Irma García, Ctnnb1 Kongresuan egindako aurkezpenean

Gure programa pilotua Atlas 2030 exoeskeletoarekin, Ctnnb1 Kongresuan

Aita Menniko pediatriko fisioterapeuta Irma Garciak dispositiboak mugimenduaren nahasmenduak dituzten haurren funtzionaltasunean eta bizi kalitatean duen eraginari buruzko datuak ezagutarazi zituen, garuneko paralisia eta antzeko patologiak dituzten Gipuzkoar haurrekin garatzen ari den ekimen pilotuaren barruan.

José Ignacio Quemada doktorea, aurkezpenean

Aita Menni RICORS-IKTUS Euskadi sarean sartu da

Aita Menni Ospitalea hainbat ikerketa zentro biltzen dituen sare horretan sartu da. Diziplina anitzeko talde hori autonomia erkidego guztietan dago, eta ikerketa talde desberdinen arteko I+G+b jarduera egituratu nahi du, iktusa duten pazienteen pronostikoa hobetzeko, helburu orokor gisa.

Smartfo(l)d proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiria

Aita Mennik adinekoentzako janariei eta edariei buruzko SmartFoo(l)d ikerketa proiektuan parte hartzen du beste urtebetez

Aita Menni – Ahizpa Ospitalarioetan Smartfoo(l)d proiektuan parte hartzen ari dira. Proiektua Auzo Lagun S. Coop.ek gidatzen du, eta adinekoentzako janari eta edari espezifikoen teknologien arloa ikertzera dago bideratuta. Gure erakundeak hiru urte daramatza ikerketa-ekimen horretan parte hartzen, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren Hazitek 2022 ikerketarako eta garapenerako laguntzen programaren

Nerea Gutierrez, Erizaintzako Lan Orientazioko Jardunaldian egin zuen aurkezpenean

Aita Menni, EHUko Erizaintzako Lan Orientazioko Jardunaldian

Joan den urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintzako Praktika Batzordeak Aita Menni gonbidatu zuen, Erizaintzako azken mailako ikasleei zuzendutako Lan Orientazioko Jardunaldian parte hartzeko.

Minerva de Cos, Naroa Odriozola, Macarena Aspiunza eta Cristina Iriarte —Aita Meniko Desgaitasun eta AEN arloko profesionalak—, Joaquin Fuentes psikiatrarekin.

Autismoaren Profesionalen Espainiako Elkartearen XX. Biltzar Nazionalean parte hartu dugu

Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen arloko profesionalak elkartu ziren hitzordu garrantzitsu horretan, non ospe handiko hizlariek AENaren inguruko azken aurrerapenak eta eguneraketak partekatu zituzten. ‘Autismoa: erronka komunitarioaren aurrean ‘ izan zen edizio honetan AETAPIk aukeratu zuen leloa.