisa…talde bizipena berehala joan zen sortzen). Lan bloke honetan,  kalte zerebralak familia eta gizarte bizitzan duen eragina ere lantzen da. Emakumeen artean esperientziak eta bizipenak partekatzean talde-boterea sortzen da, eta hor, HKZ duten pertsonen eta gainerako zaintzaileen arazoak identifikatu eta ulertzeak, nork bere burua hobeto ulertzen laguntzen du; baita eragindako pertsona zein familia-sistema ere. Bestea errespetatzea, bere bizipena eta zailtasunak, hori kontuan hartzen da beti, eta horrek berotasuna, konfiantza eta segurtasuna sortu du talde barruan. Bloke hori ixteko, beste familia batek adierazitakotik hartu dugun esaldiarekin amaitzen dugu:

Zoriontsu izatea erabaki bat delako

Bigarren lan-blokearen (3, 4, 5 eta 9 saioak) helburua da tentsioa eta haren iturriak eta ondorioak identifikatzea, pentsamenduak prozesu honetan zer eginkizun duen jakitea (pentsamendua-ekintza-emozioa erlazioa), pentsamendu estilo osasungarriagoak sustatzeko, eta autozainketa ohiturak ezagutzea eta praktikan jartzea, horrela, ludikoaren garapena ere sustatuz. Emakumeak konturatu ziren jadanik beren burua zaintzen zuten ohitura batzuk zituztela, eta euren artean esperientziak kontatzeak lagundu zien. Batez ere ekiteko ‘lanak’ jartzeak eta denon artean aztertzeak nolabaiteko dinamismoa sortu zuen. Gure pentsamenduen botereaz jabetzea aurkikuntza ona izan zen. Hemen, esaldi ezagun honekin amaitzen dugu: 

Alda daitezkeen gauzak aldatzea, aldatu ezin diren gauzak onartzea eta batak zein besteak bereizten jakitea

Hirugarren blokea (6, 7 eta 8 saioa) agian astunena da, eduki teknikoagoa bat lantzen delako. Hala ere, eguneroko bizitzako adibide jakinekin eramangarriagoa da. Besteak beste komunikazio eraginkorra ikastea, asertibotasuna, jokabidearen aldaketaren printzipio oinarrizkoenak ezagutzea (aurrekariak-portaera-kontsekuenteak), portaera arazoei aurre egiteko ikasteko edo horiek txikiagotzeko dira landutako kontzeptuak. Saio hauetan, eragindako pertsonaren mugez gehiago jabetzen gara, gabeziez baino, eta estrategiaren bat ikasi eta erabiltzen bada ere, azken zatiaren erlaxazioa inoiz baino atsegin handiarekin hartzen da, hainbeste eduki alde batera uzteko, tentsioak murrizteko, zarata … Bloke honen laburpenarekin amaitzeko, kontaketa bat erabili genuen, eta osorik jarriko dut:

Irakurketa: ‘Ur zamaketaria’*

Bazen behin, Indian, bi ontzi handi zituen ur zamaketari bat. Ontziak sorbalda gainean eramaten zuen makila baten muturretan esekita zeuden.

Ontzietako batek zenbait pitzadura zituen; bestea egoera onean zegoen, eta oinez egiten zuen ibilbide luzearen amaieraraino ur guztia gordetzen zuen, errekatik, jabearen etxeraino.

Heldutakoan, apurtuta zegoen ontzian uraren erdia bakarrik geratzen zen. Hori egunero gertatu zen, bi urte osotan.

Ondo zegoen ontzia oso harro zegoen bere lorpenekin, izan ere, horretarako egin zuten ontzia.  Baina pitzadurak zituena oso lotsatuta zegoen bere akatsarekin, eta uraren erdia bakarrik ekartzen zuenez zorigaiztokoa sentitzen zen.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Bi urteren ondoren, pitzadurak zituen tinak ur-zamaketariari hitz egin zion:

– Lotsatuta nago, barkamena eskatu nahi dizut, nire pitzadurak direla eta nire kargaren erdia bakarrik entregatu dezakezulako, eta horrela, jaso behar zenuenaren erdia baino ez duzu lortzen.

Ur zamaketariak, hunkituta, hauxe esan zion errukior:

– Etxera itzultzen garenean, bidean zehar hazten diren lore ederrei erreparatzea nahi dut.

Horrela egin zuen tinak. Eta hain zuzen hainbat lore mota ikusi zituen bidean zehar. Hala ere, penatuta sentitzen jarraitzen zuen, eraman behar zuen uraren erdiarekin bakarrik geratzen zelako.

Ur zamaketarik orduan hauxe esan zion:

– Konturatu zara loreak zure bidearen aldean bakarrik hazten direla? Ikusi duzu? Pentsatu banekiela pitzadurak zenituela, eta, hala ere, alde positiboa atera nahi izan nion horri. Begira: lore haziak erein nituen zu joaten ziren bidetik, eta egunero zuk ureztatu duzu. Jakin behar duzu bi urte hauetan lore horiek jasotzeko aukera izan dudala, nire maisuaren aldarea apaintzeko. Ez bazina izango zaren moduan, zure dohain eta akatsekin, ezingo litzateke gauza eder hau sortu.

* Ur zamaketariaren alegia. Indiako egile ezezaguneko ipuina, Estresa kontrolatzeko programa, Robles Oretega , H. eta Peralta Ramírez, MI.Pirámdie (Madril, 2006).

Eta azken blokearen (10. saioa) helburua da etorkizunaren inguruan gogoeta egitea, gure erkidegoan dauden baliabideak eta laguntzak ezagutzea, eta, noski, esku-hartze programari buruzko ebaluazio txiki bat egitea. Halabeharrez, saio honetan elkar agurtzen dugu eta sortutako lotura amaitzen da. Une honetan hasierako idazkietara jotzen dugu berriro (zaintzen dituzten HKZ duten pertsonen gustuko alderdiak eta kezkatzen dituzten alderdiak idatzi zituztenak), eta ikasitakoaren balantzea egiteaz gain, oraindik zer geratzen den ere aztertu egiten da. Taldean ekimen polit bat sortu zen, alegia senidearen argazki bat ekartzea, erakutsi nahi zutelako, kideek nor zen jakin zezaten … Zainketari buruz hainbeste alditan hitz egin ondoren, besarkada kolektibo batekin amaitu genuen, eta kafetxo bat ere hartu genuen ondoko tabernan … Espero dugu laster egitea berriro.

2- Ondorioak

Maila pertsonalean nire lehen gogoeta taldeko lan-esperientzia honen ondoren eskerrak ematekoa da. Laguntzaren esparruan lan egiten dugunok badakigu familia-sistemarekin lan egin behar dela nahitaez, tratamendu egoki eta integrala bermatzeko. Familiekin egindako banakako saioetan alderdi asko lantzen ditugu, bakoitzaren beharren eta bilakaera unearen arabera; elementu psikoedukatiboetan oinarrituz lan egiten dugu, eta erabakiak hartzean bizitzaren egoera eta orientazioa kontuan hartzen ditugu. Bestalde, tresnak ematen ditugu zainketak, elkarrekintza eta laguntza emozionala. Baina taldeka egitea, programa diseinatu eta egituratu honen laguntzarekin, osorik eta zorrozki, baina terapeutarentzat erosoa den modu batean, plusa da. Oraindik gogoratzen zen hasieran lan-taldearekin izandako eztabaida batez (nik neuk). Zalantzak genituen, izan ere, ez genekien taldeko esku-hartzea banakakoak baino eraginkorragoa izango zen, ezta egin ahalko genuen ere (besteak beste, familia mota desberdinengatik, ondorio heterogeneoengatik, bilakaera unearengatik, baina baita logistika eta antolaketa arloengatik ere). Eskertu behar dut lankideek taldeka egitera behartu izana. Eta eskertzen dut eta nabarmen baloratzen dut esku-hartze taldean egon diren 6 emakumeen motibazioa eta inplikazioa.

Landutako edukia aberatsa izateaz gain, taldeak zenbait abantaila ere ekarri ditu. Alderdi hauetan labur daitezke:

  • Pertsona zailtasunen aurrean jartzen du, eta horri esker errazago egiten die aurre, taldeak lagundu eta ulertzen diolako.
  • Taldea batu eta konfidentzialtasun eta entzute giroa sortzen denean, pertsonek emozioak parteka ditzakete. Taldeko loturari esker, besteek ulertzen zaituztela sentitzen zara.
  • Taldeak zailtasunei beste ikuspegi batetik begiratzen laguntzen dio senideari, eta ezinbestean gainerakoen arazoekin konparatzean, munduan sufritzen duen pertsona bakarra ez dela jabetzen da. Horrek ez du ulertzen bakarrik laguntzen; alde izaten ere bai.
  • Pertsonak beste portaera-eredu batzuk ikasten ditu, taldeari berari esker. Taldea osatzen duten pertsonak terapeuta bihurtzen dira. Norberak bizitakoen antzeko beste pertsona batzuen bizipenak entzutea onuragarria izaten da.

Antzeko bizipenak izaten dituzten beste pertsona batzuen esperientziaz baliatzea tresna oso lagungarria da. Bistakoa da lanean jarraitu behar dugula gure pazienteei eta familia-inguruari tratamendu egokiak emateko, eta laguntza egokia eskaintzeko (mota honetako programen bidez ere bai). Bi alderdiek laguntza hobetu eta eragindako pertsonaren eta familia-sistemaren ongizatea handituko dute.

Artikuluak

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.