Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Haurren neuroerrehabiliazioari buruz hitz egiten dugunean, jolasa eta ikaskuntza elkarrekin doaz. Gure esku-hartzeak ahalik eta eredu motor gehien eta zentzumenak prozesatzeko gaitasunik gehien bereganatzea izan behar du helburutzat.

Eguneroko bizitzako jarduera guztietatik jolasa nagusia da neska-mutilen bizitzan. Ergoterapia pediatrikoan aditua den Francine Ferlanden arabera, jolasa jarrera subjektiboa da, eta hor, plazera, jakin-mina, umore-sena eta espontaneotasuna bateratzen dira, libreki aukeratutako jokabide batean islatuz. Jokabide horretan ez da berariazko errendimendurik espero. “Jolasaren esperientziak aldaketak eragiten ditu burmuinaren arkitekturan, emozioarekin, motibazioarekin eta sariarekin zerikusia duten sistemetan bereziki”, dio Gordon Burghardtek, Tennesseeko Unibertsitateko etologoak. Jolasean adituak diren beste batzuek, hala nola Spinkak eta bere laguntzaileek edo Pellisek eta Pellisek jolasa berez helburu bat dela diote, egin ahal izateko plazerarengatik eta poztasunarengatik egiten dena. Kontua da umeek kontrola duten mundu bat sortzea, eta ezagutzen ez dutena bilatzeko aukera izatea, hori beregana dezaten. Horrela, umeek hainbat erantzun malgu dituzte sortu eta aurkitzen dituzten egoerei erantzuteko. Haurren neuroerrehabilitazioari buruz hitz egiten dugunean, jolasa eta ikaskuntza motorra elkarrekin doaz. Oinarri horretatik abiatuz, gure esku-hartzeak ahalik eta oinarrizko eredu motor gehien berreskuratzea izan behar du helburutzat, mugitzeko hainbat aukera sortu ahal izateko. Horrela, zentzumen-gaitasunak, gaitasun motorrak eta zentzumenak prozesatzeko gaitasunak garatuko dira. Horiek etorkizuneko ikaskuntza guztien oinarriak dira. Garatzean, gaitasun plastikoari, egokitzeko gaitasunari eta burmuinak duen ikasteko gaitasunari esker, gero eta espezializatuagoak eta bereizleagoak diren aldaketak gertatzen dira. Ebidentziaren arabera neurona-zirkuituak birmoldatu egiten dira esperientzia berriak kodetzeko eta portaera motorrean aldaketa sortzeko gai izateko. Ikaskuntza motorra (IM) praktikarekin eta esperientziarekin lotutako barne-prozesuen multzoa da, gaitasun motorrak sortzeko gaitasunean aldaketa iraunkorrak nolabait sortzen dituztenak, berariazko gaitasun baten bidez. Horrez gain, ikaskuntza motorrarekin lotutako beste kontzeptu garrantzitsu bat neska edo mutilaren partaidetza aktiboa da garatu behar den lanean. Motibazioa ezinbestekoa da lana edo jarduera egiteko eta arazoa konpontzeko eta gainditzeko. Partaidetza aktiboak ikaskuntzaren prozesaketa indartzen du eta jarraitutasunari eusten laguntzen du. Gure esku-hartze tresna nagusia haurrekin, beraz, jolasa izango da, eta aurretik adierazi dugun moduan, egiteko esanguratsuena da bizitzaren etapa honetan, jolasaren bidez eskuratzen dituela haurrak zentzumen-trebetasunak, trebetasun motorrak, pertzepzio gaitasunak eta kognitiboak, eta gizarte- eta afektibitate-gaitasunak. Horrela, ikaskuntza eraginkorra lortzeko, haurrak egokitzapenezko gaitasunak beregana ditzan, jolasak lehentasunezko lau elementu kontuan hartu behar ditu: plazera, berezko motibazioa, kontrol-sentsazioa eta ikaskuntza. Oro har, esku-hartze lerroen helburua oraingo eta geroko mugak aztertzea da, heldutasuna eta aurrerabide egokiak bideratuz, alderdi hauek kontuan hartuz: Gogoratu behar dugu osasunean ez duela bakarrik eragiten gaixotasunen bat izateak; lanak egiteari uzteak eta ingurumeneko hesiengatik edo egiturekin eta gorputzeko eginkizunekin dauden arazoengatik bizitzako egoeretan parte hartu ezin izateak ere eragiten du (OME, 2001). Hori dela eta, terapia okupazionala“helburu orokortzat okupazioaren bidez osasuna eta ongizatea sustatzea duen diziplina” gisa hartzen badugu (WOFT), jolasteari ekin behar diogu profesionalki, Meire Maciel Rocha terapeuta okupazionalak deskribatu zuen gisa, “jolasa neska-mutilengan parte hartzeko modu primarioa da, eguneroko bizitzan murgilduz”.Ikaskuntza motorra jolasaren bidez
Jolasa eta moldatzeko gaitasunak bereganatzea
Erreferentziak
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.