Arreta Komunitarioko Programa

Arreta Komunitarioko Programa

Arreta Komunitarioko Programa nahasmendu mental larria duten pertsonei norberaren etxean eta ingurune geografikoan laguntzeko zerbitzua da. Beren bizitza modu independentean garatzen duten baina egoera edo testuinguru jakin batzuetan unean-unean laguntza, jarraibide edo orientazioa behar duten pertsonak balia daitezke gure zerbitzuaz, eta, horrenbestez, behar den arloan bakarrik jaso dezakete laguntza: funtzio sozialen bat konpontzeko laguntasuna, etxea kudeatzeko laguntza, harreman edo aisialdiko aukerak bilatzeko laguntzea, etab.

Gure programak aukera ematen du laguntzaren maiztasuna eta intentsitatea erabiltzaile bakoitzaren premietara egokituta jasotzeko.