Adineko pertsona

Pazkoko jolas jarduerak Txurdinagabarri Egoitzan

Pazkoko jolas jarduerak Txurdinagabarri Egoitzan

Pazkoa ospatzeko, Txurdinagabarri Egoitzan belaunaldien arteko ekintza bat antolatu genuen gure begiraleen seme-alabekin: “Pazko arrautzen bila”.

Lau talde egin genituen solairu ezberdinetako egoiliarrekin, eta talde bakoitzari kolore bat esleitu genion: arrosa 1. eta 4. solairuetarako, morea 3. solairurako, urdina 5. solairurako eta berdea 2. solairurako. Pisten bidez, egoiliarrek beren koloreko arrautzak aurkitu behar zituzten.

Gainera, hirugarren solairuan punteria jolasak ere antolatu genituen: igelaren jokoa, untxi/arrautza bertsioan, eta “jarri isatsa untxiari”.

Oso tarte dibertigarria pasatu genuen, eta pizgarri erantsi bat ere izan zen: bukaeran, txokolatezko arrautzak jan genituen.