Donostiako XV. Enpresa Lasterketan parte hartu dugu

El equipo de Hermanas Hospitalarias Aita Menni, tras la carrera.
El equipo de Hermanas Hospitalarias Aita Menni, tras la carrera.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen lau laguntzailek osatutako talde misto batek parte hartu zuen atzo Donostiako Enpresa Lasterketaren XV. edizioan, Gipuzkoako hiriburuan.

Aita Menni Ospitaleko gure lankide Maitane Castañeira (Psikologia), Oscar Cossio eta Axier Alvarez (Mantentze lanak), eta Xabier Altuna (Finantza saila) goizeko 10etan abiatu ziren Alderdi Ederreko lorategietatik. Probarako ezarritako 8,5 kilometroak 46 minutu eta 17 segundoan egin ondoren, besoak goian gurutzatu zuten helmuga, eta 337. postua lortu zuten lasterketan parte hartu zuten 816 taldeen artean.

Enpresa Lasterketak 3.264 korrikalari bildu zituen guztira Donostiako kaleetan, zeru beltz eta zirimiri egun batean, eta eurotan zenbaki bera biltzea lortu zuen ADEMGIrentzat, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearentzat, aurten hori izan baita edizio bakoitzean ongintza kausa baterako bideratzen den “euro solidarioaren” onuraduna.