Bilboko Erraldoiak
Uztailaren 9an eta 12an, Txurdinagabarriko egoiliar talde banarekin joan ginen “Bilboko Erraldoiak” erakusketara, zeina irailaren 8ra arte egongo den zabalik Mariaren Bihotza plazan. Lehen saioan, bisita gidatu bat egin ziguten, eta hiriko erraldoi ospetsuenetako bakoitzaren jatorria azaldu ziguten, horien artean Don Terencio, Zumalakarregi, Pitxitxi, Ingelesa eta Bilbainita, 80ko hamarkadatik dabiltzanak