Adineko pertsona

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Mozorro festaren ondoren, Sardinaren ehorzketarekin amaitu ziren Inauteriak Txurdinagabarri Egoitzan.

Alargunen segizioarekin batera, Sardinak egoitzako solairu guztiak zeharkatu zituen, mundu guztiari agur esateko, eta arrainaren bertsio txikiak erre zituzten, Inauterien amaieraren eta Pazkoa baino lehenagoko penitentzia aldia den Garizumaren hasieraren sinbolo gisa.