Abian da dagoeneko AMHko Unitate Balioaniztun berria

28/09/2015

Bere helburua da egoitzari, estaldura medikoari, erizaintzako zainketei eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei emandako errehabilitazio-programei erantzutea.

Aita Menni Ospitaleak, bizi garen gizartearen laguntza-eskaerak kontuan hartuz beti, Unitate Balioaniztun bat abian jarri du uda honetan. Aurreikusita dago gehienez 20 ohe egotea, eta hainbat arazori ematen erantzuten die, hala nola egoitzari, estaldura medikoari, erizaintzako zainketari eta mendeko pertsonen errehabilitazio-programei.

Mendekotasun-egoerak behin-behinekoak (esaterako, ospitaleratze ondoko suspertze kasuetan) edo iraunkorrak izan daitezke. Mendekotasun iraunkorren artean dementziak edo desgaitasun neurologikoak (iktusa, garuneko traumak, entzefalitisa eta abar) dira ohikoenak.

Aita Menni Ospitaleko zuzendaritzak erakunde soziosanitario publiko eta pribatuei bidalitako gutun batean, ospitaleratzeko Unitate honetan sar daitezkeen pazienteen profila adierazi du. Profil hauetako pazienteak izan daitezke:

• Garuneko lesioa duten pertsonak, zeinek mendekotasun handia eta zaintzeko arazo konplexuak dituzten, egoitza moduko ingurune bat behar dutelarik.

• Aldi baterako egoitza moduko ingurunea behar duten adineko pertsonak, egoitza batean leku iraunkorra aurkitu arte.

• Ebakuntza kirurgikoa egin ondoren suspertze fasean dauden eta etxera itzultzeko arazoak dituzten adineko pertsonak.

• Atseden Hartzeko Egonaldiak behar dituzten adineko pertsonak eta pertsona desgaituak.

Geroago Unitate Balioaniztuna handituko dute, baina gaur egun diziplina anitzeko laguntza eskaintzen du Garuneko Kalteko Zerbitzuaren ondoan dagoen solairu batean. Lehen fase honetan 6 ohe ditu, gela bikoitzetan eta banakakoetan banatuta, eta bere oinarriak dira Garuneko Kalteko Zerbitzuak errehabilitazioan duen eskarmentua eta Aita Menni Ospitaleko adinekoak zaintzen duen esperientzia.

Mantenu osoa ematen du, betiere norberaren araberako arreta, arreta integrala eta pertsona kontuan hartzen duen arreta erabiliz. Hauek dira Unitate Balioaniztunaren pazienteentzat dauden zerbitzuak:

• Arreta indibidualizatua pertsona bakoitzaren oinarrizko beharretan, etengabeko ikuskapenarekin.

• Erizaintzako zainketa espezializatuak.

• 24 orduko estaldura medikoa, arreta neurologiko eta psikiatriko espezializatua hartzeko aukerarekin.

• Balorazio eta laguntza psikologikoa.

• Famili orientazioa, aholkularitza eta babesa.

• Errehabilitazio fisioterapeutiko eta logopedikoa eta terapia okupazionala egiteko aukera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Elena Berecibarekin 943 794411 telefonora deituz.