Ingurumen kudeaketa gure Kudeaketa Ereduan txertatu dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak, hainbat urtez bere ingurumen praktikak hobetzeko lanean aritu ondoren, ingurune naturalarekiko konpromisoa sistematizatzea eta horretan aurrera egitea erabaki du, bere Kalitate eta Ingurumen Politikan islatuta geratu den bezala.
Aita Menni Ospitalea

Aita Menni Ospitaleak Gesalibar auzoan duen eraikinak (Arrasate), Ahizpa Ospitalarioen Euskadiko zentro neuralgikoa denak, arrakastaz gainditu du AENORen 14001 Arauaren aurretiazko auditoria. Aurretiazko auditoria hori gainditzea Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek ingurumen kudeaketarekin eta jasangarritasunarekin duten konpromisoa erakusten duen beste urrats bat da.

Aita Menni Ospitaleak kalitatea kudeatzeko UNE-EN-ISO 9001 sistema du, 2006tik ziurtatua, hainbat irismenekin. Aurrerapen gisa, praktika arduratsuaren eta erakundeak ingurumena babesteko eta etengabeko hobekuntzarako duen konpromisoaren barruan aurrerapen gisa, une honetan, Gesalibar auzoko gure instalazioetan (Arrasate), UNE-EN-ISO 14001 ingurumena kudeatzeko sistema modu integratuan ezartzen ari gara, zeina ziurtapen prozesuan dagoen.

Beste bultzada bat ingurumen kudeaketan

Martxoaren 21ean eta 22an, Gesalibarreko Ospitaleko eraikinak AENORen UNE-EN-ISO 14001aren aurretiko auditoria gainditu zuen. Mugarri horrekin, beste bultzada bat eman diegu alderdi hauekin lotuta hasitako jarduerei:

  • Kanpoko auditoria energetiko bat egitea.
  • Langileentzako prestakuntza eta sentsibilizazioa.
  • Mugikortasun plan bat lantzea.
  • Hondakinen kudeaketa sistematizatzea eta kontrolatzea.
  • Ingurumeneko legedira egokitzea.
  • Pazienteekin sentsibilizatzeko jardueren programazio etengabea.

Antolamendu eta Kalitate departamentuak azken auditoria eta ziurtapena lortzea gainditzea espero du. “Ziurtagiri hori lortzea errekonozimendu bat baino gehiago da: erakunde osoak ingurunean dugun eragina minimizatzeko egindako ahaleginaren fruitua jasotzea da —adierazi du departamentuaren arduradun Susana Fernandez-Mongek—. Kalitatearen eta ingurumen kudeaketaren aldeko apustua gure jardueraren alderdi guztietan islatzen da, hondakinen kudeaketatik hasi eta baliabide energetikoen erabilera efizienteraino eta gure instalazioetan praktika jasangarriak inplementatzeraino. Zerbitzu Orokorretako talde indartsuaren lanari eta konpromisoari esker (mantentzea, garbiketa, erosketak, garbitegia…), erronka horri heldu ahal izan diogu eta lege baldintzak betetzen direla bermatu. Gainera, horren garapenean profesional, paziente, erabiltzaile, familia eta kide laguntzaile guztiak gaude inplikatuta”.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak lanean jarraituko du ingurumen erantzukizunari dagokionez, Zuzendaritzak hartutako konpromisoarekin bat eginda, zeina Kalitate eta Ingurumen Politikan islatzen baita.

Kalitate eta Ingurumen Politika