Aita Mennin egindako bi azterketa aurkeztu dira Espainiako Psikogeriatriako Elkartearen XXIII. Biltzarrean

Bi ikerketek iktusaren psikopatologiarekin dute zerikusia. Iktusa nozitu duten pertsonen haserrekortasuna eta paziente horiek aurpegietan emozioak ulertzeko eta errekonozitzeko duten gaitasuna aztertzen dituzte, hurrenez hurren.
Aita Mennin egindako bi azterketa aurkeztu dira Espainiako Psikogeriatriako Elkartearen XXIII. Biltzarrean

Espainiako Psikogeriatriako Elkarteak bere XXIII. Biltzar Nazionala egingo du, aurtengoan Europako Psikiatria Geriatrikoko Elkartearekin batera.  Ekitaldia Deustuko Unibertsitatean egingo da, Bilbon. Bertan, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko lankidetzarekin, adinduen osasun mentaleko 300 adituk baino gehiagok nobedadeak aurkeztuko dituzte zahartzeari lotutako gaixotasunei ekiteari buruz.

Iktusa: Haserrekortasuna, depresioa ea emozioak ulertzeko arazoak

Larunbatean, hilak 25, Aita Menni Ospitalean egindako bi azterketa azalduko dituzte, topaketa zientifikoaren itxieran. Naiara Mimentzak, Kalte Zerebraleko Zerbitzuko neuropsikologoak iktusa izandako pazienteen haserrekortasunari buruz egin duen ikerketa ezagutaraziko du. Arrasateko Unitateko 45 pazientek hartu dute parte azterketan, eta horietatik %40k haserrekortasuna erakutsi du. Haserrekortasunak erasokor eta sukor bihurtzen ditu gaixoak, eta elkarbizitza asko zailtzen da.

Aita Mennin egindako bi azterketa aurkeztu dira Espainiako Psikogeriatriako Elkartearen XXIII. Biltzarrean

Aurretik, Aita Menndiko zuzendari mediko Jose Ignacio Quemada doktoreak azalduko du iktusean eta kalte zerebralean oso ezagunak direla ondorio fisikoak, baina ez hainbeste ondorio psikikoak, eta horiek ere aldatzen dute pazientearen bizitza eta ingurukoena. “Kalte zerebralaren ondorioen artean, aldaketa kognitiboek eta portaerakoek pertsonen eta familien egunerokotasuna eta etorkizuna markatzen dituzte, eta horregatik egin dugu azterketa hau”, azaldu du. 

Baina iktusak, haserrekortasuna eragiteaz gain, depresioa ere eragin dezake ondorioz, baita aurpegietan emozioak ezagutzeko arazoak ere. “Kalte zerebralaren ondorio psikikoen gainean jakina da hiru pazientetik batek depresioa sufritu duela lesioaren ondoren, eta orain egiaztatu dugu pertsona askok bestelako arazo afektiboak ere aurkezten dituztela, esaterako, haserrekortasuna. Egoera horrek erasokor izatera eramaten ditu kaltetutakoak, eta haserretzera, eta elkarbizitza oso zail bihurtzen da. Horregatik, gurea bezalako ospitale batean funtsezkoa da hori aztertzea eta tratatzea”, dio Quemada doktoreak.

Iktus baten ondoren agertu daitekeen beste ondorioetako bat da beste pertsona baten aurpegia emozioak ezagutzeko zailtasuna. Ahizpa Ospitalarien Ikerketa Psikiatrikoetako Instituko Eduardo Gonzalez psikologoak gaiaren inguruko azterketa baten emaitzez hitz egingo du; azterketan Aita Menniko 51 pazientek parte hartu dute.

Aita Mennin egindako bi azterketa aurkeztu dira Espainiako Psikogeriatriako Elkartearen XXIII. Biltzarrean

Pazienteei David Gil psikologoak sortutako Emozioak Ezagutzearen Ebaluazio Proba egin zitzaien (PERE). Proban pertsonen 54 irudi daude, aurpegian oinarrizko 6 emozioak (zoriontasuna, tristezia, haserrea, nazka, beldurra, ustekabea) eta espresio neutro bat erakusten dituztelarik. Hasierako emaitzak oso kezkagarriak dira, izan ere, iktusa izandako pazienteen %70ek arazo handiak izan zituzten emozioak ezagutzeko.  Iktusa jasandako pazienteen batez besteko puntuazioak %20 baxuagoak izan ziren arazo metal larria diagnostikatutako pazienteenak baino, eta %30 baxuagoak biztanleria arruntarenak baino. Berriro, eta beste azterketa batzuetan egindako aurkikuntzak berretsiz, okerren detektatu ziren emozioak beldurra eta tristezia izan ziren 

Ikertzaileak dioenez, arreta berezia jarri behar zaio arazo horri, “izan ere, beste pertsona batzuen aurpegian emozioak ezagutzeko gaitasuna oinarrizkoa da enpatia edo egokitzapen soziala bezain alderdi beharrezko eta garrantzitsuetan. Egoera horrek zirkulu biziotsu bat eragin dezake, non pazienteak azkenean sozialki baztertuta amaituko duen, maila afektiboko arazoak nozitzeko arrisku handiarekin, eta horrek konplikatu egingo luke errehabilitazio prozesua”.