Decoración de cumpleaños

Belaunaldiarteko urtebetetzea

Apirilean, Txurdinagabarri Egoitzako zenbait egoiliarrek urteak bete zituzten, baita Alanek ere, gure begiraleetako baten semeak, eta, orduan, Eskulan Tailerreko parte hartzaileek “txikiari” gehien gustatzen zaizkion marrazki bizidunetako pertsonaiekin apaindutako festa bat prestatzea erabaki zuten. Hilaren amaieran, areto balioaniztunean elkartu ginen, eta askari bat antolatu genuen, apirilean urteak betetzen zituzten egoiliarrak

Marcapáginas

Liburuaren Eguna Txurdinagabarrin

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan zenbait ekintza antolatu genituen irakurketari buruz. Hirugarren solairuko eskulanen tailerrean orri markatzaile bat egin genuen eta, egunkariko albiste batetik abiatuta, solasean aritu ginen haurtzaroko ipuinen garrantziari buruz eta gure egoiliarrek etxean irakurtzen zituzten ipuinei buruz. Arratsaldean orri markatzaileak egiteko

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan aspalditik ari gara Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan. Supermerkatuetan kanpainak egiten dituztenean, gure zentroko egoiliarrek borondatez parte hartzen dute Txurdinaga eta Boluetako establezimenduetan, elikagaien bilketa antolatzeko, eta gure Gabonetako azoka solidarioak bildutako dirua erakunde horretara bideratzen du. Joan den hilaren 17an entregatu genien Elikagaien Bankuko ordezkariei azken azokan

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

Bilboko Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan muineraino gara athleticzaleak, eta, apirileko lehen bi asteetan, Athleticek Kopako finalean parte hartu eta ondoren irabazi izanak hartu du gure egunerokotasunaren zati handi bat. Sevillako Cartuja estadioan jokatutako finalaren aurretik, gure eskulan tailerrak topera aritu ziren lanean dekorazio elementu zuri-gorriak prestatu eta jartzeko. Ostiralean, hilak 5,

Pazkoko jolas jarduerak Txurdinagabarri Egoitzan

Pazkoko jolas jarduerak Txurdinagabarri Egoitzan

Pazkoa ospatzeko, Txurdinagabarri Egoitzan belaunaldien arteko ekintza bat antolatu genuen gure begiraleen seme-alabekin: “Pazko arrautzen bila”. Lau talde egin genituen solairu ezberdinetako egoiliarrekin, eta talde bakoitzari kolore bat esleitu genion: arrosa 1. eta 4. solairuetarako, morea 3. solairurako, urdina 5. solairurako eta berdea 2. solairurako. Pisten bidez, egoiliarrek beren koloreko

Bi emakume, Silver Film Festivaleko kartel handi batzuen aurrean.

Silver Film Festivaleko belaunaldi arteko saio batean

Martxoaren 11tik 16ra bitartean, Silver Film Festival nazioarteko zine jaialdiaren bigarren edizioa egin zen Bilbon, programazioaren eta aldi berean egiten diren jardueren ardatz nagusitzat 55 urtetik gorako pertsonak hartuta. Hain zuzen ere, hilaren 15ean Txurdinagabarriko egoiliar talde bat ekintzetako batera joan ginen. “Belaunaldi arteko saio” bat zen, “Amona Sofia” izenekoa,

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna, jardueraz bete da Txurdinagabarri Egoitzan. Aurtengo muralean “Harro” hitza izan zen nagusi, eta emakume egoiliarren, belaunaldi guztietako senideen eta egoitzako langileen irudiak zituen. Eguna iritsi baino lehen, harremanetan jarri ginen gure emakume egoiliarren familiekin, haietaz harro zeudela adierazteko gutunak idatz zitzaten, eta hilaren 8an eman genizkien.

"Sonrisas de recuerdo", koprotagonista oso berezia duen eleberri bat

“Sonrisas de recuerdo”, koprotagonista oso berezia duen eleberri bat

Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako areto nagusia izan zen “Sonrisas de recuerdo” eleberria aurkezteko eszenatokia, joan den martxoaren 7an. Eleberriaren rol protagonista Carmenek du, gure egoitzako egoiliarra izandako emakume batek. Liburuaren eskaintzak honako hau dio: “Amamarentzat, haren irribarreak inspiratu zuen liburu hau, eta hark inspiratu ninduen ni”. Egilea Eukeni Eibar da, Carmenen

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Mozorro festaren ondoren, Sardinaren ehorzketarekin amaitu ziren Inauteriak Txurdinagabarri Egoitzan. Alargunen segizioarekin batera, Sardinak egoitzako solairu guztiak zeharkatu zituen, mundu guztiari agur esateko, eta arrainaren bertsio txikiak erre zituzten, Inauterien amaieraren eta Pazkoa baino lehenagoko penitentzia aldia den Garizumaren hasieraren sinbolo gisa.