Integrantes de FIDMAG - Hermanas Hospitalarias

Fidmag – Ahizpa Ospitalarioak, nahasmendu bipolarrari buruzko ikerketa berri batean partaide

Nahasmendu bipolarrari buruz Cibersam zentroak (Ciber de Salud Mental) egin duen ikerketa bat da, zeinean Fidmag – Ahizpa Ospitalarioetako Edith Pomarol-Clotet doktoreak gidatutako taldeak parte hartu duen. Azterlanak DDR1 genearen alterazio epigenetikoa identifikatu du nahasmendu bipolarraren aurkako tratamenduak hobetzeko markagailu posible gisa.
Ainhoa Espinosa, en un escenario delante de una pantalla con el tíutlo de su ponencia

Sevillako Loyola Unibertsitatean, kalte zerebral baten ondoren sexu-osasunari buruz hitz egiten

Ainhoa Espinosa de Luzarraga, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko neuropsikologoa, Sevillako campusean egindako Psikologiako II. Jardunaldi Profesionaletako hizlarien paneleko kide izan zen, garuneko lesio bat izan duten pertsonen sexu osasunari arreta ematearen garrantzia azpimarratzeko.
Varias personas en fila, mostrando un cartel con el texto

Arrasateko Aita Menni Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroak Korrikaren lekukoa jaso du

Euskararen erabilera sustatzen duen Korrika lasterketaren lekukoak Aita-Menni Ahizpa Ospitalarioen hainbat zentro zeharkatu zituen, ospitaletik hasi eta Musakolako zentroraino, ospitaleko bertako Euskara Batzordeak bultzatutako ekimen batean. Alaitasunak, musikak eta koloreak markatu zuten eguna, euskararen alde.
Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna, jardueraz bete da Txurdinagabarri Egoitzan. Aurtengo muralean “Harro” hitza izan zen nagusi, eta emakume egoiliarren, belaunaldi guztietako senideen eta egoitzako langileen irudiak zituen. Eguna iritsi baino lehen, harremanetan jarri ginen gure emakume egoiliarren familiekin, haietaz harro…
"Sonrisas de recuerdo" liburuaren eskaintza

“Sonrisas de recuerdo”, koprotagonista oso berezia duen eleberri bat

Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako areto nagusia izan zen “Sonrisas de recuerdo” eleberria aurkezteko eszenatokia, joan den martxoaren 7an. Eleberriaren rol protagonista Carmenek du, gure egoitzako egoiliarra izandako emakume batek. Liburuaren eskaintzak honako hau dio: “Amamarentzat, haren irribarreak inspiratu zuen liburu hau,…
125. urteurreneko erakusketako panelak

Aita Menni Ospitalearen historiak Ahizpa Ospitalarioen Gipuzkoako eta Bizkaiko zentroak zeharkatuko ditu

Maiatzaren bukaera arte, Santa Agedako Osasun Etxearen 125. urteurrenarekin lotutako jarduera berriak izango dira Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zentroetan. Zentroetako ekitaldi propioez gain, erakusketa ibiltari batek historia eta bilakaera erakutsiko ditu Osasun Etxetik egungo Aita Menni Ospitalera.