Honela ospatu dugu San Benito Menniren eguna

Jai programa oparoa, ekitaldi parte hartzaile eta hunkigarriz betea, gure sortzaile santua omentzeko.
Honela ospatu dugu San Benito Menniren eguna

Apirilaren 24a San Benito Menni gure ospitalearen sortzaile eta Ahizpa Ospitalarioen kongregazioaren kosortzailearen eguna da. Hain data garrantzitsua ospatzeko, Ahizpa Ospitalarioen dispositiboek efemeridea nabarmentzeko ekitaldiak antolatu zituzten.

San Benito Menniri eskainitako astean, Arrasateko eta Beasaingo errehabilitazio psikosozialeko zentroek (EPSZ) santu fundatzailearen historia eta hark gauzatutako proiektuak gogoratu zituzten, ahaztu gabe Aita Menniren kanonizazioaren 25. urteurrena hurbiltzen ari dela, Joan Paulo II.a aita santuak 1999. urtearen amaieran kanonizatu baitzuen.

Ekitaldien programa apirilaren 19an hasi zen, eta Arrasateko EPSZko erabiltzaileak herriko parrokian egin zen lore eskaintzara joan ziren, Aita Menniren beste unitate batzuetako paziente eta erabiltzaileekin batera. Urtero bezala, ekitaldia oso hunkigarria izan zen.

Beasaingo EPSZn balio ospitalarioak jasotzen zituen mural bat egin zuten, eta jarduera horrek tailerrean parte hartu zuten pertsonetako bakoitzak balioei buruzko introspekzio lan bat egiteko balio izan zuen.

Astelehenean, hilak 22, Beasaingo EPSZko erabiltzaileak Donostiaraino gerturatu ziren, Iesu elizara, Zuatzu, Zubietxe, Antzaran EPSZ eta Maldatxo EPSZko kideekin ospakizun ekitaldi batean parte hartzeko, Aita Menniko hainbat laguntzailerekin batera. Eskaintzaren ondoren, parte hartzaile guztiek luntx goxo bat dastatu ahal izan zuten.

Eta Arrasateko Musakola zentroan ere egon zen mokadu bat egiteko aukera, hilaren 23an. Horretan, Arrasateko EPSZko erabiltzaileak izan ziren hurbildu zirenak, otamena oso giro atseginean partekatzeko.

Asteazkenean, hilak 24, San Benito Menniren Egunean, eta egunaren inguruko ospakizunak amaitutzat jotzeko, Arrasateko EPSZk zentroaren lehen Pintxo Lehiaketa antolatu zuen. Parte hartzaile guztiek asko disfrutatu zuten ekintzaz, eta sortu zen lehia handia izan zen!

Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan bi mural prestatu genituen Ahizpa Ospitalarioen Ordenaren sortzailearen bizitzari buruz, eta harreran eta areto nagusian jarri genituen.

Asteazkenean, hilak 24, gela polibalentean bideo bat ikusi genuen haren bizitzari buruz, baita “Nire mundu paraleloa” dokumentala ere, Arrasateko Aita Menni Ospitalearen jatorria den antzinako Santa Ageda Osasun Etxearen 125. urteurrenaren kariaz egina.

Hurrengo egunean, areto nagusian, hitzaren ospakizuna izan genuen senide, egoiliar eta langileekin, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Pastoral eta Arreta Espiritualeko arduradun Egoitz Zabalak zuzendua. Kongregazioaren Euskal Autonomia Erkidegoko ahizpa nagusi sor Isabel Martinezek eta zuzendari gerente Mikel Tellaechek ere hitz egin zuten.