Egoitz Zabala solidaritate-arduradun eta Aita Menni ospitaleko kanpainaren koordinatzailea, Arrasateko Aita Menni ospitalean entregatutako elikagaiekin batera.

Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutako lagunentzako elikagaiak jasoko ditugu

Aita Mennik otsailaren 19ra arte luzatuko den premiazko bilketa kanpaina bati ekingo dio. Arrasaten dugun ospitaleko harreran behar diren eta jasoko diren elikagaiak honako hauek dira: kontserbako lekaleak, arroza, pasta, kontserbako arraina eta esnea. Ekonomikoki lagundu nahi dutenentzat ere itsulapiko bat egongo da.
Aitana Fernandez Villardon psikologoa literatur solasaldi dialogikoei buruzko tailerrean

Tertulia literario dialogikoei buruzko prestakuntza jaso dugu

Aita Menni Ospitaleko gure Psikologia eta Errehabilitazio Psikosozialeko Zerbitzuko profesionalek estrategia hori erabiltzen ikasi dute, gaixotasun mental larria duten pertsonak suspertzeko onuragarria dela erakutsi baita. Ana I. Dominguez psikologiako doktoreak antolatu du prestakuntza, Psikologia Departamentuko arduradun gisa.