Martxoaren 8a: babes sareen garrantzia berdintasuna sustatzeko
![Martxoaren 8a: babes sareen garrantzia berdintasuna sustatzeko Un grupo de personas sentadas en círculo, sosteniendo un](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2024/03/8M2024AitaMenni.jpg)
Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna
Arrasateko Aita Menni Ospitaleko unitate guztietako pazienteek eta profesionalek parte hartu zuten Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an. Amaia Segovia Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuko koordinatzaile berriak kontatu digunez, hainbat jarduera egin ziren begiraleen laguntzarekin:
Nazio Batuek “Emakumeetan inbertitu, aurrerabidea bizkortu” lelopean oroitu duten eguna nabarmentzeko, zentroko hainbat gela apaintzeko horma irudiak egin ziren. Gainera, jende guztiak martxoaren 8ari buruzko pegatinak zeramatzan.
M8ko jarduera horietan modu aktiboan parte hartzeak, aurten ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa islatu zuen, generoen arteko eskubide eta aukera berberak lortzearen eta diskriminazio eta genero indarkeria mota guztiak desagerraraztearen garrantzia azpimarratuz.