San Benito Menni, bihotzez jorratutako historia

San Benito Menni, bihotzez jorratutako historia

Gaur, apirilak 24, egun berezia da gure Komunitate Ospitalario osoarentzat. Gure sortzaile San Benito Menniren festa ospatzen dugu, urtero deitzen, batzen eta hauspotzen gaituena, eta haren bizitza, maitasunaren perfekzioa eta gizatasunaren bikaintasuna ospatzeko aukera berezia da beti. Eta haren historia partekatu nahi dugu beste behin, bihotzez jorratutako historia bat. Gaur, gainera, XXII. Kapitulu Orokorra hasiko da Erroman, Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioa dagoen herrialde guztietako ahizpa ordezkariak biltzen dituena.
Egoitz Zabala, durante su intervención en Martorell

Egoitz Zabala: «Gizartea eraldatzeko mobilizatu behar dugu, gaur Benito Mennik egingo lukeen bezala»

Ahizpa Ospitalarioen Martorelleko Sagrat Cor ospitalean eman berri duen hitzaldian, Nortasun Ospitalarioko gure arduradunak Benito Menniren ondareak gaur egun duen garrantzia nabarmendu zuen, pertsona ahulenekin eta Hospitalitatearekin duen konpromisoa azpimarratuz, gizartea eraldatzeko bitarteko gisa. Zabalak mobilizatzeko beharra nabarmendu zuen, pertsona hauskorren ikusezintasuna apurtzeko eta gizartea hobetzeko, gure sortzaile santuaren ereduari jarraituz.
Espektro autistaren nahastea duten pertsonak eta monitoreak Aita Menni ospitalean jarduerak egiten

«Autismoa zugandik gertu»

Biztanleriaren %1 autista da eta, beraz, oraindik ez dakizun arren, ziur autismoa duen norbait duzula gertu. Premisa horrekin, apirilaren 2an Autismoari buruz Kontzientziatzeko Mundu Eguna egin da, eta, jakina, baita Aita Menni ospitalean ere. Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatean hainbat jarduera antolatu genituen kolektiboa ezagutarazi eta ikusarazi ahal izateko. Errealitate horretara pixka bat gehiago hurbiltzera eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei egunerokoan laguntzera animatzen zaitugu.
Minerva de Cos, trabajadora social de Aita Menni, junto al póster elaborado por Macarena Aspiunza, responsable del Área de Discapacidad Intelectual de Hermanas Hospitalarias Aita Menni

Desgaitasun intelektuala dutenentzako gure asistentzia sarea, Osasun Mentalari eta Errehabilitazio Psikosozialari buruzko IX. Jardunaldietan

Topaketan, hainbat mahai eta hitzaldiren inguruan ospe handiko profesionalak bildu zirelarik, Macarena Aspiunza DI arloko arduradunak egindako posterra aurkeztu zen, Minerva de Cos gizarte langilearen eskutik.
Imagen de un folleto de Hermanas Hospitalarias en el que se ve a una joven enfermera y la frase "Te queremos a ti"

Aita Mennik bere lan eskaintza aurkeztu du EHUren Enplegu Foroan

Euskal Herriko Unibertsitateko graduatuek gure erakundean eskatzen ditugun kategoriak eta titulazioak ezagutu ahal izan dituzte gure estand informatiboan. Topaketa hori urtero deitzen da, EHUko ikasleen enplegagarritasuna sustatzeko eta profil jakin batzuk bilatzen dituzten gazte eta erakundeen arteko hartu-emana errazteko.
Un salón de actos con un grupo de personas en el escenario y público en las butacas

2024ko Inauteriak: Aita Mennik Eurovision oso berezia antolatu du

Bai, Eurovision ospitalean egin da, eta harrigarria izan da! Aurten, mozorroak – beti bezala Unitate bakoitzean egindako tailerretan eginak – eta eszenaratzea Europako lehiaketa enblematikoan oinarritu dira. Astearte goizeko inauteri jaialdiaren ondoren, arratsaldeko dantzaldiak eta txokolatadak eman zioten amaiera hainbeste espero zen ospakizunari.