Adineko pertsona

Liburuaren Eguna Txurdinagabarrin

Marcapáginas

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan zenbait ekintza antolatu genituen irakurketari buruz.

Hirugarren solairuko eskulanen tailerrean orri markatzaile bat egin genuen eta, egunkariko albiste batetik abiatuta, solasean aritu ginen haurtzaroko ipuinen garrantziari buruz eta gure egoiliarrek etxean irakurtzen zituzten ipuinei buruz.

Arratsaldean orri markatzaileak egiteko tailer bat ere egon zen, eta Eukeni Eibar idazlea izan genuen berriro bisitan, “Sonrisas de recuerdo” liburuaren egilea. Eukenik obra horren zati bat irakurri zigun —koprotagonista bere amama da, Txurdinagabarriko egoiliar izandakoa—, eta ale batzuk sinatu zituen egoiliarrentzat, senideentzat eta langileentzat.