Desgaitasun intelektuala

Desgaitasun intelektuala dutenentzako gure asistentzia sarea, Osasun Mentalari eta Errehabilitazio Psikosozialari buruzko IX. Jardunaldietan

Topaketan, hainbat mahai eta hitzaldiren inguruan ospe handiko profesionalak bildu zirelarik, Macarena Aspiunza DI arloko arduradunak egindako posterra aurkeztu zen, Minerva de Cos gizarte langilearen eskutik.
Minerva de Cos, trabajadora social de Aita Menni, junto al póster elaborado por Macarena Aspiunza, responsable del Área de Discapacidad Intelectual de Hermanas Hospitalarias Aita Menni
Minerva de Cos, Aita Menniko gizarte langilea, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduradun Macarena Aspiunzak egindako posterraren ondoan.

Martxoaren 5ean eta 6an, Ahizpa Ospitalarioen erakundeak arlo sanitario eta soziosanitarioko 300 profesional baino gehiago bildu zituen Madrilgo CaixaForum gunean, Osasun Mentalari eta Errehabilitazio Psikosozialari buruzko IX. jardunaldietan. Jardunaldiak informazioa, gogoetak eta proposamenak partekatzeko bitarteko erabilgarri moduan pentsatuta daude.

Azken edizioan, buruko nahasmendu larria dutenen arretaren inguruko berrikuntzari eta teknologia berriei buruzko gaurkotasuneko gaiak landu ziren. Aurreko edizioetan bezala, Ahizpa Ospitalarioetako profesionalek parte hartzeko gune garrantzitsu bat erreserbatu zen, komunikazioak eta posterrak aurkezteko, zeinen kalitatea Erakundeak berak I+G+B-a sustatzeko deitzen duen Sariaren bidez aitortu baitu.

Topaketa Benito Menni Konplexu Asistentzialak (CABM) eta San Miguel Klinikako Errehabilitazio Psikosozialeko Lerroak (LRHP) antolatu zuten, eta bertan izan zen Minerva de Cos Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako gizarte langilea, Macarena Aspiunza psikologo eta Desgaitasun Intelektualaren arloko arduradunak landutako posterra aurkezteko.

Desgaitasun intelektuala dutenentzako gure asistentzia sarea, Osasun Mentalari eta Errehabilitazio Psikosozialari buruzko IX. Jardunaldietan

Zerbitzu berriak eta gero eta plaza gehiago

‘Etxean bezala egoteko bidea’ izenburuarekin, dokumentuak Aita Mennik desgaitasun intelektuala (DI) eta jokabidearen nahasmendua duten pertsonei zuzendutako laguntza sarearen ezaugarriak islatzen ditu. Hasteko, gogorarazten du biztanleria orokorraren %1ek duela desgaitasun intelektuala, eta Espainian 268.000 pertsonari baino gehiagori aitortu zaiela egoera hori. Egileak nabarmendu du, halaber, askotan nerabezarora arte ez dela diagnostikatzen, eta pertsona horien %20k nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak dituztela.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan desgaitasun intelektualari eta espektro autistaren nahasmenduei arreta emateko ildoa sortzearen arrazoia da nahasmendu mental larriaren eta portaeraren nahasmenduaren presentzia handitu egin dela, eta laguntza maila handiko ingurune batean ospitaleratzeko beharra dagoela.

2004 urtetik, asistentzia arlo hori Aita Mennin hasi zenetik, arreta emateko hainbat dispositibo sortu dira, gaur egun finkatuta daudenak. Horien artean daude egoitzako ospitaleratze unitate bat (URDP) eta errehabilitaziora zuzendutako unitate berriak (UDITRAC), eta horien lan ereduaren helburua da pertsonek ingurune sozial-komunitarioan berriro sartzea, horretarako laguntza handia behar baita. Hala, 2019tik aurrera, portaeraren nahasmendu larrien aurrekariak dituzten eta laguntza handia behar duten kasuetarako, gure ospitalean pazienteak ingurune komunitariora egokitzeko prestatzera bideratutako zerbitzuak sortzen hasi ziren. Horien adibide onak dira UDITRAC Trantsizioa unitatea eta Desgaitasun Intelektuala eta Nahasmendu Mentala dutenentzako etxebizitza komunitarioa, Zubi Etxeren laguntza sendoa duena, biak ere 2021ean sortuak.