Madariaga doktorea, Espainiako Lege Psikiatriako Elkartearen XXVII. Biltzar Nazionaleko presidente

Gure Lege Psikiatriako Unitatearen arduradunak presidituko du topaketa zientifikoa, Bilbon, irailaren 27 eta 28an. Estatu mailako zein nazioarteko (Erresuma Batua, Suitza eta Kanada) 200 espezialista baino gehiagok gaur egungo jarduera psikiatriko-judizialak aztertuko dituzte. Mundu sanitarioko eta judizialeko ordezkari garrantzitsuak ere izango dira bertan.
Madariaga doktorea

Irailaren 27an eta 28an, Bilbok Espainiako Lege Psikiatriako XXVII. Biltzar Nazionala hartuko du. Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitatearen arduradun Iñaki Madariaga da Biltzarreko presidentea, eta, bertan, Lege Psikiatria edo Psikiatria Forentseko 200 aditu baino gehiago elkartuko dira. Lege Psikiatriako Unitatea 2013an sortu zen Aita Menni Ospitalean, gaixotasun mentala izanik, gaixotasun psikiatriko horren ondorioz delitua egiteagatik prozesu judizialetan sartuta zeuden pazienteak artatzeko, eta aitzindaria da Espainian.

Biltzarra Sociedad Bilbainan egingo da, eta bertan parte hartuko duten 200 espezialista baino gehiagok aukera izango dute diziplina legal-judizialen eta sanitario-psikiatrikoen artean garatzen ari diren ezagutzak eta jarduerak eguneratzeko. Psikiatria legal edo forentseak psikiatria orokorraren azpiespezialitate bat da, eta bere helburua da izaera psikiatrikoko arazoak baina aldi berean dimentsio judizial, zibil eta penal esanguratsua dutenak lantzea. 

“A priori hain desberdinak diren mundu legal-judiziala eta mundu sanitario-psikiatrikoa bezalako diziplinen arteko lankidetzan sakontzeko lan etengabean, Bilbon biltzar hau egingo dugu, eta ohorea da gure hirian egitea”, adierazi du Iñaki Madariaga doktoreak.“Hitzorduak hainbat gairen lanketa eguneratzea du helburu, gurea bezalako mendebaldeko gizarte aurreratuan gero eta presenteago daudelarik, izan ere, gizarte hori halaber gero eta konplexuagoa eta zorrotzagoa da bi esparru profesional horien arteko lan integratua garatzeari dagokionez.Finean, erantzun egokiak aurkitu nahi ditugu arazo horiek konpontzeko edo, behintzat, arintzeko”, nabarmendu du gure adituak.

Gaiak eta parte hartzaileak

Ekitaldian lege psikiatriako estatu mailako aditu nabarmenenak elkartuko dira, nazioarteko profesionalekin batera (Erresuma Batua, Suitza eta Kanada).  Halaber, bertan izango dira mundu sanitario eta judizialeko ordezkari garrantzitsuak ere. Gaiei dagokienez, hauek nabarmentzen dira: 

– adingabeen portaeren nahasmendu larrien lanketa psikiatrikoa eta judiziala, gure gaur egungo gizartean oso presente baitaude

– desgaitasun psikikoaren ebaluazioa, ezintasuna eragin dezakeen edo, aldiz, birgaitu daitekeen aztertzeko

– espetxe erakundeen eremuan segurtasun neurriak betetzea

– ebaluazio psikiatriko-laborala laneko ezintasun eta bajetan, oso gai garrantzitsua izanik, dituen ondorio ekonomiko eta judizialengatik

– lege psikiatriaren etorkizuna Europan

Ekitaldiak lege psikiatriako aditu ospetsuak elkartuko ditu, horien artean Alfredo Calcedo Barba doktorea, Espainiako Lege Psikiatriako Elkarteko presidentea; Juan Medrano Albeniz doktorea, Osakidetzako Psikiatria Zerbitzuko burua eta Lege Psikiatriako masterra; eta Diego Gracia Guillen doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntzaren Historiaren katedradun emeritua. Horiez gain, besteak beste, bertan izango dira Gipuzkoa Probintzia Auzitegiko lehendakari Iñaki Subijana, eta Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikiatriako katedradun Miguel Gutierrez.Halaber, atzerrian lanean ari diren estatuko hainbat psikiatra ere bertaratuko dira, zeinek lege psikiatriak Europar Batasunaren esparruan duen garapena azalduko duten, horien artean egonik Jaime Romero Urcelay doktorea, West London Mental Health Nhs Trust-eko zuzendari medikoa, eta Manuel Sanz Cuenca doktorea, Centre D’expertises Psychiatriques de L’institut de Psychiatre Légale-koa, Lausannen (Suitza).