Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Taldeko jarduera fisikoa tratamendu mesedegarria da gaitasun fisiko eta funtzionala hobetzeko, errehabilitazio anbulatorioko fasean zein egonkortze fasean.
Lesio zerebralaren oinarrian egon daiteke istripu zerebrobaskularra edo iktusa, traumatismo kraneoentzefalikoa, tumore bat edo beste etiologia lesional bat, eta kalte neurologikoa eragin dezake, erasandako pertsonaren gaitasunak murriztu eta bere bizitza kalitateari eraginez (1,2). HKZ duten lagunen errehabilitazioaldiak kalte zerebrala gertatu denetik ondorioak egonkortzen diren eta hobekuntza funtzionalik gertatzen ez den arte irauten du.Hainbat fase bereizten ditugu:akutua, subakutua, errehabilitazio anbulatoriokoa eta egonkortzekoa (3). Eta, Menni Sarean egiten ditugun tratamendu fisioterapikoen programak beti pertsonalizatuak izaten diren arren, paziente batzuentzat, taldean egindako jarduera fisikoa tratamendu eraginkor moduan agertzen da, gaitasun funtzionala hobetzen eta, ondorioz, bizitza kalitatea hobetzen laguntzen duelako (4). Talde terapia jarduera bat da, non antzeko maila funtzionala duten bi pazientek edo gehiagok parte hartzen duten.Saioak batere egokitzapen indibidualik gabe edo oso gutxirekin egiten dira, planteatutako ariketa eta jarduerak progresiboki zailtzen dira eta, oro har, helmuga bakarra izaten da gabezia bat hobetzea (5). Bibliografia aztertuta ikus daitekeenez, zirkuitu eta aparatuetan oinarritutako ikuspegiak daude, beste talde terapia batzuekin batera (5). HKZ kronikoa zuten pazienteekin egindako azterketa baten arabera, talde terapiako zirkuitu programa bat egin eta gero, hobekuntzak aurkeztu zituzten erresistentzian (6,7), bihotz-biriketako gaitasunean (7) eta beheko adar paretikoaren indar muskularrean (7). Talde terapiako programa bat egin zuten HKZ kronikoko pazienteek hobekuntzak lortu zituzten baita ere orekaren pertzepzioan eta bizimodu arruntean integratzeko, heziketa programa bat egin zuten kontrol talde batekin alderatuta (8). Artikulu honen xedea da HKZko pazienteen taldeko jarduera fisiko baten programa deskribatzea, bai errehabilitazio anbulatorioko fasean, bai gabeziak egonkortzeko fasean. Programa Bilboko Aita Mennin garatu genuen, eta asmoa da bertan parte hartu zutenentzat duen garrantzia eta eragiten dituen onurak agerian jartzea. Taldeko jarduera fisikoaren programa desgaitasun neurologikoa duten gazteei zein adinekoei zuzenduta dago, errehabilitazio anbulatorioko erregimenean zein mantentze erregimenean, laguntza gutxirekin edo batere gabe ibili badaitezke, ikuskapenarekin zein gabe, eta proposatutako jarduera fisikoaren denbora jasan badezakete. Taldeko jarduera fisikoa tratamendu indibidualaren osagarri moduan ere egin daiteke. Bilboko Aita Menniko Kalte Zerebraleko Talde Jardueraren Gelaren espazioa gimnasio txiki egokitu bat bihurtzen da, kide bakoitzak fisioterapeutak gidatutako ariketak egin ditzan.Horrenbestez, taldeko Fisioterapia saioetara joaten diren lagunek errehabilitazio integralaren zati moduan egiten beraien dituzte ariketak, eta beste batzuek, berriz, errehabilitazioa amaitu eta gero, fase kronikoan daudelako, eta hor oso garrantzitsua da beraien gaitasunak mantentzea. Taldeak txikiak dira, gaur egun gehienez ere 4 lagun daude. Saioaren iraupena 45 minutukoa da eta fisioterapeuta espezializatu baten laguntza eta ikuskapenarekin egiten da.Saioen maiztasuna astean behin edo bikoa da. Zentroko Talde Jardueraren Gelan egiten da. Aplikatutako teknikek egoera fisiko eta kardiobaskularra eta, oro har, gaitasun funtzionala hobetzera zuzentzen dira, eta, ondorioz, bizitza kalitatea hobetzera. Lan metodologia honako hau da: Helburu batzuk eta taldean egin beharreko asteko saio kopurua ezartzen dira.Fisioterapiako asteko bileran paziente bakoitzaren helburuak errepasatzen dira, eta taldearen lanaren ikuskapena egiten da, aparatuen parametroak paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera eguneratzeko.Erabiltzaile/paziente bakoitzaren Arreta Indibidualizatuko Programan aurreko guztia azaltzen da zehatz-mehatz.Paziente/aparatuen eta paziente bakoitzak egin behar duen denboraren plangintza bat ere erabiltzen dugu. Helburu nagusia da gaitasun fisikoak eta funtzionalak hobetzea edo mantentzea, fisioterapia indibidualeko tratamenduan lortutako emaitzak finkatzeko. Posturen aktibazioa eta muskuluen indar globala lantzen dira, zutikako jarrera eta ibilera erraztea, zutikako oreka, esfortzuaren aurreko tolerantzia kardiobaskularra edo egokitzapen fisikoa, nekatzeko joera hobetzeko; baita ere pertsona taldean integratzea eta sozializatzea. Saioetan hainbat material erabiltzen ditugu (musika gailua, eramangarria, kanoia ariketak aurkezteko eta bideoak emateko, koltxonetak, aulkiak, etab.), baita hainbat aparatu ere (zutik jartzeko aparatu estatikoa eta dinamikoa, txirringa estatikoa, txirringa pasiboa, stepper-a, ibiltzeko zinta segurtasun arnesarekin egokituta, zirkuituak). Hori dena guztiz beharrezkoa baita honako jarduera hauek egiteko: Antzeko profila edo antzeko arazo fisikoak dituzten pertsonekin aldi berean lan egitea onuragarria da, hainbat arrazoirengatik:Lehenik eta behin, pazienteak beren gabezia fisiko eta funtzionalez gehiago ohartu daitezen laguntzen du, baita besteen gabeziez ere, eta horrek lagundu egiten die desgaitasunera egokitzen.Bigarrenik, antzeko arazo fisikoak konpartitzea lagungarria izan daiteke hainbat pertsonarentzat, eta lehenago hobetzen direnak besteentzako estimulu bihurtu daitezke. Tratamendu anbulatorioan dauden pazienteen gaitasun fisikoak ere hobetzen dira, handitu egiten direlako sistema kardiobaskularraren efizientzia, erresistentzia, beheko adar paretikoaren indarra, segurtasun pertzepzioa, jarduera orokorra eta oinez ibilitako distantzia.Gainera, Fisioterapia indibidualeko saioak osatzen dira.Paziente asko tratamendu indibidualizatuko prozesu luze batetik etortzen dira, eta dagoeneko ez dute hainbeste behar gidatzea eta ikuskatzea.Pazienteak hainbat helburu indibidualizatu lantzen eta mantentzen jarraitu dezake taldearen esparruan, beste lagun batzuekin batera.Sarrera
Talde jardueraren ezaugarriak
Jarduteko protokoloa
Talde jardueraren onurak
Bibliografia
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik
Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Telerrehabilitazioa logopedian
Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?
Aita Menniren neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.
Zer da lehen mailako afasia progresiboa?
Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Naiara MimetzaNeuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean
Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Noemí ÁlvarezNeuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Terapia okupazionala etxean
Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean
Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.