Osasun mentala

Erreminiszentzia eta Futbol tailerrak, Beasaingo EPSZrentzat ere

Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (CRPS) erabiltzaileak tailer horietan parte hartzen ari dira martxotik, Realeko futbolari ohiek gidatuta, oroimena eta emozioak suspertzeko futboleko oroitzapenen bidez. Hilaren 6an Reale Arena estadioa bisitatzeko aukera izan zuten.
Un amplio grupo de personas posa con bufandas de la Real Sociedad en las instalaciones del estadio Reale Arena

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak pertsonen memoria suspertzeko jarduera bat dira, futbolari lotutako oroitzapenen bidez. Jarduera hori 2014. urteaz geroztik garatzen dute Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak eta Futbolari Espainiarren Elkarteak Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen instalazioetan, eta erakundearen dispositibo desberdinetara hedatuz joan da.

Realeko beteranoen taldeak egiten duen programaren barruan, aldian-aldian bisitak egiten dira Reale Arena estadiora. Joan den astelehenean, Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (EPSZ) 17 lagunek bisita horretaz gozatu zuten, Donostiako Altza auzoko DomusVi Berra zentroko lankideekin batera, horiek ere parte hartzen baitute erreminiszentzia tailerretan. “Bixio” Gorriz, “Periko” AlonsoIbon Amutxastegi eta Mitxel Loinaz Realeko mitoek jardunaldi polita partekatu zuten taldearekin.

Maider Agiriano terapeuta okupazionalak kontatu digunez, Beasaingo EPSZko erabiltzaileak martxoaren hasieran hasi ziren oso ondo funtzionatzen ari diren tailer horietan parte hartzen. Asteazken goizetan, ia beti, Mitxel Loinaz eta “Bixio” Gorriz futbolari ohiak hurbildu ohi dira zentrora. “Tailerrak irauten duen bi orduetan ikusten da oso gustura egoten direla. Eta estadiora egindako bisitan benetan pozik egon ziren. Instalazio guztiak ikusi ahal izan genituen, aldageletatik eta trofeoetatik prentsa aretora eta harmaila eta instalazio desberdinetara. Taldearen bufanda bat oparitu ziguten, eta, nola ez, Realeko gure beteranoekin eta “Periko” Alonsorekin eta Ibon Amutxastegirekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen! Gero, gainera, eguna Donostian emateko aprobetxatu genuen. Esperientzia benetan positiboa izan zen, eta irribarrea ahotan itzuli ginen denok”.

Erreminiszentzia eta Futbol Tailerrak ekainera arte egingo dira, LaLigaren eta LaLiga Fundazioaren babesarekin.