Lege Psikiatriako Unitatea

Lege Psikiatriako Unitatea

20 leku

Una de las dependencias de la Unidad de Psiquiatría Legal del Hospital Aita Menni

Lege Psikiatriako Unitateak buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonak hartzen ditu, ospitale ingurune batean, beren gaixotasunaren testuinguruan delitu ekintza garrantzitsuetan inplikatuta egon direnak eta epai judizial batean zehaztutako segurtasun neurri bat bete behar dutenak.

Gaixo mentalak diren pazienteak ere artatu ahal izango dira, baldin eta paziente horiek ospitaleratze psikiatriko prebentiboa behar badute eta, oraindik ere epai zehatzik egon gabe ere, dagokion instantzia judizialak ospitaleratze psikiatrikoa beharrezkotzat jotzen badu.

Unitate horrek arreta psikiatrikoa eta, aldi berean, segurtasun neurri zorrotzak eta aurreratuak ematen ditu, autolesionatzeko eta ihes egiteko arriskua minimizatzeko.

Lege Psikiatriako Unitatea (LPU) 2013ko azaroan inauguratu zen, eta Aita Menni Ospitalearen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren lankidetzaren emaitza da. Orain arte espetxean behar duten laguntza mediko espezializatua jaso ezinda zeuden pertsonak artatzea ahalbidetzen du.

Instalazioak

LPUak banakako 20 logela, balio anitzeko bi areto, osasun langileentzako bulegoak, office-sukaldea, jantokia eta kanpoko patio bat ditu. Bideo kamerak ditu, gaueko ikusmenarekin ere grabatzeko gai direnak, Unitatean gertatzen dena jasotzen dutenak.

LPUko sarbidea eta irteera erabat independenteak dira ospitaleko gainerako instalazioetatik, pazienteen sarrera-irteerak diskrezioz eta segurtasunez egin daitezen.

Helburu asistentzialak

Ospitaleratutako pazienteei arreta psikiatriko errehabilitatzailea ematea, baita ondoren familian eta gizartean berriz txertatzea ere, banakako eta taldeko errehabilitazio programa terapeutikoak aplikatuz, erabiltzaileek komunitatean normaltasunez moldatzeko eta beren ingurune sozialean ahalik eta modu aktibo eta autonomoenean parte hartzeko beharrezkoak diren trebetasunak ikas edo berreskura ditzaten.

Hori guztia, betiere dagokion baimen eta gainbegiratze judizialaren pean; izan ere, laguntza dispositibo bat da, eta gaiari buruz eta kasu bakoitzean ezartzen diren legezko jarraibideen mende dago.

Egonaldien batez besteko denbora

Ospitaleratzeko denbora segurtasun neurriaren iraupenak eta geroko balorazio judizialak zehazten dute, Lurralde Ordezkaritzarekin eta Unitatearen beraren talde asistentzialarekin koordinatuta. Unitatean aurreikusitako gehieneko iraupena 6 hilabetekoa izango da, eta beste 6 hilabeteko luzapenak egon daitezke, Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak aldez aurretik baimena eman ondoren, justifikazioko txosten klinikoa baloratu ondoren.

Pazienteak

Gaixo psikiatriko larriak –batez ere, psikosiaren espektroko pazienteak–, sarritan portaeraren nahasmendu larria eta toxikoen kontsumoa ere aurkezten dutenak.

Unitate honetan ez dira sartuko diagnostiko bakar gisa toxikomania duten kasuak, ezta nortasun nahasmenduak ere, bereziki antisozial eta paranoide motetakoak.

Talde asistentizala

  • Psikiatria
  • Psikologia
  • Barne medikuntza
  • Gizarte lan
  • Erizaintza
  • Erizaintzako laguntzaileak
  • Terapia okupazionala
  • Monitoreak

Bideoa

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Arrasate  Gipuzkoa

Aita Menni Ospitalea

Osasun mentala Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Adineko pertsona

Gesalibar auzoa, 15.

20509 Arrasate (Gipuzkoa)

Teléfono: +34 943 794 411

Fax: +34 943 794 411

E-mail: [email protected]