Egonaldi Luzeko Unitatea

Egonaldi Luzeko Unitatea

Aita Menni Ospitaleak, sortu zenetik, lan handia egin du gaixotasun mental larria eta kronikoa duten pazienteen tratamenduan, tratamendu psikiatriko luzea behar badute. Paziente horietako batzuk desinstituzionalizazio eta gizarteratze prozesu bat izan dezakete, eta beste batzuk, berriz, egoitza psikiatrikoko erregimenean sartzen dira.

Egonaldi Luzeko Unitateak ospitaleratze denbora mugatua eskaintzen du, baina ospitaleratze akutu, subakutu eta errehabilitazio unitateetakoa baino luzeagoa, eta 24 orduko estaldura medikoa du, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei zuzenduta, baldin eta, aurretiko tratamendu anbulatorio zein ospitalekoekiko errefraktarioak izanik, eta narriadura eta desgaitasun funtzionala dutelako, interbentzio terapeutikoko eta errehabilitazioko aldi luzeak behar badituzte.

Unitate horretako pazienteen irteerak bi taldetan banatzen dira: batetik, etxera joateko altak, eta, bestetik, gaixotasun mental larrirako baliabide soziosanitario komunitarioetan sartzeko.

Helburu asistentzialak

Erabiltzailea klinikoki egonkortzea eta funtzionalki berreskuratzea, autonomia pertsonal handiagoa eta gizarteratzea sustatzeko eta rol soziala normalizatzeko.

Programa asistentzialak

Errehabilitazio programa terapeutiko bat antolatzen da, tratamendu biologikoetan, batez ere psikofarmakologikoetan, oinarritutako laguntza egoki batekin.

Arlo honetako oinarrizko talde jarduerak hau dira:

  • Harrera taldea, zeinera pazienteak beren borondatez joaten diren. Ideiak, sentimenduak, beldurrak, kexak eta abar adierazteko gune bat da. Pazienteak besteekin interakzioan aritzera eta elkarren arteko ezagutza sustatzera bideratuta dago. Trebetasun instrumentalak eta elkarrizketakoak lantzen dira.
  • Trebetasun sozialak eta komunikaziokoak lantzeko taldeak, oinarrizko trebetasun sozialak errehabilitatzera (elkarrizketakoak eta asertiboak) eta eskuratutako ezagutzak egoera guztietara pixkanaka orokortzera bideratuak.
  • Erlaxazio tekniketan trebatzeko taldea, teknika horiek erabiltzen ikasteko, antsietate handiko erantzunak ematera eraman gaitzaketen kausei heldu eta erlaxazio teknikak zein unetan erabil ditzakegun jakiteko, taldetik kanpo horien erabilera orokortzea bilatuz.
  • Berregituraketa kognitiboko taldea, gaixotasunak kaltetutako gaitasun kognitiboak birgaitzeko, eta horien erabilera eguneroko bizitzan orokortzeko.
  • Psikoheziketako taldea, pazienteari gaixotasunari eta horrek sortzen dituen sintomei buruzko ezagutza emateko, baita ohitura osasungarriak eta osasuna sortzen dutenak sustatzeko ere.
  • Errealitatean orientatzeko taldea, bi mailetan (denbora eta espazioa) orientazio alopsikikoa sustatzen duena, goi mailako gaitasun kognitiboak birgaitzeko eta horien endekapen prozesua gelditzen edo geldiarazten saiatzeko.

Gainera, errehabilitazio psikiatrikoko hainbat jarduera egiten dira, hala nola sukaldeko, gimnastikako eta igerilekuko taldea, baita eskulan terapeutikoak ere; erizainek hiru helbururekin egiten dituzte egituratu gabeko talde jarduerak: pazienteen maila kognitiboaren oinarrizko jarduerak suspertzea, pertsonen arteko harremanak erraztea eta denbora librea egituratzea, pazienteen mobilizazio fisikoa bereziki azpimarratuz. Talde horiek, halaber, arazoak behatzeko eta antzemateko tresna gisa ere balio dute (psikopatologikoak edo maneiukoak).

Aurrekoarekin batera, erizainek beste talde batzuk antolatzen dituzte, borondate defizita duten pazienteak mobilizatzeko eta aktibo duten psikopatologia kontrolatzeko.

Azkenik, esan daiteke paziente talde handi batek jarduera okupazionaletan edo laneratze aurreko jardueretan parte hartzen duela ospitaleko tailerretan.

Arrasate  Gipuzkoa

Aita Menni Ospitalea

Osasun mentala Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Adineko pertsona

Gesalibar auzoa, 15.

20509 Arrasate (Gipuzkoa)

Teléfono: +34 943 794 411

Fax: +34 943 794 411

E-mail: [email protected]