Gorabehera informatikoa “Ahizpa Ospitalariak Espainian” I. argazki lehiaketan

Dagoeneko zuen argazkiak bidali badituzue, eskatzen dizuegu berriro bidaltzeko helbide honetara: [email protected]. Arazo teknikoengatik, helbide elektroniko hori desgaituta egon da hainbat egunetan.
Ahizpa Ospitalariak Espainian I. Argazki Lehiaketa

Jakinarazi nahi dizuegu, arrazoi teknikoengatik, gorabehera bat izan dugula “AHIZPA OSPITALARIAK ESPAINIAN” I. argazki lehiaketan parte hartu nahi duten argazkiak jasotzeko geneukan helbide elektronikoan. 

Horregatik, dagoeneko zuen argazkiak [email protected] helbidera bidali badituzue, eskatzen dizuegu berriro bidaltzeko, egun batzuk posta desgaitu duen arazo tekniko bat izan dugulako.

Barkamena eskatzen dizuegu aurrez gorabehera tekniko horregatik. Eta, oraindik ez baduzue egin, animatzen zaituztegu “AHIZPA OSPITALARIAK ESPAINIAN” I. argazki lehiaketa honetan parte hartzera.

San Benito Menniren eguna dela eta, Santanderreko Aita Menni Ospitalean, Espainiako Probintziaren laguntzarekin, “AHIZPA OSPITALARIAK ESPAINIAN” I. Argazki Lehiaketa abiarazi da. 

Argazkien gaia da “Ahizpa Ospitalariek Espainian duten presentzia” erakustea. Asmoa da parte hartzaileek bidaltzen dituzten argazkietan gure Erakundea argi eta garbi islatzea. Baloratuko dira sormena, lanen originaltasuna eta kalitatea, eta ez da muntaketarik onartuko. 

Lehiaketa Espainiako Ahizpa Ospitalariei lotutako edozein pertsonari zabalik dago, hau da, gure Komunitate Ospitalarioko parte diren kide guztiei (laguntza jasotzen duten pertsonak, senideak, erakundeko laguntzaileak, boluntarioak, ongileak, prestakuntzan diharduten pertsonak eta ahizpak). 

Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere BOST argazki aurkeztu ahal izango ditu, koloretan, zuri-beltzean, sepia kolorean edo beste edozein tonalitate fotografikotan Argazkiak posta elektroniko bidez bidali ahal izango dira, helbide honetara: [email protected] edo argazki paperezko formatuan entregatu ahal izango dira, Santanderreko Aita Menni Ospitaleko harreran (Av. de Cantabria, 52, 39012 Santander, Cantabria). Bidalketa digitala bada, jpg formatuan jasoko dira, gutxienez 300 pixeleko bereizmenarekin. Entrega paperean egiten bada, ez dira onartuko 13×18 baino argazki txikiagoak eta DIN A4 neurriko folio bat baino handiagoak. 

Argazkiak aurkezteko epea datorren apirilaren 10ean amaituko da. 12 argazkirik onenak 2019. urteko mahai gaineko egutegi bateko irudiak izango dira, hautatutako argazki bakoitzari hilabete bat esleituta. Halaber, hiru argazki irabazleetan lehenengoak 2 gautako egonaldi bat irabaziko du, gosariarekin, SmartBox baten bitartez, bigarrenak Tableta bat, eta hirugarrenak Corte Inglesen erosketak egiteko txartel bat.

 Ez pentsatu gehiago, atera zure alderik sortzaileena eta parte hartu!!!

Argazki lehiaketaren oinarriak desgargatu