Txurdinagabarriko Bihotz Ospitalarioa

Txurdinagabarriko adinekoek San Benito Menniren mendeurrena ospatu dute

Bilboko Txurdinagabarriko Egoitzako eta Eguneko Zentroko ehun adineko inguruk parte hartu zuten uztailaren 22an Ahizpa Ospitalarien Aginduaren sortzailea izandako San Benito Menniren heriotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi batean. Ekitaldian zehar, egoiliarrak eta zentroko langileak kanpoaldean kokatu ziren, bihotz-formako puxikekin, mendeurrenaren goiburuarekin zerikusia izateko: “Mugarik gabeko bihotza”.

Aire zabalean zabaltzan

Aire zabalean zabaltzan

Udaren etorrerarekin tramankuluak hartu eta aire zabalera joan gara lan egitera; zabaltzara hain zuzen. Paseatzera joan gaitezke, gimnasia egin, edo eguzkitara edo itzalpera eserita gera gaitezke; norberak nahi duena. Zenbait egoiliarrek, hala nola Begok edo Mariak zabaltzan ematen dute denbora. “Zoragarria da”, diote. Beste zenbait, Cesar edo Jesusa esaterako, oso