Ariketa fisikoak adinekoentzat duen garrantzian sakontzen

25/11/2019

Adinekoentzat pertsonalizatutako ariketa fisikoak hobekuntza nabarmenak ekartzen dizkie eskuetako indarrean, ibiltzeko abiaduran eta hauskortasun eta menpekotasun maila neurtzen duten hainbat indizetan, baita zoriontasunaren pertzepzioan ere. Saio klinikoan aurkeztutakoa bezalako azterketek lagundu egiten dute ariketa fisikoak adineko instituzionalizatuengan dituen onuren ebidentzia indartzeko.

Kortajarena doktoreak azaldu zuenez, azterketak hiru helburu nagusi ditu: ariketa fisikoko programa batek hauskortasunean dituen eraginak ikusi eta ebaluatzea; interbentzio horrek zaintzaile profesionalen bizi kalitatean duen eragina ikustea, eta interbentzioak duen eragin ekonomikoa ikustea, adinekoei gertatzen zaizkien jazoera eta fenomenoei dagokienez, esaterako, erorikoei, menpetasuna handitzeari, heriotzari eta abarri dagokienez.

“Adostasuna dago esateko jarduera fisikoa mesedegarria dela populazioarentzat oro har, baita instituzionalizatuta dauden adinekoentzat ere —gogorarazi zigun Maider Kortajarenak—, baina jarduera fisikoa egiteko gomendio pertsonalizatuak ez daude sistematizatuta. Ariketa egitea ona dela esaten digute, baina ez digute esaten zenbat, zer intentsitaterekin edo nola egin behar den”.

“Interbentzioak lau alderdi landu ditu —azaldu zuen Kortajarena doktoreak—, hala nola indarra, oreka, erresistentzia aerobikoa eta malgutasuna, eta, ariketa programek adinekoengan izan duten eraginaz gain, pertsona horien zaintzaile profesionalak ere hartu ditu kontuan —laguntzaileak / gerontologoak—.”

Gehiago irakurri->