Kalte zerebrala

Aita Menni RICORS-IKTUS Euskadi sarean sartu da

Aita Menni Ospitalea hainbat ikerketa zentro biltzen dituen sare horretan sartu da. Diziplina anitzeko talde hori autonomia erkidego guztietan dago, eta ikerketa talde desberdinen arteko I+G+b jarduera egituratu nahi du, iktusa duten pazienteen pronostikoa hobetzeko, helburu orokor gisa.
José Ignacio Quemada doktorea, aurkezpenean
José Ignacio Quemada doktorea, aurkezpenean.

Urtarrilaren 31n egin zen RICORS-IKTUS Euskadi sarearen lehen bilera BioCruces-Bizkaia zentroko Auditorioan. Osasun Emaitzetara Bideratutako Ikerketa Kooperatiboen Sareak (RICORS) elkarrekin lan egiteko xedea duten erakundeek osatzen dituzte, kasu honetan, iktusei buruz.

Aita Menni Ospitalea hainbat ikerketa zentro biltzen dituen sare horretan sartu da, horien artean egonik, besteak beste, Bizkaiko Gurutzetako eta Gorlizko ospitaleak, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language), CIC biomaGUNE (Biomaterialetako Ikerketa Kooperatiboko Zentroa) edo Achucarro Basque Center for Neuroscience.

RICORS-IKTUS Euskadi osatzen duten erakundeetako ordezkariek beren ibilbidea aurkeztu zuten, eta sare horren barruan duten espezifikotasuna azaldu zuten. Jose Ignacio Quemada doktorea arduratu zen Aita Menni ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateak egiten duen lana azaltzeaz, horren arduraduna den heinean. Aurkezpenean Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen historia eta ildo asistentzialak azaldu ziren. Quemada doktorearekin batera, Ana Isabel Dominguez psikologo kliniko eta doktorea egon zen, Aita Menni Ospitaleko ikerketen koordinatzailea.

RICORS-IKTUS sarea eragin soziosanitario handiena duten gaixotasunetako bati erantzuteko beharretik sortu da. Iktusa emakumeen arteko lehen heriotza kausa eta gizonen arteko bigarrena dela gogorarazten dugu, eta helduen desgaitasun lehen arrazoia eta dementzia bigarren arrazoia dela.

Betiere iktusa lotura komun gisa hartuta

Maria del Mar Freijo doktore, neurologo eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Iktus Unitateko arduradunak koordinatuta, diziplina anitzeko talde hau I+G+B jarduera egituratzen saiatuko da mota desberdinetako ikerketa taldeen artean, betiere iktusa lotura komun gisa hartuta. RICORS-IKTUS sarea gaixotasun zerebrobaskularraren alderdi oinarrizko eta klinikoei buruzko ezagutza sortzen duten, osasun arloan informazioa ematen duten eta emaitzen transferentzia errazten duten ikerketa taldeetatik abiatzen da. “Iktusa duten pazienteen pronostikoa hobetzea” da sarearen helburu nagusia, bost eremutan aztertuta:

  • iktusa identifikatzeko eta suspertzeko biomarkatzaileak
  • fase akutuko tratamendua
  • garunaren babesa
  • garunaren errehabilitazioa eta errekuperazio funtzionala
  • bigarren mailako prebentzioa