Osasun mentala

Duela hilabetetik, 9 lagun bizi dira gure elkarrekin gure Ikuskapen Ertaineko Unitate berrian

Etxebizitza komunitario ikuskatu batek bezala, irailaren erdialdean gure ospitalearen barruan inauguratutako baliabide horrek etxe baten ezaugarri berak ditu. Unitatea pentsatuta dago urrats hori egin dezaketen egonaldi luzeko pazienteak gizarteratzeko bidea errazteko.
Ikuskapen Ertaineko Unitatea

Aita Menni Ospitaleak etxebizitza partekatu bat inauguratu du bere instalazioen barruan, Ikuskapen Ertaineko Unitatea deitu diogu, (IEU), eta hamar pazienterentzako lekuak ditu, bost gela bikoitzetan. Joan den irailaren 15etik, bederatzi gazte (hiru emakume eta sei gizon) igaro dira Egonaldi Luzeko Unitatetik laguntza ereduan oinarritutako trantsizioko pisu horretara. Dispositibo berriko egonaldia programa terapeutiko indibidualizatuen jarraipena da, zeinak erabiltzaileen bizi kalitatea txertatzea eta hobetzea bilatzen duen. 

Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan trebatzeaz gain, Unitatean bizi direnek trebetasun sozialak eta errespetua lantzeko aukera dute. “Beren giltzarekin sartu eta irten daitezke, etxean aisialdia kudeatu, Arrasateko liburutegira edo nahi duten edonora joan, eta, aldi berean, ospitaleko profesionalen taldearen laguntza eta ikuskapena dute. “Asmoa da laguntza premietan gehiago zentratzea eta pertsona horietako bakoitzari bere bizi proiektu indibiduala betetzen laguntzea”, azaldu du Vicente Hueso psikologo eta baliabidearen arduradunak.