Kalte zerebrala Mendekotasunerako laguntza teknikoak

Mendira aulki gurpildunean

Un grupo de personas trasladan a otra en silla de ruedas por terreno de montaña
Foto: Montes Solidarios

Errehabilitazioa bezain garrantzitsua da gizarteratzea. Kalte zerebral batetik errehabilitatzeak ez baitu esan nahi bakarrik funtzio fisikoak edo kognitiboak berreskuratzen saiatzea, baizik eta komunitatean antolatzen diren jardueretan parte hartzen jarraitzea, ingurune sozialean gizarteratzeko modua ikustea, eguneroko bizitzan aktiboki parte hartzea, lan munduan ahal den neurrian sartzea, etab. Inklusioak pertsona guztien autonomia, errespetua eta duintasuna sustatzen ditu. Eta zoriontsuago egiten ditu.

Maiatzeko lehen igandean Eskoriatzako jendea Atxorrotx mendira igotzen da. Ibilbide desberdinak hartuta, ermitaraino hurbildu ohi dira denak, ohitura den bezala, kanpaia jotzeko eta, jakina, aire zabaleko hamaiketako eder batez gozatzeko.

Joëlette aulkia

Mendi Solidarioak Elkarteko boluntarioek Juan Carlos aupatu zuten, gurpil aulkiari haitzeko gailurreraino bultzatuz, ibilbidea egin zezan, egun horretan inguruko jende askok egiten duen bezala. Juan Carlos Arrasateko Musakolako Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroaren erabiltzailea da, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Mendi Solidarioei, aniztasun funtzionala duten pertsonen ametsak lorgarri egiteagatik eta naturarekin harremanetan jarraitzeko aukera emateagatik. Horretarako, pertsona itsuen eta ikusmen urriko pertsonen mendiko gidaritzan trebatutako pertsonak ditu, baita Joëlette aulkia maneiatzen eta pilotatzen trebatutakoak ere, aulki berezi bat baita, mugikortasun urriko pertsonak mendi inguruetan mugitzeko.

Inklusioak, pertsonen duintasuna eta ongizatea sustatzeaz gain, komunitatea aberastu ere egiten du, aniztasuna, enpatia eta ulermena bultzatuta.