Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Testuak Informaciones Psiquiátricas aldizkariaren 228 zenbakian argitaratutako artikulua laburbiltzen du, eta gaia iktus ondorengo emozio eta portaera nahasmenduen deskribapena da. Lehenengoen artean depresioa nabarmentzen da, eta diagnostiko diferentzialak aztertzen dira.portaeraren asaldurei dagokienez, deskribapenekin batera analisi esplikatiboak aurkezten dira.

Iktusa garuneko odol zirkulazioaren bat-bateko nahasmendu bat da, zeinak denboran iraun dezaketen sintoma fisikoak eta asaldura mentalak uztartzen dituen.Espainian egindako azterketa baten arabera, pazienteen %45ek, iktusa gertatu eta hiru hilabetera, desgaitasun moderatua edo larria aurkezten dute, eta, ondorioz, ahalmen funtzionala mugatua dute. Desgaitasunen lehen kausari buruz ari gara hitz egiten, 100.000 biztanleko 500-600 lagunek nozitzen baitute. Garuneko patologia horretatik hainbat arazo mental eratortzen dira. Afasiak eta sindrome dementzial larriak erraz ezagutzen dira; baina heminegligentzia, narriadura kognitibo arin, nortasun aldaketa eta asaldura emozionalei ez zaie arreta handirik jartzen eskuarki. Asaldura emozionalak zehazki, hau da, antsietatea, tristezia, negarra edo anhedonia gaitasun fisikoa galtzearen ondoriozko erreakzio naturaltzat jo ohi dira. Iktusen izaera akutuaren ondorioz, ahalegin sanitarioak ondorengo egun edo asteetan kontzentratzen dira. Horrek bermatzen du fase akutuan eta subakutuan arazo motorrak, sentsorialak eta sentsitiboak detektatzea, baina fase subakutuan eta kronikoanaldaketa mentalak gutxiago detektatzendira, batez ere fluktuatzen badute eta neurtzen zailak badira. Atal horretan sartzen dira portaera sozialaren aldaketak, elkarbizitza arazoak eragin eta pertsonen arteko harremanen kalitatea hondatzen dutelarik. Horrez gain, Psikiatria paziente talde horretatik autoaldendu denez, arreta eskasa egiten zaie paziente horiek eta euren familiek dituzten arazo psikopatologikoei. Iktus ondorengo depresioaren prebalentzia zehazteko saiakerek oso emaitza desberdinak eman dituzte. Barreiaketa horren oinarrian dago batez ere: Ebaluatzeko tresnen eta irizpide nosologikoen dibertsitatea, aztertutako populazioen arteko desberdintasunak eta, azkenik, iktus ondorengo zein unetan ebaluatzen diren pazienteak. Depresioa duten pazientearen taldean negar patologikoa edo apatia sartzeak edo baztertzeak eragin nabarmena dauka prebalentziaren amaierako datuetan.Afasia edo narriadura kognitibo larria egotea, batzuetan, baztertzeko irizpidea izaten da iktus ondorengo depresioari buruzko hainbat azterketatan. Edonola ere, depresioaren sintomekin bat egiten duten asaldura psikopatologiko eta portaera asaldura nagusiak askotarikoak dira.Ondoren, ohikoenak aipatzen dira: Portaeraren aldaketarik ohikoena haserrekortasuna da.Egile batzuentzat,egoera emozional honen ezaugarri nagusia tenperamentuaren kontrol urria da, animo egoera bat, zeinak bultzatu egiten dituen emozio jakin batzuk (haserrea), kognizio jakin batzuk (egoera baten aurkako balorazioa), eta portaera jakin batzuk (oldarkortasun). Esperientzia klinikoak iradokitzen du haserrekortasunak hainbat jatorri izan ditzakeela:animo egoera baxua, nekea, frustrazioarekiko intolerantzia, arazoak konpontzeko ahalmena murriztua (asaldura exekutiboa). Haserrekortasunaren adierazpen bereziki larria oldarkortasun fisikoa da, gauzei edo pertsonei zuzendua. Zurruntasuna ere ohikoa da portaera aldaketetan.Aurrez pentsatutako planak aldatzeko ezintasunari egiten dio erreferentzia, baita ingurumariak aldatu badira ere. Ekintzak planifikatzeko sistemaren ’irazgaiztasunaren’ ondorioa da. Portaera honetan dauden prozesu kognitiboak hauek dira:lanerako memoriaren gaitasuna murriztea, hau da, memoriatzat hartuta eszenatokiaren tamaina eta “makinistek” prozesu mentalak manipulatzeko duten ahalmena; horren ondorioz, ezinezkoa da informazio berriak sartzea eta jada diseinatutako ekintza moldatzeko aldaketak sortzea; horrez gain, helburu bera lortzeko hainbat alternatiba diseinatzeko ezintasuna, egoeretan gerta daitezkeen aldaketak aurreikusteko eta ‘B plan’ bat diseinatzeko ezintasuna. Egozentrismoa ere ohikoa izaten da eta ‘Gogoaren teoriaren’ kontzeptura hurbiltzen gaituen osagai kognitibo bat gehitzen du. Portaera sozial egokituaren barruan besteen ikuspegia ere sartzen da, gure gogoaren espazio bat gorde behar dugu besteen asmoak, nahiak eta animo egoera iragartzeko eta gure portaera erabakiko duden ekuazioan sartzeko.Informazio hori sartzerakoan porrot egiten bada, portaera egozentrikoak jartzen dira martxan, eta ondoeza sortzen da gurekin bizi diren pertsonengan. Ekimena murriztea eta axolagabekeria emozionala “apatia” esaten diogunaren eskutik joan ohi dira. Emozioa indargabetzeak sufrimendua ekiditen dio pazienteari, baina sumingarria da inguruko pertsonentzat.Kasu batzuetan, introspekziorako gaitasuna dagoenean, pazienteek berez sortzen diren eduki mentalak sortzeko ahalmena urritzen zaiela aipatzen dute, hau da, gauza jakin bat egiteko edo pentsatzeko asmorik ez dugunean izan ohi dugun jarduera mentala urritzen zaiela.Ebidentzia enpirikorik ez dagoenez, hainbat hipotesi kausal aipa daitezke, esaterako, urritze edo hiporreaktibitate mentala ote den portaera arazoen kausa; jatorria ote den berez sortzen diren eduki mentalak sortzeko ezintasuna, edo korrelazio hutsak ote diren, kausalitate lineal bat egon gabe. Badirudi portaeraren aldaketa jakin batzuen oinarrian erraz neur daitezkeen aldaketa kognitiboak daudela, adibidez, moteltzean eta erreakzio katastrofikoetan.Zentzuzkoa dirudi informazioa prozesatzeko orduan moteltze orokor batek portaeraren korrelatu berdina izango duela; ohiko ondorio bat izaten da bakartze soziala:hori sufritzen dutenak ez dira gai hainbat pertsonaren arteko elkarrizketetan parte hartzeko, ulertzeko eta erantzunak sortzeko garaian atzean geratzen direlako.Laneko memoria, hurbileko memoria, plangintza eta arazoen konponketan dauden gabeziak izan daitezkeeguneroko aurretiazko ahalmenak galtzearen arrazoia.Pazienteak behin eta berriz esperimentatzen baditu ustekabeko porrot horiek, erreakzio emozional akutuak gara daitezke, antsietatea eta negarra, eta horri erreakzio katastrofiko esaten diogu.Depresioa, sintoma depresiboak eta beste asaldura emozional batzuk
Ohiko asaldurak
“Jada ez da pertsona bera”. Portaera sozialaren aldaketak
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan
Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.