Adineko pertsona

Belaunaldiarteko urtebetetzea

Decoración de cumpleaños

Apirilean, Txurdinagabarri Egoitzako zenbait egoiliarrek urteak bete zituzten, baita Alanek ere, gure begiraleetako baten semeak, eta, orduan, Eskulan Tailerreko parte hartzaileek “txikiari” gehien gustatzen zaizkion marrazki bizidunetako pertsonaiekin apaindutako festa bat prestatzea erabaki zuten.

Hilaren amaieran, areto balioaniztunean elkartu ginen, eta askari bat antolatu genuen, apirilean urteak betetzen zituzten egoiliarrak eta lagun gehiago bertan zirela. Alanekiko 90 urteko aldea ez zen oztopo izan, gantxitoak eta bizkotxoa jateaz gain, koloretako pikorrekin eskumuturrekoak egiten primeran pasatzeko.