120 urteko istoria

120 urteko istoria

Imagen de la portada del Libro 100 Años de Historia1898ko ekainaren 1ean, Aita Benito Menni, Dr. Añibarro, Ahizpa Ospitalari eta San Juan de Diosen Anai batzuk eta 50 bat gaixo Santa Agedako Osasun Etxearen inaugurazioaren lekuko izan ziren. Ekitaldi xume eta pribatu batek bainuetxe izandakoa Euskal Herriko lehenengo laguntza psikiatrikorako zentro bilakatu zuen.
 
Gure zentroaren mendeurrenaren ospakizunen baitan, Aita Menni Ospitalearen bizitzan gertatu diren aldaketa garrantzitsuak biltzen dituen liburu bat aurkezten dugu, gertatutako guztien oroimenaren eta lekukotzaren ekarpena eta bere historiaren protagonista izan diren pertsonekiko omenaldi zintzoa izateko asmoa besterik ez duena.

Orrialde hauetako testua eta irudiak 1998ko ekainean, Aita Menni Ospitalearen mendeurrenaren ospakizuna medio, argitaratutako liburutik hartutakoak dira. Ale bat eskuratu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zintezke posta elektronikoz