Adineko pertsona

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan aspalditik ari gara Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan.

Supermerkatuetan kanpainak egiten dituztenean, gure zentroko egoiliarrek borondatez parte hartzen dute Txurdinaga eta Boluetako establezimenduetan, elikagaien bilketa antolatzeko, eta gure Gabonetako azoka solidarioak bildutako dirua erakunde horretara bideratzen du.

Joan den hilaren 17an entregatu genien Elikagaien Bankuko ordezkariei azken azokan bildutako dirua, 313,50 €, eta diru hori nola erabiltzen den eta erakunde solidario horrek egiten dituen lanak azaldu zizkiguten senide eta egoiliarrei.

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari